Noos auzia
2016/01/29 - 12:17
Justiziarekiko 'errespetua' adierazi du Errege Etxeak
Palmako Lurralde Auzitegiak gaur kaleratutako erabakiaren aurrean, Zarzuelako bozeramaile batek esan du 'botere judizialarekiko errespetu osoa' berresten duela Espainiako Errege Etxeak.
2016/01/29 - 10:50
Cristina infantak akusatuen aulkian jarraituko du Noos auzian
Botin doktrina ez aplikatzea erabaki du Palmako Lurralde Auzitegiak.
2016/01/11 - 19:26
Fiskaltzak eta Estatuko Abokatuak infanta errugabetzea eskatu dute
Cristina Borboikoari 'Botin doktrina' ezartzea eskatu du Horrach fiskalak eta Ogasunaren agiri berri bat aurkeztu du argudio gisa. Epai-mahaiak otsailaren 9rako hartu beharko du erabakia.
2016/01/11 - 17:52
Horrach: 'Inputazioa artxibatzea da infantarentzako erantzun bakarra'
Cristina Borboikoari 'Botin doktrina' ezartzea eskatu du fiskalak.
2016/01/11 - 14:26
Iñaki Urdangarin, Zarzuelatik akusatuen aulkira
Iñaki Urdangarin Cristina infantaren senarraren ibilbidea 2003an Noos institutuko zuzendari kargua hartu zuenetik gaur arte.
2016/01/11 - 11:14
Noos auziaren epaiketa
Hasi da Noos auziaren epaiketa. 18 lagun jesarri dira akusatuen aulkian, tartean Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin senarra.
2016/01/11 - 10:30
Infanta ez epaitzeko eskaria egin du defentsak, eta fiskalak babestu
Cristina infantaren abokatuak haren kontrako akusazioa bertan behera uztea eskatu du, 'Botin doktrina' oinarri hartuta.
2016/01/11 - 07:59
Cristina infantaren aurkako epaiketa historikoa gaur hasiko da Palman
Espainiako errege familiaren kide bat erruztatuen aulkian lehen aldiz eseriko duen ahozko saioak ikusmin handia piztu du. Hala, nazioarteko eta Espainiako 84 komunikabidek jarraituko dute epaiketa.
2016/01/10 - 14:22
Cristina infanta eta Urdangarin epaituko dituzte bihartik aurrera
Lehen aldiz, errege-etxeko kide bat epaituko dute Espainian. Oihartzun handiko epaiketa izango da, eta 300 lekukotik gora deklaratuko dute.
2016/01/08 - 19:05
Matasek bere jauregitxoa eskaini du, eragindako kaltearen ordainetan
Fiskalak 11 urteko kartzela-zigorra eskatu du Balearretako presidente ohiarentzat, prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea, iruzurra eta influentzia-trafikoa leporatuta.
2015/10/06 - 12:12
Noos auziaren epaiketa urtarrilaren 11n hasiko da
Saio kopurua zehazteko aldeak urriaren 23rako deitu ditu epaileak. Lehen hitzordu horretara, fiskala eta abokatuak bakarrik joango dira, ez akusatuak. 18 pertsona eseriko ditu akusatuen aulkian.
2015/07/30 - 23:08
Fidantza 2,6 milioitik 449.525 eurora jaitsi diote Cristina infantari
Ezarritako bermea “legalki posible den isunik handiena” izatearen aurka agertu da Palmako Auzitegia.
2015/06/26 - 15:17
Cristina infantak auzitegian deklaratu beharko duela baieztatu dute
Palmako Auzitegiak baieztatu du Cristina infantak akusatuen aulkian eseri beharko duela, zerga delituak leporatuta, Noos auziaren epaiketa egiten denean.
2015/06/18 - 13:10
2,3 milioi euro ordaindu dituzte Urdangarinek eta infantak auzitegian
Bartzelonako etxebizitza saldu ondoren, fidantzari aurre egiteko diru-kopurua eraman dute gaur Palmako Auzitegira.
2015/06/12 - 01:43
Tituluari uko egin nahi ziola igorri zion infantak erregeari
Errege-dekretua Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Felipe VI.ak berak sinatu dute, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute gaur.
2015/05/20 - 14:11
Noos auziko 76.000 orriak kamioiz eraman dituzte auzitegira
"Orain, beste pertsona eta leku batzuk izango dira protagonistak", adierazi du Jose Castro instrukzio-epaileak.
2015/05/19 - 22:19
Infantaren bermea 450.000 eurora murriztea eskatu du Fiskaltzak
Infantaren fidantza murrizteko eskatu zuten Cristinaren abokatuek eta Pedro Horrach ustelkeriaren aurkako fiskalak eskakizunarekin bat egin du. 2,7 milioi euroko bermea ezarri zion epaileak infantari.
2015/05/18 - 20:00
Palmako Auzitegiko lehenengo sekzioak epaituko du Noos auzia
Epaitegi horrek jarriko du auziko 18 akusatuak epaitzeko data, eta Cristina Espainiako infanta eta Iñaki Urdangarin igaro beharko dira bertatik.
2015/05/13 - 01:09
Infantaren eta Urdangarinen bermeak ordaintzeko dirua bahitu dute
Jose Castro Noos auziko epaileak Aizoon erakundearen funtsak bahitzeko agindua eman du. Dirua Palmako beste epaitegi batek atxikita zuen.
2015/04/08 - 14:41
Sinatu besterik ez zuela egin argudiatu du infantak
Haren abokatuak aurkeztutako defentsa txostenaren arabera, Espainiako erregearen arrebak uste osoa zuen Iñaki Urdangarin senarrarengan.