Nekazaritza
2024/04/23 - 23:35
Diputatuen Kongresuak otsoari babes berezia kentzeko atea zabaldu du
Voxek, Juntsek eta EAJk babestu dute PPren ekimena aintzat hartzea. Bestalde, EH Bildu abstenitu egin da.
2024/04/22 - 18:35
Munduko langile aktiboen % 70 baino gehiagoren osasuna arriskuan dago krisi klimatikoaren ondorioz
Kaltetuenak nekazaritzako langileak, baliabide naturalen kudeaketarekin, eraikuntzarekin, hondakinen bilketarekin, garraioarekin, turismoarekin eta kirolekin lotutako lanak egiten dituztenak dira. Hau da, lanaldiaren zati handi bat aire zabalean igarotzen dutenak.
2024/04/18 - 19:50
Basoetan berriki izandako sabotajeak salatu dituzte baso-jabe eta nekazal sindikatuek
"Zuhaitz-landatze eredu industrialaren aurka", Azpeitian eta Berangon 11.000 zuhaitz moztu izana aldarrikatu du "Lurraren Altxamendua" mugimendu ekologistak berriki. Nekazarien sindikatuek eta baso-jabeek gogor salatu dute erasoa, "ez baita lehena". Erakundeei babesa eta ekintzak eskatu dizkiete.
2024/04/18 - 19:30
Traktoreak kalera itzuli dira Gasteizen, politikarien ''jarduerarik eza'' kritikatzeko
Arabako Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Batasunak (UAGA) berriz atera ditu traktoreak kalera Gasteizen, politikariei lehen sektoreak borrokan jarraitzen duela gogorarazteko eta haien aldarrikapenak entzun ditzaten.
2024/04/18 - 15:31
UAGAk berriro traktoreak kalera atera ditu Gasteizen, lehen sektorea agenda politikoan sar dadila eskatzeko
Edurne Basterra UAGAko presidenteak salatu du alderdi politikoek ez dituztela nekazarien eta abeltzainen aldarrikapenak kontuan hartu ere egin kanpainako euren diskurtsoetan.
2024/04/17 - 16:16
% 100 begetalak diren eta haragi izenarekin saltzen diren produktuen etiketatzea salatu du EHNEk
Sindikatuaren arabera, kontsumitzaileak informazioa "argia" eta "zehatza" izan behar du, zer jan nahi duen aukeratu dezan.
2024/04/16 - 16:51
Patata-ekoizleek belaunaldien arteko errelebo faltari eta gehiegizko burokraziari egin behar diete aurre
Egun gutxi barru, Arabako ekoizleak irailean bilduko duten patata ereiten hasiko dira. Lehorteak markatu zuen iazko ekoizpena, eta aurtengo euriteek egoera hobetzea espero dute. Hala ere, sektorearen hipererregulazioak kezkatzen ditu.
2024/04/15 - 14:57
UAGAk mobilizazioa antolatu du ostegunean Gasteizen lehen sektorea hauteskunde agendan sar dadila eskatzeko
Traktoreekin aterako dira kalera, eta horren aurretik, gaur alderdi politiko guztien egoitzetara joan dira aldarrikapenak helaraztera.
2024/04/14 - 00:05
Nekazaritza sektorearentzat errespetua eskatu dute baserritar eta abeltzainek Iruñean
"Botere ekonomiko handiek nekazaritza sektorea kontrola ez dezaten gaude hemen", esan dute nekazariek, eta "herritarren babesa eta gertatzen ari denaz jabetzea" eskatu dute.
2024/04/13 - 23:35
Josean Etxeberria, baserritarra: ''Ekainaren 1ean muga guztiak ixteko asmoa daukagu''
Semilla y Belarra Nafarroako nekazaritzako profesionalen elkarteak eta 6F plataformak deituta, 3.000 pertsonak manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Nafarroako lehen sektorea "errespetatzeko" eskatu dute bertan.
2024/04/12 - 19:04
Arabako Errioxako Urkidetzak mugak ezarri ditu ureztatzeko eta igerilekuak betetzeko
Igerileku publikoak ekainaren 24an ireki, eta irailaren 1ean itxiko dituzte, eta ureztatze lanei dagokienez, 23:00etatik 24:00etara egin beharko dira, kontsumoa eta ur-ihesa kontrolatzeko, ia euririk egin ez duen neguaren ostean.
2024/04/09 - 16:23
Nafarroako Lehen Zainzuriaren XIII. Dastaketa ospatu dute gaur Arroitzen
Hasi da Nafarroako zainzuri goxoa biltzeko denboraldia. Ekoizleek 3 milioi kilo zainzuri inguru biltzea espero dute.
2024/03/30 - 17:01
6F plataformako kideek protesta egin dute Miguel Indurain sarian
Txirrindularitza proba baliatu dute traktoreekin "SOS" erraldoi bat osatuz nekazari eta abeltzainentzat laguntza eskatzeko.
2024/03/26 - 19:26
Chiviteri Cabanillasen egindako erasoa gaitzetsi du Iruñeak aho batez, UPNko zinegotzi baten abstentzioarekin
Aitor Silgado UPNko zinegotziak ez du aldeko botorik eman, bere hiru alderdikideek egin duten bezala. UPN adierazpena "arintzen" saiatu da zuzenketa baten bidez, baina ez dute onartu.
2024/03/26 - 13:58
Nekazaritza Politika Bateratuaren ingurumen betebeharrak leuntzen dituen neurri-sorta onartu du EBK
Diru-laguntzak jaso ahal izateko nekazariek eta abeltzainek bete beharko dituzten ingurumen baldintzak malguagoak izango dira: ustiategi txikiak (10 hektarea baino gutxiagokoak) betekizunekin lotutako kontroletatik salbuetsita geratuko dira, hau da, ez zaizkie ikuskapenak egingo.
2024/03/25 - 22:20
Nafarroako Parlamentuak ez du lortu Cabanillasen gertatutakoaren aurkako adierazpen bat onartzea
UPNk, PSNk eta Voxek adierazpen bana aurkeztu dute gai honen inguruan, baina batek ere ez du lortu aurrera ateratzeko beharrezkoa den adostasuna.
2024/03/24 - 13:57
Nekazaritza politika erabat aldatzearen alde agertu da Sumar
Jon Hernandez Arabako zerrendaburuak "lehen sektorean lanean ari diren pertsonei energiaren sektoreko oligopolioek egiten dieten presioa" gaitzetsi du. Nekazaritza politika erabat aldatzearen alde agertu da.
2024/03/23 - 18:25
Energia berriztagarrien ereduak Arabako landaguneetan eragiten duen ''talka'' salatu dute Gasteizen
Hainbat elkartek Gasteizen egindako protestan eta manifestu baten bidez salatu dute landaguneetan bizi direnei energia berriztagarrien eredu berriak eragiten dizkien arazoak.
2024/03/23 - 13:28
Zenbait nekazari identifikatu dituzte Chivitek Cabanillasen egindako ekitaldiaren osteko istiluekin lotuta
Nafarroako presidentea iraindu eta haren kotxea kolpatu zuten. Ez zuten inor atxilotu, baina zenbait protestari identifikatu zituzten.
2024/03/23 - 13:16
Chivitek bereizi egin ditu indarkeriazko protestak eta ''nekazarien zilegizko aldarrikapenak''
Nafarroako presidenteak erabat errefusatu ditu "erakundeen aurkako indarkeriazko ekintzak", Cabanillasen atzo izandakoak tartean, eta protestarietako batzuk ez zirela sektoreko langileak esan du.