Foruzaingoa
2020/10/29 - 12:16
4 hilabeteko kartzela-zigorra maskara eramateari uko egiteagatik, Iruñerrian
Epaia adostasunez eman dute, eta akusatua ez da kartzelara sartuko bi urteren buruan deliturik egiten ez badu.
2020/10/25 - 22:10
Nafarroan mendira joateko sartu diren 46 gipuzkoar salatu dituzte foruzainek
Foruzaingoak 115 salaketa jarri ditu Nafarroan. Horietatik, 46 mendira joateko eta onddoak edo gaztainak biltzeko foru erkidegoan sartu diren gipuzkoarrentzat izan dira.
2020/10/21 - 15:46
Haizeak hainbat kamioi irauli ditu N-121 errepidean, Arrizabalaga parean
Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, hainbat kamioi irauli dira N-121 errepidean, Arrizabalaga parean (@policiaforal_na-ren irudiak).
2020/10/20 - 13:05
6.000 salaketatik gora zenbatu dituzte Nafarroan, COVID neurriak urratzeagatik
Nafarroako Gobernuak arduraz jokatzeko deia egin die berriro herritarrei, osasun arauak betetzeak "ezin duelako zigorrak jartzearen ondorio izan".
2020/10/20 - 10:30
Foruzaingoak 40 marihuana landare konfiskatu ditu Lesakan
Merkatuan 60.000 euroko balioa izan zezakeen drogak. Dagoeneko 120 landare baino gehiago moztu dituzte Bortzirietan.
2020/10/19 - 10:51
Iruñeko taberna batean ateak itxita dantzan aritzeagatik 19 pertsona salatu dituzte
19 pertsona salatu ditu Foruzaingoak Iruñean, taberna baten barruan ateak itxita dantzan aritzeagatik (irudiak@policiaforal_na).
2020/10/18 - 21:11
9 metro karratuko gela batean zeuden 19 gazte salatu dituzte Iruñean
Bestalde, 80 pertsona salatu dituzte Burlatan eta Atarrabian boleibolean jolasteagatik.
2020/10/16 - 19:28
Gidari bat hil da Amaiurren, auto eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda
Ezbeharra 14:52 aldera gertatu da. Oronozeko suhiltzaileak bertaratu dira, eta autoko gidariaren gorpua ibilgailutik erreskatatu behar izan dute, harrapaturik geratu baita.
2020/10/11 - 22:02
Hiru polizia zauritu eta hiru pertsona atxilotu dituzte Alesbesen izandako istiluetan
Beste bi pertsona atxilotu dituzte Orkoienen, etxebizitza batean festa antolatu ondoren. Gainera, Foruzaingoak 65 pertsona salatu ditu asteburuan, osasun neurriak urratzea egotzita.
2020/10/08 - 13:31
175 kilo speed baino gehiago konfiskatu dituzte Nafarroan
Espainian inoiz atzeman duten speed kopuru handiena da. Gainera, agenteek 100.000 MDMA pilula (estasia), 270 kilo marihuana eta lau kilo estasi kristalizatu atzeman dituzte, besteak beste.
2020/10/08 - 13:08
Estatuko kontrabandoko speed kopuru handiena konfiskatu dute Nafarroan: 175,5 kilo
100.000 MDMA pilula, 270 kilo marihuana eta lau kilo estasi kristalizatu ere atzeman dituzte, besteak beste, eta zortzi pertsona atxilotu dituzte.
2020/10/06 - 14:02
Tuterako gazte bat larri zauritu da, Corellan uzta-makina batekin talka eginda
Istripua 07:50ean gertatu da, NA-161 errepideko 3. kilometroan, Corellan. Zaurituak 26 urte ditu, Tuterakoa da eta positibo eman du droga-proban.
2020/09/24 - 11:09
Polizia dispositibo zabal batek Azkoiengo sarrera-irteerak kontrolatzen ditu
Herriak 6.000 biztanle inguru ditu eta behar den bezala justifikatutako desplazamenduak soilik baimenduko dira datozen zazpi egunetan.
2020/09/23 - 16:03
Herriko sartu-irteerak kontrolatzeko neurriak prestatzen ari dira Azkoienen
Udaltzaingoak egingo ditu herriguneko kontrolak, eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren esku egongo dira herri kanpokoak.
2020/09/20 - 16:04
150 isun jarri dituzte asteburu honetan Nafarroan, COVID arauak ez errespetatzeagatik
Foruzaingoak herritarren 28 deiri erantzun die, horietako 17 botilioiengatik. Iruñean, gainera, dispositiboa partekatu dute udaltzainek eta foruzainek eta 42 salaketa jarri dituzte.
2020/09/18 - 16:34
70 isun jarri zituzten bart Iruñan COVID-19aren aurkako neurriak hausteagatik
Araudi berriaren arabera, maskara ez eramateagatik 300 euroko isuna ordaindu beharko litzateke, eta 600 euro kale edana egiteagatik.
2020/09/18 - 14:08
'Juevintxo' gauak hainbat salaketa eta atxiloketa utzi ditu Nafarroan
COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak ez errespetatzeagatik 29 salaketa jarri ditu Foruzaingoak. Gainera, bost pertsona atxilotu ditu borrokaldietan eta desobedientziagatik.
2020/09/16 - 23:01
300 euroko isuna musukoa ez erabiltzeagatik, eta 600ekoa kale-zurrutagatik, Nafarroan
Uztailaren erdialdetik, Foruzaingoak bakarrik 1.120 salaketa jarri ditu, 900 musukoekin lotuta, eta gainerakoak kale-zurrutagatik edo antzeko zerbaitengatik.
2020/09/12 - 14:00
Makrobotiloia desegin dute Altsasun, eta karpa, edariak eta bozgorailua hartu dituzte
Santa Luzia izeneko parajean festa egiteko asmoa zegoela jakin zuten Foruzaingoak eta Guardia Zibilak. Bertaratzean, korrika ihes egin zuten parte hartzaileek, eta bertan utzi zuten material ugari.
2020/09/11 - 10:14
Uxueko txirrindulari bat hil da San Martin Unxen izandako talka batean
Auto batek eta txirrindulari batek talka egin dute, eta txirrindularia istripua izan den lekuan bertan hil da.