Nekazaritza
2024/02/12 - 14:25
Gipuzkoako baserritarren traktoreak Donostiara heldu dira
Asmoa da eguerdian protesta Foru Aldundiaren egoitzaren parean amaitzea, hiru zutabetan banatuta. 100 bat traktore eta lur orotariko ibilgailu ari dira parte hartzen protestan.
2024/02/12 - 11:30
Jaurlaritzak EAEko elikadura katean ikuskaritza abiatuko du, arau-hausteak zigortzeko
Nekazarien protesten harira, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak azaldu du Jaurlaritzak EAEko elikaduraren legean egon litezkeen zirrikituak aztertu dituela. Araudian aldaketak egiteko prest agertu da, betiere baserritarrek bidezko irabaziak izan ditzaten.
2024/02/12 - 10:57
Auto-ilarrak N-1 errepidean, Andoaindik Donostiako noranzkoan, baserritarren protesta dela eta
Gipuzkoako baserritar talde batek protesta deitu du gaurko, lehen sektorearen defentsan. Andoaindik Donostiarainoko bidea egiten ari dira, N-1etik, traktoreekin eta horrek ilarak sortu ditu.
2024/02/12 - 10:10
Gipuzkoako baserritarrek lehen sektorearen "egoera larria" salatu dute
Andoaindik eta Zarauztik abiatuta, traktore-martxa egin dute Donostiaraino. Batez ere, baserritar gazteek hartu dute parte protestan. Euren kasa antolatu dute mobilizazioa, sindikatuen babesik gabe. Baserria bizirik nahi bada, erakundeen eta gizarte osoaren babesa ezinbestekoak direla esan dute.
2024/02/12 - 09:38
Gipuzkoako baserritarrek ere protestak abiatu dituzte
Gipuzkoako baserritar talde batek (siglarik gabe eta sindikatuekin adostu gabe) mobilizatzeko deia egin du astelehenerako, "lehen sektore duin baten alde". Euskal Herriko gainerako lurraldeetan egin den moduan, Gipuzkoan ere errepideak hartuko dituzte. 07:00etan bildu dira Andoainen.
2024/02/12 - 09:03
Albiste izango dira: EITB Data, marea biziak eta baserritarren protestak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/11 - 20:33
Astelehenetik aurrera mobilizazioei berrekingo diete nekazari nafarrek
"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.
2024/02/11 - 18:12
Zer eragin izango dute trafikoan baserritarren mobilizazioek astelehen honetan Gipuzkoan?
Nekazari eta abeltzainen ibilgailuen ilarak espero dira 07:00etatik aurrera Andoain eta Donostia artean. Sektorearen egoeragatik egingo dute protesta.
2024/02/10 - 21:20
Astelehenetik aurrera mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute nekazari nafarrek
"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.
2024/02/10 - 20:54
Gipuzkoako nekazariek ere mobilizazioei ekingo diete, euren kabuz otsailean eta sindikatuen eskutik martxoan
EHNEk eta ENBAk martxoaren 1etik aurrera hasiko dute "mobilizazioen egutegi propioa". Aldi berean, baserritar talde batek mobilizazioa deitu du astelehen goizerako.
2024/02/10 - 15:26
Lehen sektorearen politika aldatzea eskatu die Imanol Pradalesek EBko erakundeei
Arabako Errioxako ardo-upategiek Lapuebla de Labarcan egindako festan izan da EAJko lehendakarigaia, eta lehen sektorearen defentsa sutsua egin du bertan, "herri honen ondarea eta etorkizuna" direlako.
2024/02/09 - 22:43
Nekazari bat atxilotu dute Burgosen, traktoreen martxan batean gidari bizkaitar bat larri zauritzeagatik
Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da, CL-629 errepidean, Mena Haranean. Traktore-gidaria beste nekazari batzuekin batera martxa motel batean parte hartzen ari zenean, bat-bateko maniobra bat egin du auto batek aurreratu ez dezan.
2024/02/09 - 17:39
Nafarroako Gobernuaren konpromisoak lortu ostean, traktoreak Iruñetik eraman dituzte nekazariek
Aierdi eta Arasti kontseilariak Nafarroako nekazaritza sektoreko ordezkariekin bildu dira ostiral honetan, eta sektorearen zergak hobetzeko "berehala" lanean hastea adostu dute. Iruñeko erdiguneko zirkulazioa normaltasunera itzuli da, traktore gehienak hiriburutik irten ostean.
2024/02/09 - 16:22
Arabako Aldundiak Nekazaritza Politika Bateratuaren laguntzen epeak bizkortuko dituela hitzeman dio UAGAri
Sindikatuaren ordezkariek azaldu dutenez, gainera, Aldundiak lantalde bat osatuko du sindikatuarekin eta gainerako eragileekin sektorearen egoera aztertzeko.
2024/02/09 - 16:06
Urkulluk babesa adierazi die EAEko nekazariei, eta lehen sektorea "estrategikoa" dela aldarrikatu du
Lehendakariaren arabera, sektoreak badaki euskal erakundeak zer egiten ari diren horren alde, Nekazaritza Politika Bateratuaren alorrean bereziki.
2024/02/09 - 14:48
Nekazariek sektorearen egoera salatu dute Bilbon, hiriburura 100 bat traktore eramanda
Hiru izan dira euren aldarri nagusiak. Batetik, EBko merkatu librea bertan behera uzteko eskatu dute; bestetik, "prezio duinak", kostuak betetzeko modukoak, eta azkenik, burokrazia arintzeko.
2024/02/09 - 14:47
100 bat traktorek Bilboko Kale Nagusia zeharkatu dute
EHNE eta ENBA sindikatuek deitutako protestan, Bizkaiko hiriburuko erdigunean barrena ibili dira. Herritarrek txalo artean hartu dituzte, lehen sektoreari babesa erakutsiz.
2024/02/09 - 14:20
Arabako nekazariek N-124 errepidea blokeatu dute, Zambrana parean
200 bat traktore ibili dira Gasteiz eta Errioxa lotzen dituen errepidean, hara eta hona. Ilarak sortu dira inguruan.
2024/02/09 - 12:02
Bizkaiko nekazariek dozenaka traktore eraman dituzte Bilbora sektorearen egoera salatzeko
75 bat ibilgailu Bizkaiko sei puntutatik irten dira goizean. Hiriburura helduta, San Mamesko zabalgunean bildu dira euren aldarrikapenak ozen egiteko.
2024/02/09 - 10:05
Nekazariek traktoreak atera dituzte errepidera, Bizkaian antolatutako lehen mobilizazioan
Mungialdea eta Txorierriko zutabea Erandiotik abiatu da, eta Durangaldetik eta Enkarterrietatik datozenekin bat egingo du Bilbon. Baserritarrek indar erakustaldia egin nahi dute sektorearen egoera salatzeko.