Niger
2023/09/24 - 23:21
Militar frantsesak "modu ordenatuan" aterako direla Nigerretik iragarri du Macronek
"Frantziak Nigerrekin duen lankidetza militarrari amaiera ematea erabaki du" azaldu du presidenteak. Frantziako estatuburuak aurreratu duenez, "datozen orduetan" Frantziak Nigerren duen enbaxadorea Parisera itzuliko da.
2023/08/27 - 22:04
UNICEFek mugak zabaltzeko deia egin du, Nigerrera laguntza helarazteko
Orain dela hilabeteko Estatu kolpearen ondorioz, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du Nigerren, batez ere kolektibo zaurgarrien artean, haurren artean bereziki. UNICEFek deia egin du mugak zabaltzeko, beharrezkoa den laguntza heldu ahal izateko.
2023/08/13 - 20:03
CEDEAO aukera militarretik urrundu da eta bitartekari talde bat bidaliko du Nigerrera
Taldeak kontsulta txanda egingo du Estatuburuen eta Gobernuburuen Agintaritzarekin, Nigeriako batzarrari egingo dion eskaintza zehazteko eta "ahalik eta lasterren" herrialdera bisita bat antolatzeko.
2023/08/09 - 11:09
Nigerko junta militarrak uko egin dio Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoarekin bilera bat egiteari
Junta militarraren arabera, Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak (ECOWAS) gidatutako misioa "alferrikakoa" da. ECOWASeko estatuburuek batzarra egingo dute ostegunean hurrengo pausoak erabakitzeko, esku-hartze militarra baztertu gabe.
2023/08/08 - 22:28
Bide diplomatikoak emaitzarik gabe jarraitzen du Nigerren
Afrika mendebaldean kezka-iturri izaten jarraitzen du Nigerrek, estatu-kolpea izan eta 2 astera. Lehengo egoera itzultzeko nazioartetik egin diren ahalegin guztiek huts egin dute. Azkena, AEBen aldetik izan da, baina hura ere alferrik.
2023/08/07 - 17:47
Ekintza militarrek berehalako erantzuna izango dutela azaldu du Nigerreko Junta Militarrak
30.000 pertsonak baino gehiagok babesa eman diote Junta Militarrari Niamey hiriburuan. Gerra arriskua areagotuz doa Nigerren.
2023/08/06 - 17:18
Kooperantea Nigerren: ''Baliabideen madarikazioa bizi dute, nahiz eta eduki, herrialde pobretua da''
Leire Otaegi maiatzean egon zen Nigerren azkenengoz, eta esan digu kezka nagusi dela herrialdean, badakitelako egoera baretu ezean are gehiago gaiztotuko dela giroa, dagoeneko arazoek gainezka egin duten herrialde batean.
2023/08/03 - 16:43
Siliman Haidara Nigerreko bitxigilea urtero etortzen da Euskal Herrira artisau-bitxiak saltzera
Touareg herri nomadako kidea duela 21 urte heldu zen lehen aldiz Euskal Herrira, eta, ordutik, urtero etortzen da Itsasura, Lapurdira, bere herrian egindako bitxiak saltzera. Nigerren izandako estatu kolpearen ondoren beldur da etxera itzuli ahal izango ote den.
2023/08/01 - 23:03
Frantzia Nigerretik herritarrak ateratzen hasi da, Burkina Fasok eta Malik abisua eman ostean
Espainiako Gobernuak esan du 70 herritar baino gehiagoren ebakuazioa prestatzen ari dela, Italiak hegazkin bat pleitatuko du eta Berlinek alemaniarrei herrialdetik alde egitea gomendatu die. EBk, ordea, ez du aurreikusten oraingoz bere langileak ateratzea.
2023/07/30 - 19:06
CEDEAOk astebeteko epea eman die Nigerreko matxinoei boterea itzul dezaten
Premiazko batzarrean Afrika Mendebaldeko Estatuen Elkargo Ekonomikoak iragarri duenez, ez dute indarraren erabilera baztertzen Nigerren ordena berrezarri ahal izateko.
2023/07/29 - 20:26
Afrikako Batasunak 15 egun eman dizkie Nigeriako matxinatuei estatu kolpea bertan behera uzteko
Afrikako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek ezohiko goi-bilera egingo dute igandean Nigerian.
2023/07/29 - 12:14
Nigerko Batzorde Militarrak Konstituzioa baliogabetu du, eta Bazoum presidentea atxilotuta du
Joan den asteazkenean estatu-kolpea eman zuen Batzorde Militarrak botere legegile eta exekutiboa indarrez hartu ditu. Abdourahmane Tchiani Presidentetza Guardiako burua Batzorde Militarreko liderra izendatu dute.
2023/07/27 - 11:58
Nigerren militarrek presidentea boteretik kendu dute "kudeaketa txarragatik" eta mugak itxi dituzte
Matxinatutako zenbait soldaduk bideo batean adierazi dutenez, etxeratze-agindua ezarri dute eta herrialdeko mugak itxi dituzte. Presidentearen Jauregian atxikita dago presidentea, baina sare sozialen bidez deia egin die herritarrei lorpen demokratikoak babesteko.
2021/11/05 - 10:53
Gutxienez 69 pertsona hil dituzte Nigerren izandako atentatu batean
Agintariek Sahara Handiko Estatu Islamikoari egotzi diote erasoa. Gainera, 15 zauritu eta 9 desagertu daude eta horregatik gora egin dezake hildakoen kopuruak. Nigerreko Gobernuak bi dolu egun ezarri ditu.
2021/04/30 - 14:32
Sahel laguntzeko konpromisoa agertu dute Espainiak, Frantziak, Alemaniak eta Italiak
Eskualdeko herrialdeekin lankidetza estuan jarraitzeko konpromisoa berretsi dute, bakea eta egonkortasuna lortzeko.
2021/03/23 - 09:47
Nigerko erasoan hildakoen kopurua 137ra igo da
Nigerko Gobernuak hiru eguneko dolu nazionala ezarri du hildakoen omenez. Martxoaren 15ean Tillebery eskualdean izandako gisa bereko beste atentatu batean beste 58 zibil hil zituzten.
2021/03/22 - 10:23
Gutxienez 40 zibil hil dituzte Nigerren izandako eraso batean
Martxoaren 15ean Tillebery eskualdean izandako gisa bereko beste atentatu batean beste 58 zibil hil zituzten.
2017/12/07 - 20:39
Touaregek irrati ibiltaria izan dezaten laguntzeko ekimena
Niger herrian dagoen 'Radio Nomade' irrati ibiltariak bere bidea egin dezan diru-bilketa kanpaina abiatu du Xiberoko Botza irratiak. Laurentx Etxegoin teknikariak eman ditu Mezularian azalpenak.
2016/10/19 - 10:27
Europak Afrikako immigrazioa geldiarazi nahi du
Europar Batasunak hitzarmena sinatu du Senegalekin, Mali, Niger, Nigeria eta Etiopiarekin.
2016/08/25 - 18:11
1,5 milioi umek ihes egin behar izan dute beraien herrietatik, Afrikan
Boko Haram Nigeriako talde jihadistaren terrorismoak eragin bortitza dauka bereziki Nigeria, Kamerun, Txad eta Niger herrietako umeengan, Unicef taldearen arabera.