Nicolás Maduro
2019/02/21 - 19:25
Brasil eta Venezuela arteko muga itxi du Madurok
Gainera, Kolonbia eta Venezuela artekoarekin ere berdin egitea aztertzen ari da.
2019/02/20 - 09:14
Laguntza humanitarioa herrialdean sartzea baimendu du Venezuelako Asanblea Nazionalak
Oposizioa buru duen Parlamentuak Kolonbiako mugako blokeoa bertan behera uzteko eskatu dio Armadari.
2019/02/19 - 23:11
Venezuelako Armadak Maduroren Gobernuarekin dagoela dio
Venezuelako Armadak ez du begi onez hartu Madurori aurre egin eta Juan Guaidóren alde jartzeko Donald Trumpek egindako eskaria.
2019/02/19 - 10:10
Errusiak 300 tona laguntza bidaliko dituela Venezuelara iragarri du Madurok
Nicolas Madurok adierazi duenez, AEBk bidalitako jakiak 'ustelduta' daude eta Trumpen helburu bakarra 'Venezuelan sartzea' da.
2019/02/19 - 08:04
Maduroren Gobernuak AEB egin du bakea aztoratzeko balizko saiakeren erantzule
Halaber, Donald Trump AEBko presidenteak eraso militarrarekin mehatxatu duela salatu du berriro Venezuelako Gobernuak.
2019/02/19 - 01:31
Maduroren aurka matxinatzeko deia egin dio Trumpek Venezuelako Armadari
Estatu Batuetako presidenteak esan du "trantsizio baketsua" nahi dutela, baina "aukera guztiak zabalik" daudela ohartarazi du.
2019/02/18 - 21:37
Kolonbiako mugan 'kontzertu handi' bat iragarri du Maduroren Gobernuak
“Kendu eskuak Venezuelatik” lelopean egingo dute kontzertua. Gainera, Cucutako biztanleriari laguntzeko 20.000 kutxa bidaliko dituela iragarri du Caracasek.
2019/02/18 - 09:25
Venezuelak Europako Alderdi Pupularreko parlamentari talde bat kanporatu du
Europako Alderdi Popularreko euro-parlamentari talde bati galarazi egin die Maduroren gobernuak Venezuelan sartzea. Juan Guaidorekin batzartzeko asmoa zuten.
2019/02/18 - 08:47
Venezuelak Europako Alderdi Popularreko hainbat europarlamentari kanporatu ditu
Asanblea Nazionalak gonbidatuta joan dira eta Juan Guaido oposizioko buruarekin elkartzeko asmoa zuten. Kanporatutako ordezkaritzaren 'planifikatutako ikuskizuna' salatu du Venezuelako Gobernuak.
2019/02/17 - 14:50
Guaidok ziurtatu du datorren astean Venezuelan laguntza sartzea lortuko dutela
Bien bitartean, Estatu Batuetako hegazkin militarrek Venezuelarako laguntza eraman dute Kolonbiako mugara.
2019/02/16 - 14:52
Gasolina, okela eta botika kontrabandoa handia da Venezuela eta Kolonbia arteko mugan
Krisi ekonomikoak hartara behartuta, legez kanpoko merkataritzan ari dira venezuelar asko.
2019/02/14 - 11:12
Aita Santuak ezetz esan dio Madurori
Frantzisko aita santuak uko egin dio bitartekari lana egiteari Venezuelan. Guaido aitortu duten 40 gobernuetatik bat berak ere ez du Trumpen esku hartze militarra babesten.
2019/02/13 - 19:06
Laguntza humanitarioa pozoinduta datorrela ziurtatu du Maduroren Gobernuak
Venezuelan, laguntza bai edo bai sartuko dela ziurtatu du bere burua presidente izendatu duen Juan Guaidok. Maduroren gobernutik esan dute pozoinduta datorrela, minbizia eragiten duela gaineratuz.
2019/02/13 - 14:08
Venezuelan kolpe militarra eragitea zen Guaidoren asmoa, Maduroren esanetan
Bestalde, "Federica Mogheriniri, EBri eta Europako Gobernuei Venezuelan huts egin izana" egotzi die Madurok, "alde bakarra entzun dutelako".
2019/02/13 - 09:52
Janaria arma politiko gisa
Guaidok iragarri duenez, otsailaren 23tik aurrera sartuko dute laguntza humanitarioa herrialdean. Madurok agintea duela frogatu nahi du, eta laguntza hori sartzen eragotziko du.
2019/02/13 - 09:47
Giza-laguntza otsailaren 23an sartzen hasiko dela aurreikusten du Guaidok
Juan Guaidok iragarri duenez, datorren otsailaren 23an hasiko da giza-laguntza Venezuelan sartzen, Nicolas Maduro kontra egon arren.
2019/02/13 - 07:37
Laguntza humanitarioa otsailaren 23an sartuko dela Venezuelara iragarri du Guaidok
Giza laguntzaren sarrera ahalbidetzea eskatu die oposizioak Nicolas Maduroren Gobernuari eta Armadari.
2019/02/12 - 23:11
Laguntza humanitarioa sartzen uzteko eskatu dute Venezuelan
Venezuelan, Juan Guaidó opositoreak deituta, manifestazio jendetsuak egon dira. Laguntza humanitarioa sartzen uzteko eskatu dute.
2019/02/11 - 11:53
Maduroren eta Guaidoren arteko elkarrizketa sustatzeko prest dago NBE
Horretarako, agintari biek negoziatzeko prest daudela esan behar dute, Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez.
2019/02/10 - 21:30
Laguntza humanitarioa 'datozen egunetan' iritsiko dela Venezuelara esan du Guaidok
Venezuela eta Kolonbia lotzen dituen Tienditas zubiak moztuta jarraitzen du. Hala ere, laguntza bertatik sartzea aurreikusten dute.