Naufragioak
2014/07/14 - 14:58
Costa Concordiaren ur gaineratze prozesua hasi da
Costa Concordia itsasoko bidaia ontzia ur gainera ateratzeko prozesua hasi berri dute Giglio uhartean. Bigarren fase batean ontzia Genoara eramango dute.
2014/07/14 - 09:23
'Costa Concordia' flotarazten hasi dira, Genovara eramateko
Ontziak Gigilio irlaren aurreko haitzen kontra talka egin zuen eta 32 lagun hil ziren. Schettino kapitaina auzipetuta dago, giza-hilketa, ontzia abandonatzea, naufragioa eta ez informatzea egotzita.
2014/05/12 - 22:57
Gutxienez 14 kide hil dira Lampedusa kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Lekukoek esan dutenez, barkuan 400 bat pertsona zihoazen. Gehienak erreskatatu ahal izan dituzte Italiako larrialdi zerbitzuek, baina litekeena da gorpu gehiago azaltzea.
2014/05/12 - 19:08
Gutxienez 14 kide hil dira Lampedusa kostaldean, ontzi bat hondoratuta
400 pertsona zeramatzan ontzi bat hondoratu da.
2014/05/11 - 23:33
Gutxienez 40 pertsona hil dira Tripolin, ontzi bat hondoratuta
Oraingoz, berrogeita hamaika pertsona bizirik erreskatatu ahal izan dituzte.
2014/02/09 - 00:22
'Luno' zamaontziko erregai guztia xurgatu dute
Hurrengo pausoa, zamaontzia uretatik ateratzea izango da. Oraingoz ez dute horretarako datarik zehaztu eta bitartean Angelun jarraituko beharko du.
2014/02/05 - 13:15
Denboraleak 'Luno' zamaontzia bi zatitan puskatu du Angelun
Murueta ontziolek egindako 'Luno' ontzia bitan zatitu Angeluko hondartzaren parean, itsas denboralearen ondorioz. Ontziko 15 tona erregai itsasora isuri dira, Angeluko alkateak baieztatu duenez.
2013/09/17 - 14:42
Honela zuzendu dute 'Costa Concordia' ontzia
Goizaldean lortu dute 20 hilabete hondoratuta zeramatzan Costa Concordia ontzia zuzentzea.
2013/09/16 - 17:11
Gaur hasi dira Costa Concordia ontzia zuzen jartzeko lanak
20 hilabete daramatza ontziak urpean. 2012. urteko urtarrilaren 13an hondoratu zen ontzia 33 hildako eta bi desagertu utziz.
2013/01/13 - 21:47
Costa Concordiak urtebete egin du Italiako kostaldean hondartuta
Italiak iragarri duenez, 112.000 tonako gurutze-ontzia irailean aterako dute. Costa Concordia hondartuta geratu zen Giglioko bizilagunak "agurtzeko" kostaldera gehiegi hurbiltzeagatik.
2013/01/13 - 21:26
'Costa Concordia' barkuaren istripua gogoratu dute, Giglio uhartean
Italiako Giglio uhartean itsas ertza jo, eta erdi hondoratuta gelditu zen. 32 pertsona hil ziren, eta eztabaida sutsua piztu zen segurtasun arauak urratu zirelakoan. Egun ontzia bertan dago oraindik.
2012/03/25 - 09:29
'Costa Concordia'ren erregaia ateratzeko lanak amaitu dituzte
Italiako agintariek 2.000 tona erregai atera dituzte urtarril honetatik hondoa jota dagoen ontziatik. Oraindik ez dakite nola askatuko duten bertatik baina litekeena da urtebete bat horretan ematea.
2012/02/05 - 00:31
Costa Concordiaren istripuagatik abortua izan zuela salatu du
Emakumeak bat egin du Costa Concordia gurutze-ontzian zihoazen bidaiarien taldeko salaketarekin. Milioi bat euro eskatuko du pairatutako kalte moral eta fisikoengatik.
2012/01/28 - 17:42
17 dira jada 'Costa Concordian' hildakoak
Lehen datuen arabera, aurkitutako gorpua emakume batena da eta ontziko uniformea darama, beraz, bertako langilea litzateke.
2012/01/27 - 20:24
Apaiz batek Costa Concordian erretiro espirituala hartu zuen
Bere ama eta ilobarekin joan zen bidaia egitera. Gazteak hirurak salbu zeudela esan zuen sare sozial batean. Eliztarrek azalpenak eskatu dizkiote apaizari.
2012/01/27 - 12:05
Costa Concordiako bidaiari bakoitzak 14.000 euro jasoko ditu
Costa Cruceros konpainiak 11.000 euroko kalte-ordaina eta 3.000 euro gastuetarako ordainduko dizkie bidaiari guzti guztiei, haurrak tarteko.
2012/01/24 - 15:35
Hamaseigarren gorpua aurkitu dute Costa Concordia ontzian
'Costa Concordia'ren hirugarren zubian aurkitu dute emakumezkoaren gorpua. Italiako zenbait hedabideen arabera, adineko emakume baten gorpua da gaur topatu dutena.
2012/01/23 - 21:49
Urpekariek beste gorpu bi aurkitu dituzte 'Costa Concordia'n
Hamabost dira dagoeneko ontziak izandako istripuan hildakoak. Aldi berean ontzi barruan dagoen erregaia ateratzeari ekingo diote.
2012/01/23 - 21:34
Hamabosgarren hilotza aurkitu dute 'Costa Concordia'n
Bi emakumeren hilotzak aurkitu dituzte ontzi barruan. Astearte honetan hasiko dira erregaia ateratzen, eta desagertak bilatzeko lanek ere aurrera egingo dute.
2012/01/22 - 22:48
Hamairugarren hilotza aurkitu dute 'Costa Concordia'n
Emakumezko baten hilotza da eta 15:20ak aldera aurkitu dute ontziko zazpigarren zubian. Gorpua uretan hondoratuta zehoen eta salbamendu-jaka jantzita zeraman.