Nafarroako Gobernua
2023/08/15 - 19:48
Maria Chivite izendatu dute berriro Nafarroako presidente
Chivitek aldeko 21 boto jaso ditu (PSNk 11, Geroa Baik 7 eta Contigo-Zurekin taldeak 3) eta kontrako 20 (UPNk 15, PPNk 3 eta Voxek 2). 9 abstentzio erregistratu dira, EH Bilduk iragarritako jarrera politikoarekin bat datozenak.
2023/08/15 - 19:38
Maria Chivite aukeratu dute berriro Nafarroako presidente
PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa alderdien aldeko botoak eta EH Bilduren abstentzioa lortu ditu. Chivite herritarren konfiantza berretsi duen eta Nafarroako bi gobernu zuzendu dituen lehen emakumezko presidentea da.
2023/08/15 - 09:46
Gaur izendatuko dute Maria Chivite Nafarroako presidente, gehiengo soilarekin
Bigarren bozketa 17:20an egingo da, lehenengoa egin eta 24 ordura, eta hautagai sozialistak kontrako baino aldeko boto gehiago behar ditu presidente izendatzeko.
2023/08/14 - 23:02
Ezustekorik ezean, gehiengo soilez egingo dute Chivite Nafarroako presidente, asteartean
Astearteko 17:20an egingo da bigarren bozketa, lehenengotik 24 ordura, eta konfiantza emandakotzat joko da hautagai sozialistak Ganberako kideen gehiengo soila lortzen badu, kontrako baino aldeko boto gehiagorekin.
2023/08/14 - 22:20
Chivitek gobernu "aurrerakoia" defendatu du, "eskuinen inboluzioaren" aurrean
Bestalde, hautagai sozialistak iragarri du euskarari buruzko akordioa bultzatuko duela, "errealitate soziolinguistikotik abiatuta"
2023/08/14 - 19:43
Maria Chivitek ez du gehiengo osoa lortu Nafarroako presidente izateko
Maria Chivite sozialistak ez du gehiengo osoa lortu bigarren aldiz Nafarroako presidente izateko. Chivitek 24 ordu itxaron beharko ditu, Nafarroako Parlamentuko araudiak agintzen duen bezala, bere helburua lortzeko.
2023/08/14 - 16:35
Gobernu berria "zatituta" jaio dela dio UPNk eta "zorrotza" izango dela ohartarazi du EH Bilduk
Geroa Bairen arabera, gobernu akordioak 2015ean hasitako bideari jarraituko dio. Zurekin Nafarroak, bere aldetik, nabarmendu du bere babesa ez dela "txeke zuri bat", bide baten "hasiera" baizik.
2023/08/14 - 16:05
Maite Nosti (Vox): ''Chivite anderea, zure botere anbizioa neurrigabea da''
Alderdi komunista batekin eta Sabino Aranaren jarraitzaile den alderdi separatista batekin ituna egitea leporatu dio Voxeko parlamentariak Maria Chiviteri. PSNk "alderdi komunista, abertzale, separtista eta 'filoetarra' baten babesa" izango duela ere salatu du.
2023/08/14 - 15:49
''Gobernu hau eraldaketa sozialetan askoz ere anbiziotsuagoa eta ausartagoa izatea da gure helburua''
Begoña Alfaro Zurekin Nafarroako parlamentariak adierazi duenez, "Nafarroa erkidego aurrerakoia da gehiengoan". "Nafarroan, gehienok, ez ditugu identitateak aurrez aurre jartzen, batu egiten ditugu", adierazi du.
2023/08/14 - 15:29
Javier García Jiménez (PPN). ''Moderazioa, adostasuna eta zentzua ekartzeko euste-dikea izango da PP''
Javier García Jiménez ha señalado que su partido quiere hacer una "oposición constructiva" ante las "políticas sectarias de un Gobierno que necesitará el apoyo de todos aquellos que quieren romper Navarra".
2023/08/14 - 14:50
Uxue Barkos (Geroa Bai): ''Ezberdintasunak handiak direnean ere, adostasun puntuak handiak eta asko dira''
Uxue Barkosek onartu du Maria Chiviteren Gobernuan sartzeko negoziazioak gogorrak izan direla "Nafarroako errealitate politikotik kanpo dauden arrazoiengatik".
2023/08/14 - 14:21
Aznalek, Chiviteri: ''Gauza bat da inbestidura bat gainditzea eta beste bat lau urtez gobernatzea''
Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako bozeramaileak Maria Chiviteren inbestidura saioan adierazi duenez, haien lehen helburua "eskuinari atea ixtea" da.
2023/08/14 - 13:47
PSN: ''Maria Chiviteren Gobernua eskuinak antolatutako erasoen aurrean gotorleku izango da''
Ramon Alzorizek adierazi duenez, beharrezkoa da "sexu-askatasunean, indarkeria matxistan, sormen-askatasunean eta trantsizio ekologikoan 40 urte baino gehiago atzera egiteko eskuinaren saiakeraren aurrean fronte komun bat egitea".
2023/08/14 - 13:43
Esparzak dio Chiviteren Gobernuak ''Nafarroako enpleguaren aurkako atentaturik handiena'' egin duela
UPNko presidenteak "atzerapausoak" bultzatzea leporatu dio egungo Gobernuari, eta enpresa batzordearen aurrean, Volkswagen defendatu izana egotzi dio.
2023/08/14 - 12:39
Chivitek euskarari buruzko akordioa bultzatuko du, ''errealitate soziolinguistikotik abiatuta''
Maria Chivitek inbestidura saioan esan duenez, Gobernu berriak Euskararen bigarren Plan Estrategikoa onartzea espero du. Horretaz gain, "formazioan eta hedabideetan" euskararen presentzia sustatuko dute eta Euskarabidearen jarduera mantenduko da.
2023/08/14 - 12:12
Maria Chivitek gobernu ''aurrerakoia'' defendatu du, ''eskuinen inboluzioaren'' aurrean
Maria Chivitek adierazi duenez, eskuineko alderdiak eskubideetan murrizketak egiten hasi dira, "politika publikoetara genero indarkeriaren, klima aldaketaren eta aniztasunaren ukazioa eramanez".
2023/08/14 - 09:27
Gaur hasiko da Chivite Nafarroako presidente izendatzeko inbestidura saioa
Nafarroako Parlamentuak 50 eserleku ditu, eta alderdiek dagoeneko iragarri dituzte euren botoak. PSNk (11), Geroa Baik (7) eta Zurekin Nafarroak (3) alde bozkatuko dute, eta EH Bildu (9) abstenitu egingo da.
2023/08/13 - 16:23
Nafarroako Parlamentuak asteartean izendatuko du Maria Chivite presidente
Inbestidura saioa bihar hasiko da, baina lehenengo egunean Chivitek ez duenez jasoko Parlamentuaren gehiengo absolutua, bigarren bozketa batera jo beharko dute hurrengo egunean. Astearterako ziurtatuta izango du izendapena EH Bilduren abstentzioarekin.
2023/08/12 - 16:04
Nafarroako Gobernu berriak euskararen inguruan atzerapausoak emango dituela salatu dute
Bi egun geratzen dira Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente berriro izendatzeko inbestidura saiorako, eta dagoeneko protestak izan dira horren aurka.
2023/08/10 - 22:21
Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez izango dira Geroa Baiko kontseilariak
Herritarrekiko Harremanetako kontseilari gisa errepikatzeaz gain, Ollo bigarren presidenteordea izango da. Koalizioak Irujo izendatu du Industria, Dominguez Osasuna eta Aierdi Ingurumena zuzentzeko.