NBEren klimari buruzko goi-bilera
2015/11/30 - 11:45
Obamak aitortu egin du AEBren erantzukizuna klima aldaketaren aurrean
Aldaketa klimatikoari aurre egiteko akordioa lortzen ahaleginduko dira 200 herrialde inguru. Helburua itun bat adostea da, mende bukaeran planetaren tenperatura ez dadin bi gradu baino gehiago igo.
2015/11/30 - 11:34
Klimaren inguruko goi-bilera hasi da Parisen
Europar Batasuneko eta beste 195 herrialdeetako agintariak Parisen bildu dira, klimari buruzko 'anbizio handiko' eta derrigorrezko erabakiak hartzeko.
2015/11/30 - 09:29
Kutsadura handiko egunsentia Pekinen
“Airpocalypse” sentsazioarekin argitu du berriro Pekinen. Zeruko gris trinkoak ez du hiriko etxe orratzak ikusteko aukerarik ematen.
2015/11/29 - 19:06
Gutxienez 341 atxilotu Parisen, goi-bileraren kontrako protestatan
Poliziak manifestarien kontra kargatu du eta negarra eragiteko gasa erabili du horiek sakabanatzeko. Izan ere, Frantzian ezarritako larrialdi egoeraren harira, debekatuta daude manifestazioak.
2015/11/29 - 17:55
Istiluak Parisen, goi-bilera hasi aurretiko orduetan
Frantziako poliziak Errepublika plazan Klima-aldaketaren goi-bileraren harira protesta egiten ari zen jendartearen aurka kargatu eta gas negar-eragilea erabili du.
2015/11/29 - 14:32
Lekzioa ondo ikasita doaz Parisera munduko agintariak
Klima-aldaketa gizakiak eragindako fenomenoa dela eta bueltarik ez duen mina egiten diola lurrari ongi badakite nazioarteko buruzagiek.
2015/11/29 - 12:17
Segurtasuna nagusi Parisen, klima aldaketaren bilera hartzeko
Hollanderen aburuz, goi-bileran lortu nahi den adostasunak "ez du sinesgarritasunik izango", baldin eta lotesle bihurtuko duten elementu juridikorik ez badu.
2015/11/29 - 12:15
Ehunka oinetako, ingurugiroaren aldeko neurriak aldarrikatzeko
Gaurko aurreikusita zegoen klima-aldaketaren aurkako manifestazioa bertan behera utzi behar izan dute, segurtasun arazoak direla-eta. Horren ordez, ekintza sinboliko hori egin dute ekintzaileek.
2015/11/26 - 21:39
Pariseko klima-aldaketari buruzko goi-bilera ulertzeko gakoak
195 herrialdek eta Europar Batasunak Pariseko Klimaren Goi-bileran parte hartuko dute abenduko lehen aste bietan.
2013/11/24 - 11:38
Konpromisorik ez, klima aldaketaren goi-bileran
Hala eta guztiz ere, 2015ean itun zabala eta loteslea egiteko ibilbide orria ezarri dute, eta aldaketa klimatikoarekin lotutako fenomenoen biktimei laguntzeko plana abiarazi dute.
2013/11/23 - 13:31
Akordiorik lortu gabe jarraitzen du Varsoviako Klimaren Konferentziak
Kontu jakin batzuetan adostasunera iritsi dira herrialde parte-hartzaileak, baina gai nagusiek irekita jarraitzen dute.