Inoizko positibo gehien atzeman dituzte Nafarroan, 425 kasu egun bakarrean
Pertsona bat hil zen asteartean Nafarroan COVID-19ak jota. Bestalde, inoizko positibo gehien atzeman zituzten atzo; guztira 425, Santos Indurain Osasun kontseilariak emandako datuen arabera.
Goizean emandako prentsaurrekoan zehaztu du 3.441 proba egin zituztela.
Ospitaletako egoera zein den ere argitu du: 211 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 25 zainketa intentsiboetako unitatean, 33 etxean eta gainerakoak ospitaleetako gela arruntetan.
"Ez dira datu onak", onartu du, eta berriro ere bakarrik zein taldean arduraz jokatzeko deia egin die herritarrei, negua iritsi orduko kutsatu kopuruak behera egin behar duela argi utzita. "Gaur-gaurkoz ez dugu planteatu Nafarroa osoa bakartzea", adierazi du Santos Indurainek.
62 pertsona hil dira EAEn
Astelehenean baino 91 positibo gehiago (405 kasu berri) atzeman zituzten asteartean Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, azaroaren 14tik 20ra doan astean 62 pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz, gaur jakinarazi dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik