Oñati
2019/09/14 - 23:08
Jon Barberena bertsolaria gogoratuz hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Jon Barberena bertsolari zendua gogoratu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Oñatin. Abenduaren 14an bukatuko da final handia Donostian. Guztira 48 bertsolari izango dira lehian.
2019/09/06 - 15:45
Lurreko Armadako kideak Arantzazuko santutegian izan dira
Irakera abiatu aurretik, Lurreko Armadako kideek lore eskaintza egin diote Arantzazuko Ama Birjinari.
2019/09/05 - 15:16
GI-2630 errepidea lau hilabetez itxiko dute Oñati eta Legazpi artean
Irailaren 16tik aurrera izango dira gorabeherak trafikoan, Olaran errekaren gainean dauden zubiak birgaitzeko proiektua dela eta.
2019/08/10 - 20:38
Voxek EH Bilduko alkateen kontra harrerengatik jarritako salaketa, tramitera onartuta
Presoen azken bi ongietorriak egin diren herrietako —Hernani eta Oñati— alkateak, biak EH Bildukoak, salatu egin ditu Voxek.
2019/08/08 - 19:59
Epailea preso ohiei egindako ongietorriak ikertzen ari da
Ongietorriak uztailaren 27an eta 28an egin zituzten Hernanin eta Oñatin, eta ondoren AVTk, Covitek eta Voxek Auzitegi Nazionalaren aurrean salatu zituzten.
2019/08/06 - 19:46
Preso ohiei egindako ongietorrien deitzaileak identifikatzea eskatu du Fiskaltzak
Hala ere, auzi judizialaren ibilbidea zaila da, Auzitegi Nazionalak antzeko ikerketa ugari artxibatu dituelako, gertakariak eta arduradunak zehazteko orduan zailtasunak izan direlako.
2019/08/04 - 17:14
Presoen ongietorriak egiten uzten duten udalei zigorra jartzea aztertuko du Espainiak
Barne Ministerioak erreforma horren zirriborroa prestatu du jada, eta zigor ekonomikoak aurreikusten ditu ekitaldiak saihesteko neurririk hartzen ez duten udalentzat.
2019/07/29 - 14:38
Preso ohiei egindako harrerak gaitzetsi ditu Urkulluk eta etika aldarrikatu du
Lehendakariak azpimarratu duenez, ez da lege kontua, etika kontua da. Are gehiago, etikarik gabe ezingo omen da etorkizunean elkarbizitzarik eraiki.
2019/07/29 - 09:54
Bi preso ohiri egindako harrerak Fiskaltzaren esku utzi ditu Espainiako Gobernuak
Horren esanetan, asteburuan Jose Jabier Zabaletari eta Xabier Ugarteri egindako 'omenaldiak onartezinak dira, iraingarriak terrorismoaren biktimentzat eta gizartearentzat'.
2019/07/29 - 02:01
Xabier Ugarte aske geratu da, 22 urte espetxean egin eta gero
Ugarte 1997ko uztailaren 1ean atxilotu zuten Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioaren bahiketan parte hartzeagatik.
2019/07/16 - 16:37
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an hasiko da, Oñatin
Finala abenduaren 14an izango da, Donostian, guztira 48 bertsolarik 15 saio jokatu eta gero.
2019/06/27 - 23:05
Gipuzkoako barnealdean hondartzarik ez, baina jendeak badaki eguzkiari nola ihes egin
Bero kolpeak gogor jo du Gipuzkoa barnealdea egunotan, eta hainbat lagun artatu behar izan dituzte.
2019/06/04 - 15:35
Gizon bat ospitaleratu dute Aramaioko sute batean kea arnasteagatik
Sutea jatetxeko tximinian piztu da, 23:00ak aldera.
2019/04/13 - 14:49
Jendetza bildu da Oñatin, euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko
21. Korrikak ez du etenik, eta Gipuzkoan barrena ibili da larunbat honetan. Oñatin, herritarrek harrera beroa egin diote lasterketari, eta irudi ikusgarriak utzi dizkigute.
2019/04/13 - 14:11
Korrika 21: Hamargarren eguna iruditan
Astigarragatik Arteara joango da gaurkoan lekukoa eskuz esku, Korrikaren azkenaurreko etapan.
2019/04/13 - 09:54
Gipuzkoarren hauspoa jasota, Bizkaira igaro da Korrika
Astigarraga, Hernani, Andoain, Tolosa, Goierri, Zumarraga... Eibartik Ermuara jauzi eginez igaro du muga lekukoak. Durangaldean ibili ostean, Artea eta Zeanuri artean amaituko du eguna Korrikak.
2019/03/05 - 10:33
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden kontzentrazio eta manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2019/02/28 - 15:27
104 asilo eskatzaile hartu ditu bost hilabetean Oñatiko harrera etxeak
Beharrezkoa zen asiloa eskatzen zuten migranteentzako egoitza bat irekitzea eta balorazioa oso positiboa da oso.
2019/01/07 - 19:29
Oñatin su hartu zuen eraikineko bizilagunak ezingo dira etxera itzuli bi hilabetean
Eraikinaren egiturak ez du kalterik, baina eskaileraren segurtasuna ezin da bermatu. Horregatik, bi hilabeteko lanak egingo dituzte bertan.
2019/01/05 - 15:13
12 lagun artatu behar izan dituzte Oñatin sute baten ondorioz
Berehala su hartutako etxean zeuden 7 adin txikiko eta 6 helduak kalera jaitsi dituzte.