Boko Haramen indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1,5 milioi umek ihes egin behar izan dute beraien herrietatik, Afrikan

Boko Haram Nigeriako talde jihadistaren terrorismoak eragin bortitza dauka bereziki Nigeria, Kamerun, Txad eta Niger herrietako umeengan, Unicef taldearen arabera.
Nigeriatik ihes egindako jende-taldea. EFE.
Nigeriatik ihes egindako jende-taldea. EFE.

1,5 milioi umek inguru ihes egin behar izan dute Txad lakuaren arroko herrietatik Boko Haram Nigeriako talde jihadistaren terrorismoaren ondorioz, Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak gaur jakinarazi duenez.

Bestalde, milioi bat adingabe inguru harrapatuak daude sarbide zaila duten guneetan.

"Children on the move, children left behin" (Haurrak mugimenduan, atzean utzitako umeak) txostenaren arabera, Boko Haramen terrorismoak eragin bortitza dauka bereziki Nigeria, Kamerun, Txad eta Niger herrietako umeengan.

"Txad lakuko krisiak haurtzaroari eragiten dio eta, hortaz, lehentasunezko tokia izan beharko luke Migrazioen Munduko Agendan", Manuel Fontaine Afrika mendebaldeko eta erdiko eskualdeko zuzendariaren hitzetan.

Bestalde, Nigeria, Niger, Txad eta Kamerungo familiei laguntzeko beharrezkoak diren 273 milioitik % 13 baino ez duela jaso oraindik salatu du Unicefek. Ildo horretan, nazioarteko komunitateari premiazko laguntza eskatu dio Unicefek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X