Nekazaritza
2024/02/26 - 14:54
Ehunka traktorek Brusela blokeatu dute EBko Nekazaritza ministroen bilera baliatuta
Manifestarietako batzuek gurpilei eta lasto fardoei su eman diete, sute txikiak eraginez. Nekazarien ordezkari talde bat Janusz Wojciechowski Nekazaritza komisarioarekin eta Belgikako arlo horretako ministroarekin bildu da eguerdian.
2024/02/26 - 12:53
Nekazariek Bruselako erdigunera eraman dituzte protestak
Goizean goizetik, dozenaka traktore sartu dira hirigunera. Protestetan, barrikadak egin eta pneumatikoak erre dituzte.
2024/02/26 - 10:20
Dozenaka traktorek protesta egin dute Bruselan, Europako nekazaritza ministroak biltzen diren egunean
Dozenaka traktore sartu dira gaur goizean Bruselako hirigune historikoan, euren bozinak joaz. Belgikako hiribururantz doazen ehunka traktorek auzo europarra hartzea espero da egunean zehar.
2024/02/24 - 23:44
Nekazariek elkarretaratzea egin dute Mendizorrotzaren atarian, Alaveseko partidaren aurretik
Euskal nekazariek kalera atera dituzte euren aldarriak eta euren traktoreak beste behin ere. Alavesen partidua hasi aurretik 50 traktore agertu dira Mendizorrotzako inguruetara. Iraultza 1921 taldeak ere babesa eman die nekazariei.
2024/02/24 - 22:20
Liskarrak izan dira Parisen nekazarien eta segurtasun indarren artean
Parisko nekazaritza azoka batean sartzen saiatu dira nekazari taldeak, Poliziak eragotzi egin die, eta liskarrak sortu dira. Han zen Emanuel Macron presidentea, eta liskar giroa baretu denean, nekazarien ordezkariekin hitz egiten aritu da: indarkeria baztertzeko eskatu die nekazariei.
2024/02/21 - 15:56
Nekazariek Madrilgo erdigunera eraman dituzte protestak
Nekazariek Madril erdiguneko kaleak hartu dituzte 500 traktorerekin, eta ohartarazi dute ez dutela hiriburua utziko Madrilgo sarreretan atxikita dauden 1000 traktore inguru sartzen utzi arte.
2024/02/21 - 11:49
Nekazariek A-42 errepidea moztu dute, ezin izan dutelako Madrilerako bidea jarraitu
Gaurko deitutako protestan parte hartzeko Madrilera traktoreekin iritsi nahi zuen nekazari talde batek moztu du errepidea Guardia Zibilak aurrera egitea galarazi dienean.
2024/02/20 - 23:10
Kolore arrosako argi misteriotsu honek tomateekin zerikusia du. Zer ote da?
Berotegietan erabiltzen hasi diren argi berriaren dirdira da; besteak beste, tomateetarako erabiltzen dute.
2024/02/17 - 22:05
Ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak negu epelaren ondorioz
Azkenaldiko tenperaturak direla eta, ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak. Neguko izotzak harrapatzen ez baditu, bi aste iraungo du loraldiak. Paisaia ederra ikus daiteke egunotan inguru horretan.
2024/02/16 - 18:06
Nekazariak "nahiko pozik" atera dira Nafarroako Gobernuarekin egindako azken bileratik
Foru Gobernuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta lehen sektorean ordezkaritza duten erakundeen arteko aldebiko lantalde bat sortzea proposatu du.
2024/02/16 - 10:28
Nekazariek berriro eraman dituzte euren aldarrikapenak Iruñeko kaleetara
Goizean goizetik, traktoreek Zaragoza etorbidea trabatu dute, Foruen eta Viana Printzearen plazen artean. Eguerdian, Aierdi eta Arasti kontseilariekin bildu dira nekazariak.
2024/02/15 - 21:24
Traktoreekin eta oinez egin dute protesta gaur Nafarroako nekazariek Iruñean
Goizean, traktoreekin mobilizatu dira nekazariak eta abeltzainak; arratsaldean, aldiz, herritarrei ere dei egin diete bertako produktuen defentsan mobilizazioan parte hartzeko, oinez. Sindikatuak bihar bilduko dira Nafarroako Gobernuarekin.
2024/02/15 - 11:43
Tapia: "Klima aldaketaren borrokak ezin gaitu eraman sektore denak desagerraraztera"
"Ez da gauza bera nekazaritza toki batean edo bestean egitea. Horregatik, garrantzitsua da Europatik datozen politikak egokitzea, alegia, tokian tokiko neurriak ezartzea", esan du.
2024/02/15 - 10:39
Arantxa Tapia sailburuari elkarrizketa baserritarren egoeraz
Arantxa Tapia Zumaiako Xarrondo Behekoa baserrian izan da, bertatik osatu dugun "Faktoria" albistegi berezian.
2024/02/14 - 15:39
Lehen sektorerako laguntzen kudeaketa eta tramitazioa sinplifikatzeko konpromisoa hartu dute euskal erakundeek
Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek 10 puntuko dekalogoa onartu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektorea babesteko eta laguntzeko, sektoreak bizi duen krisi-egoeraren aurrean.
2024/02/14 - 14:48
EAEko erakundeek 10 konpromiso hartu dituzte lehen sektorea babesteko
Gaur aurkeztutako dokumentua aztertzeko zain, ENBA sindikatuak "datozen egunetan" espero du erakundeekin biltzea dekalogo horri heltzeko. UAGAk uste du, "aurkeztutako dekalogoaren edukia alde batera utzita, egokiena sektoreko eragileekin aldez aurretik biltzea izango litzatekeela".
2024/02/14 - 11:56
Dozenaka traktore Nafarroako errepideetara atera dira protestan
Goizean goizetik auto-ilarak sortzen ari dira Iruñerriko hainbat errepidetan. Nekazarien eta abeltzainen protestak beste toki batzuetan ere gertatzen ari dira, Tafallan, esaterako.
2024/02/14 - 09:05
Albiste izango dira: Tolosako sexu erasoak, Ertzaintzaren karga eta nekazaritza sektorea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/14 - 08:40
EAEko erakundeek nekazarien aldarrikapenen aurrean hartutako konpromisoak aurkeztuko dituzte
Azken egunotan hiru lurraldeetan egindako traktore martxen ondotik, agerraldia egingo dute Arantxa Tapia sailburuak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako nekazaritza diputatuek.
2024/02/13 - 20:07
Baserritar belaunaldi berriek oso ilun ikusten dute lehen sektorearen etorkizuna
Baserri munduan belaunaldi erreleborako arazo handiak daude baina protestetan jende gazte asko ikusi da. Atzoko Gipuzkoako traktore-protesta gazte talde batek deitu zuen Whatsapp bidez. Haietako birekin izan gara eta gauzak aldatu ezean, etorkizun kaskarra ikusten dute belaunaldi berrientzat.