Oion
2025/05/04 - 20:53
Sugar eta ke-laino handiak Oionen izandako sutean
Sutea izan da gaur goizaldean El Puntido industrialdeko enpresa batean. Kalte material handiak eragin ditu, baina ez da inor zauritu.
2025/05/04 - 16:38
''Kalte materialak izan dira, ez dago kalte pertsonalik, baina dena konponduko da''
Oiongo alkate Jose Manuel Villanueva Gutierrezek udalerriko fabrika batean izandako sutearen balorazioa egin du. Azaldu duenez, lantegiko atzeko aldea erre da, baina, zorionez, ez da kalte pertsonalik izan.
2025/05/04 - 14:45
Sutea izan da Oiongo enpresa batean, baina ez da inor zauritu
Gasolio eta hondakin biltegietan piztu da sua, eta lantegiaren aurrealdeak jasan ditu kalte handienak. Sua itzalita dago, eta ez da inguruko enpresa edo etxebizitzetara zabaldu.
2025/02/13 - 08:50
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko negoziazioak, Labrazako parke eolikoa eta salaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 21:48
Oiongo Udalak baiezkoa eman dio Labrazako parke eolikoari, tentsio handiko bilkura batean
Baimen guztiak eskuan izanik, Jose Manuel Villanueva alkateak (EH Bildu) bilkura baino lehen adierazi zuen Labrazako proiektuari baiezko botoa ematera behartuta daudela. Dozenaka pertsonak udaletxearen kanpoaldean protesta egin dute, proiektuaren eta Udalaren aurka.
2025/02/12 - 21:38
Elkarretaratzea egin dute Oionen Labrazako parke eolikoaren aurka
Oiongo udalak baiezkoa eman dio osoko bilkuran parke eolikoari. Aurka egon arren, baimen guztiak alde dituenez, baiezkoa ematera behartuta daudela jakinarazi du Jose Manuel Villanueva alkateak (EH Bildu).
2025/02/12 - 10:26
Oiongo Udalak baiezkoa emango dio Labrazako parke eolikoa eraikitzeari iluntzeko osoko bilkuran
Baimen guztiak eskuan izanik, Labrazako proiektuari baiezko botoa ematera behartuta daudela adierazi du Jose Manuel Villanueva Oiongo alkateak.
2024/09/18 - 13:36
Gutxienez 8 pertsona atxilotu dituzte Logroñon eta Oionen, droga trafikoaren aurkako operazio batean
Operazioak zabalik jarraitzen du, eta atxiloketa gehiago egon daitezke hurrengo egunetan.
2024/06/16 - 21:56
Milaka pertsonak indarrak batu dituzte euskararen alde Gasteizen, Araba Euskaraz jaian
Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hezkuntza sailburuak hezkuntzak dituen erronkak nabarmendu ditu bertan: euskararen erabilera sustatzea, berrikuntza digitala eta kudeaketaren hobekuntza.
2024/06/15 - 18:51
Guztia prest Gasteizen Araba Euskaraz ospatzeko
Igande honetan, 10:00etan, hasiko dira Arabako ikastolen aldeko jaia dela eta antolatutako ekitaldiak Olarizuko zelaietan. Aurten, Oiongo San Bizente ikastolarentzat izango da bildutako dirua. EITB ere Gasteizen izango da, Makusiren proiekzioekin eta "Go!azen"en karaokearekin, besteak beste.
2024/05/29 - 13:33
Araba Euskarazek adin guztietarako ikuskizun, tailer eta jolas egitarau zabala aurkeztu du
Arabako ikastolen jaia ekainaren 16an itzuliko da Olarizuko zelaietara, "Mugaezin" lelopean. Bildutako dirua Oiongo San Bizente ikastolari zuzenduko zaio.
2024/01/06 - 16:55
Loteria irabazlea, Oion: ''Ehun dezimo erosten ditut, 00tik 99ra, eta lehen saria egokitu zait''
Oionen (Araba) saridun bat izan da Erregetako loterian, eta horrela azaldu du loteriako dezimoak nola erosten dituen.
2023/10/27 - 21:28
Araba Euskaraz ekainaren 16an bueltatuko da Olarizura, "Mugaezin" lelopean
Datorren urtean lortzen duten dirua Oiongo San Bizente ikastolara bideratuko dute.
2023/09/02 - 21:37
Denboraleak triskantza eragin du Oiongo mahastietan
Euriak kalte nabariak utzi ditu Arabako Errioxako landa eremuan, eta mahastietan galera nabariak izan dira, irudietan ikus daitekeen bezala.
2023/06/17 - 16:19
Gasteiz eta Iruñea ezin izan ditu lortu EH Bilduk baina Tolosa, Arrasate eta Andoain berreskuratu ditu
Besteak beste, Laudio, Aiara, Oion, Bermeo, Mundaka, Abadiño, Pasaia, Errenteria eta Ordizia gobernatuko ditu koalizio abertzaleak EAEn.
2023/04/12 - 17:17
DBHtik aurrera gazte gehienek liburuekiko interesa galtzen dutela atzeman dute ikastetxeetan
Mugikorrak eskaintzen dizkien edukietan harrapatuta, gazteenek irakurtzeari erabat uzteko arriskuaz ohartarazi dute aditu askok. Gurean, neska-mutilak liburuetara hurbiltzeko programak 25 urte bete ditu. Idazleak eskoletara joaten dira.

2022/07/29 - 02:14
Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan
Polizia-operazioa, besteak beste, Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Etxebizitzak eta industria-pabiloiak miatu dituzte.