Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapurtutako auto bat kiskali duen sute bat ikertzen ari dira Iruñean

Ibilgailua erabat kiskalita geratu da, eta garrek ondoan aparkatuta zegoen beste auto bati ere eragin diote. Dena dela, ez da inor zauritu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lapurtutako auto bat kiskali duen sutea ikertzen ari dira Iruñean

Astearte goizaldean Iruñeko Ermitagaña auzoan aparkatuta zegoen auto bat kiskali duen sute bat ikertzen ari da Udaltzaingoa. Izan ere, baliteke sua nahita piztu izana, ordu batzuk lehenago autoa lapurtu dutelako. Horrez gain, auto horren ondoan aparkatuta zegoen beste auto batean ere kalteak utzi ditu sute horrek.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, bi sute izan dira hirian azken orduetan. Ez da inor zauritu, garrek kalte material "handiak" utzi dituzten arren.

Hain zuzen ere, 00:07 aldera jazo da lehen sutea, Arrotxapea auzoko atari batean. Kasu horretan, etxebizitza-eraikin bateko atezain automatikoa erre da.

Handik gutxira, 02:18 aldera, beste sute bat piztu da Ermitagaña auzoan. Kasu horretan, ibilgailua erabat kiskalita geratu da, eta garrek ondoan aparkatuta zegoen beste auto bati ere eragin diote.

Oraingoz, ezin dira bi sute horien arrazoiak zehaztu, ikerketak irekita jarraitzen baitu, baina, itxura guztien arabera, Ermitagaña auokoa nahita eragin dute; izan ere, kiskaltitako autoa lapurtu dutela salatu dute ordu batzuk lehenago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X