Oiartzun
2020/10/05 - 18:28
Oiartzungo kamioien aparkalekua itxita dago gaurtik
Berritze eta egokitzapen lanei ekingo diete eta egun aparkalekua osatzen duten bi zabalguneak bateratu egingo dituzte. Martxoaren amaierara arte luzatuko dira lanak.
2020/09/27 - 13:52
Euri-zaparradengatik ezarritako abisu horia bukatutzat eman du Segurtasun Sailak
Euskadiko erreketan atzeman dezakegun ur kantitate handia egunotan egindako euri-zaparraden isla da eta horren adibide dugu Oiartzungo erreka eta pasaia nola esnatu diren gaurkoan.
2020/08/18 - 13:39
Oiartzungo taberna bat itxi dute zerbitzari batek positibo eman ondoren
Osasun Saila aztertzen ari da familia kutsatzea bakarrik ote den edo kutsatzeko arrisku orokorragoa egon ote den.
2020/07/27 - 16:34
Mendizale bat hil da Aiako Harrian istripua izanda
42 urteko mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute, autopsia egin diezaioten.
2020/06/21 - 20:34
Motorzale bat larri zauritu da Oiartzunen, motorra errepidetik aterata
40 urteko motorraren gidariak zauri larriak jasan ditu, ondorioz, Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute, anbulantziaz.
2020/03/27 - 21:52
Oiartzungo garraio enpresa batek tamaina handiko oxigeno-ontziak eraman ditu Madrilera
Madrilgo Ifeman eraiki den behin-behineko ospitalean jarriko dituzte. Tanke erraldoi horiek, Alemaniatik Madrilera eramateaz arduratu direnak, Oiartzungo garraio enpresa bateko txoferrak izan dira.
2020/02/21 - 17:40
Droga-trafiko sare bateko burua atxilotu dute Bilbon
Atxilotua 14 kilo heroinarekin atzeman dute. Bestalde, Oiartzunen 35 urteko gizon bat atxilotu dute 192 marihuana landarerekin.
2020/02/12 - 21:26
Bilkurak Gipuzkoako hainbat herritan, Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa salatzeko
Gaur iluntzean hainbat elkarretaratze egin dira, besteak beste, Andoain, Hernani, Irura, Lasarte-Oria, Oiartzun, Urnieta, Usurbil edota Donostian ere.
2020/02/03 - 09:49
Gizon bat larri zauritu da Oiartzunen, etxebizitza batean izandako sutean
Sua 00:15ean piztu da, Oiartzungo Iturriotz auzoko Ozentzio kaleko eraikin batean. Gainera, beste zortzi pertsona artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.
2020/02/03 - 09:23
Gizon bat larri zauritu da Oiartzungo etxebizitza batean izandako sutean
51 urteko gizonezkoa Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eskuetan erredurak zituela. Erretako eraikinaren egitura egurrezkoa da.
2020/01/31 - 11:56
U30eko greba orokorrean atxilotutako 10 manifestari aske utzi dituzte
Iluntzean, istiluak izan ziren Iruñerrian. Guardia Zibilak eta Foruzaingoak bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako bat guardia zibil bati eraso egitea egotzita.
2020/01/30 - 23:51
19 pertsona atxilotu dituzte greba orokorraren protestetan
Donostian, Zornotzan, Ermuan, Huarten eta Iruñean atxilotu dituzte, desordena publikoak egotzita.
2020/01/27 - 10:32
Edukiontzi bat erre da Irunen, eta beste bat Oiartzunen
Irungo Jaizkibel kalean eta Oiartzungo Zuaznabar kaleko industrialdean erre dira, baina ez dute kalterik eragin aldameneko ibilgailu edo eraikinetan.
2019/12/29 - 13:03
'564' abestian oinarritutako #246Ohehuts ekimenak babes zabala jaso du Gabonetan
Hertzainak taldearen abesti mitikoa abestu, grabatu eta sare sozialetara igo dute herri ugaritan. Abenduaren 24an grabatu zituzten horietako asko, eta 30ean zein 31n izango dira hurrengo hitzorduak.
2019/12/03 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura bonu jarriko ditu salgai
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.
2019/05/20 - 13:10
Eguraldiak hobera egingo du gaur
Asteartean hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan. Asteazkenean, berriz, giro eguzkitsua nagusituko da.
2019/05/19 - 19:35
Uholdeak eta lur-jausiak eragin ditu euri jasak Gipuzkoan
Euri jasa handien ondorioz, zenbait tokitan lur-jausiak izan dira, eta Lezon (Gipuzkoa) GI-636 errepidea itxi dute. Gero, zirkulazioa bere onera etorri da.
2019/05/19 - 15:52
Euri jasa handia
Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, uholde txikiak sortu dira.
2019/05/12 - 22:34
Ixiar eta Eva, nesken futbolaren aitzindariak
Duela 30 urte, Oiartzungo nesken taldeak bi kopa irabazi zituen, eta Añorgak hiru. Ixiar Baquero eta Eva Olazagoitia jokalariek kontatu digute nolakoak izan ziren final horiek.
2019/04/12 - 23:17
Korrikak jendetza batu du Donostian
Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, arratsaldean iritsi da Donostiara euskararen aldeko lasterketa. Erdigunean eta auzoetan jende andana izan da.