Ondarroa
2017/01/28 - 19:08
Etxeak konpontzeko 8 milioi euro eskatu dituzte Ondarroako familiek
Euren etxebizitzetatik kanpo jarraitzen duten 84 familiek salatu dutenez, "ura sartu egin da eta horrek kalteak eragiten jarraitzen du".
2017/01/25 - 20:03
Ondarroako familiak etxera itzuli ahalko dira, gauzak hartzeko
Luiziak 2016ko martxoan jazo ziren, Kamiñalde auzoan, eta 176 familia etxetik atera behar izan zituzten. Horietako 84k etxetik kanpo jarraitzen dute.
2016/12/25 - 18:08
Desagertutako adineko baten hilotza aurkitu dute Ondarroan
Senitartekoek ez zuten bere berririk atzo (larunbata) arratsaldetik.
2016/10/05 - 11:26
Kamiñaldeko hiru ataritako bizilagunak etxera itzuliko dira ostiralean
San Ignazio kaleko 48, 50 eta 52 atarietako bizilagunak dira. Oraindik, baina, 84 familia daude etxera bueltatu ezinda.
2016/09/17 - 19:23
Berriz luizia izateko arriskuaz ohartarazi dute Kamiñaldeko familiek
Mendia egonkortzeko lanak ez eteteko eskatu dute, kalte gehiago ekidin ahal izateko.
2016/09/17 - 18:23
Kamiñaldeko bizilagunek salatu dute etxebizitzen egoera okerrera doala
Teknikarien txostenen zain daude une honetan, baina, ohartarazi dutenez, azken egunetan harri gehiago ari dira erortzen.
2016/08/16 - 18:23
Erakundeek Ondarroarako lantalde teknikoa sortu dute
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalak elkarrekin lan egingo dute, Kamiñaldeko mendi-hegaleko lanen ordainketari nola egin aurre aztertzeko; Udalak berretsi du laguntza behar duela.
2016/08/16 - 16:13
Kamiñaldeko arazoari irtenbidea emateko lan batzordea osatu da
Konponketa lanak nork ordaindu behar dituen ez dute adostu, baina gaia lantzeko batzordea eratzea erabaki dute banaketa nola egin argitu arte.
2016/08/15 - 17:54
Herritarren babesa jaso dute Kamiñaldeko kaltetuek
Ondarroan jaiak direla aprobetxatuz, Kamiñaldeko familiek protesta egin dute euren egoerak irtenbide bat behar duela gogoratzeko.
2016/07/30 - 20:59
Kamiñaldeko bizilagunek lehen gaua igaro dute euren etxeetan berriro
Kalea atzo zabaldu, eta 70 familiak etxera itzultzeko aukera izan dute. Gaurkoa, batik bat, garbiketa eta erosketa eguna izan da.
2016/07/29 - 14:04
Ondarroako Kamiñaldeko 70 familia etxera bueltatu dira
Luziagatik lau hilabete eta hamabost egun itxita egon ostean, Ondarroako Udalak Kamiñaldeko San Ignazio kalea zabaldu du gaur goizeko 11:00etan.
2016/07/29 - 09:07
Luiziagatik kaltetutako 70 familia gaur itzuliko dira euren etxeetara
Luiziak eragindako kalteak pairatu behar izan dituzten gainontzeko familiek euren etxeetatik kanpo jarraitu beharko dute, Udalak ez baitu zehaztu noiz izango duten euren etxeetara bueltatzeko aukera.
2016/07/21 - 12:06
Ondarroako arraunlariek istripua izan dute eta hiru lagun zauritu dira
Arraunlariak eta trainerua zeramatzan furgoneta bidetik irten eta maldan behera erori zen Oriora bidean zihoanean.
2016/07/09 - 21:42
Ondarroako bizilagunek obrak finantzatzeko laguntza eskatu dute
Arduratuta agertu dira lur-jausiaren ondorioz egiten ari diren lanen kostu eta finantzaketagatik, baita Udalari egokitzeko dagoen arriskuarengatik.
2016/07/09 - 14:22
Ondarroan protesta egin dute, Kamiñalde auzorako irtenbide eske
Kamiñaldeko lur-jausiengatik euren etxeetatik hustutako 176 familiak irtenbideen zain daude oraindik ere.
2016/06/11 - 22:47
Hiru hilabete Kamiñaldeko lagunak euren etxeetatik atera zituztela
176 familietatik 45i eman die Alokabidek behin-behineko etxea. Eta oraindik zain daudenen egoera ahaztu ez dadin, elkarretatzea egin dute.
2016/06/11 - 16:24
Gure Esku Dagok galdeketak egingo ditu Nafarroako 16 herritan
Lea-Artibaiko sei udalerrik ere ekimen bera antolatuko dute datorren udaberrirako, eta inguruko herriei egitasmoarekin bat egiteko deia egin diete.
2016/06/09 - 20:28
Oregik luiziaren gaineko finantzaketa-plan bat eskatu dio Ondarroari
Bere aldetik, Ondarroako alkateak deitoratu egin du Eusko Jaurlaritzak udala diruz laguntzea baztertu izana, bere eskumenetatik kanpo egoteagatik.
2016/06/03 - 22:43
17 milioi behar ditu Ondarroak, Kamiñaldeko mendi-magala egonkortzeko
Ondarroako alkatea Bizkaiko Foru Aldundiarekin bildu da, finantziazioa lortzeko asmoz. Jaurlaritzari ere eskatuko dio laguntza.
2016/06/03 - 22:41
Udalak Kamiñaldeko obrak urtebete luzatuko direla esan die kaltetuei
Gaur kaltetutako bizilagunek bilera izan dute alkatearekin. Ia hiru hilabete pasatu dira luizia gertatu zenetik, eta oraindik kezka burutik ezin kendu dabiltza. Haserre irten dira gaurko bileratik.