Gizon bat hil da Zubietan, matxuratutako auto bat erretiratzen laguntzen ari zela
Doneztebeko 56 urteko gizonezko bat (M.B.A.) hil da gaur goizaldean Zubietan, ikerketapean dagoen istripu batean. Zantzu guztien arabera, matxuratutako auto bat erretiratzen laguntzen ari zen lagun batzuei, autoak harrapatu eta amildegi batetik behera erori denean.
Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 01:09 aldera gertatu da, NA-170 errepidearen (A-15-Leitza-Doneztebe) 21,200 kilometroan, autoa bidearen ezer aldetik atera, pertsona bat harrapatu, amildegitik erori eta zuhaitz batzuen kontra joan denean.
Abisua jasota, Iruñeko eta Elizondoko agenteek hartu zuten istripuaren ikerketaren ardura.
Foruzaingoaren hipotesia nagusia da Irungo bizilagun baten autoa matxuratu egin zela bidean eta Donezteben bizi den semeari deitu ziola lagun ziezaion. Hori lagun batekin agertu zen (hildako). Hala, aita-semeak autoari bultza egiten ari zirela, eta hirugarren pertsona hori bolantea gidatzen ari zela (autoan sartu gabe), kontrola galdu zuen, autoak harrapatu eta bidetik behera erori zen auto eta guzti, bertan hilez.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik