Herriko sartu-irteerak kontrolatzeko neurriak prestatzen ari dira Azkoienen
Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak azaldu duenez, ia prest dute Azkoienen gauerditik aurrera herriko sartu-irteerak kontrolatzeko dispositiboa. Koronabirusaren hedapena geldiarazteko asmoz, ostegunetik aurrera bakartutako herria izango da Azkoien, eta hori bermatzeko neurri sorta bat prestatu dute.
Azken astean nabarmen hazi dira positiboak Erriberako herri horretan (6.000 bat biztanle). Kutsatze kopurua Nafarroako batezbestekoa baino bost aldiz handiagoa da. Horren aurrean, Azkoiengo Udalak eta Nafarroako Osasun Departamentuak astebetez konfinatzea ebatzi dute. Horrenbestez, ezin izango da herritik atera edo sartu, ezinbesteko bidaia ez bada.
Arastiren esanetan, kontrol neurriak koordinatzeko bilera eduki zuten atzo arratsaldean Tafallako komisarian.
Azaldu duenez, herriko sartu-irteera guztiak kontrolatuko dituzte, benetan ezinbestekoak diren egiaztatzeko.
"Lauzpabost gune dira zaindu beharrekoak", esan du Arastik. Zehaztu du Udaltzaingoak egingo dituela herriguneko kontrolak, eta Foruzaingoak eta Guardia Zibilak, berriz, herri kanpokoak. "Ez dut uste gorputz polizial horien artean arazorik egongo denik", erantsi du ordezkariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik