Oporrak
2021/06/27 - 16:18
Gero eta positibo gehiago Mallorcako ikasle bidaien ondotik
126 positibo atzeman zituzten ostirala bitartean, baina oraindik PCR eta antigeno probak egiten ari zaizkie gazteei. Gauzak ez zirela ondo egin aitortu dute proba egitera hurbildu diren gazteek.
2021/06/25 - 16:39
Gaur hasi da udako irteera operazio berezia
Alarma egoera amaituta, eta txertaketa kanpaina aurreratuta, joan-etorriak ugaritzea aurreikusten da uda honetan.
2021/06/14 - 22:55
Erroman azken hilabetean %50 hazi da turismoa iazko datuekin alderatuz
Italiak duela hilabete ireki zituen mugak turismoarentzat eta dagoeneko hasi da bisitarien etorrera nabaritzen. Erroman, adibidez, bikoiztu egin dira aireportuko iritsierak iazko datuekin alderatuz.
2021/06/08 - 16:22
EAEk ez du aurreikusten turistei txertoa ematea
Estatuko hainbat erkidego turistak txertatzearen alde azaldu dira. Valentzian, esaterako, dagoeneko hasi dira egiten.
2021/06/07 - 22:43
Oporretan daudenei bigarren dosia beste erkidego batean jartzea proposatu du Simonek
Oporretan daudenei bigarren dosia beste erkidego batean jartzea eskaini die Osasun Sailak, gehiegizko atzerapenak saihesteko.
2021/06/07 - 16:13
Txertaketa eta oporrak: Osasun Sailak "antolatu eta txertoa lehenesteko" eskatu du
Horren arabera, "posible da gauzak planifikatzea badakigulako txertaketa egutegia zertan den". Dena dela, ohartarazpena egin du: "hitzordua baztertzen duenak itxaron beharko du".
2021/06/04 - 20:51
Shakira surfean Aizarnazabalgo olatu artifizialean, Gipuzkoan
Shakira eta Pique oporretan izan dira Gipuzkoan, eta argazkiak eta bideoak jarri dituzte sare sozialetan. Bideo honetan Shakirak Aizarnazabalgo olatu artifizialean surfa nola egiten duen ikus daiteke.
2021/05/31 - 23:05
Shakira eta Pique Gipuzkoan zehar ibili dira
Shakira eta Pique Gipuzkoan zehar ibili dira, beste hainbat turistaren moduan. Surfeatzen ibili dira Aizarnazabalgo Wavegardenen.
2021/05/21 - 20:44
'Covid pasaportea' lortzeko baldintzak
UE covid ziurtagiri digitala edo 'osasun pasaportea' "bidaiatzeko tresna" unibertsala eta doakoa da, Europar Batasunaren (EB) barruan mugikortasuna errazteko.
2021/05/17 - 20:09
Bost hilabeteko murrizketen ondoren, britainiarrek berriz atzerrira hegan egin dezakete
Erresuma Batuak deseskalatzearekin jarraitzen du, tabernen barnealdea berriro irekitzeari argi berdea emanez. Gainera, gaurtik aurrera, besarkadak ere baimenduta daude.
2021/05/14 - 20:13
Greziak turismo denboraldia hasi du gaur, ''covid gabeko irlak'' iragarriz
Aurrea hartu eta mugak ireki dizkio nazioarteko turismoari. Egoera horretarako prestatuta dagoen Mediterraneoko lehen herrialdea izatea lortu du.
2021/05/13 - 22:56
Euskal Herriko hoteletan nabaritu dute erreserbak igotzen ari direla
Joan den asteburutik %5-8 bitartean igo dira erreserbak, halere oraindik uda urrun dagoela esan digute. Opor gogoak baditu jendeak, eta hori aireportuan ere nabaritu da.
2021/04/26 - 22:27
Azken bi asteetan udarako erreserben gorakada igarri dute bidaia-agentzietan
Joera aldaketa sumatu dute, eta azken bi asteetan erreserben gorakada igarri dute. Hori bai, helmuga turistiko eskatuenak, Estatukoak dira, urrutiago joateko itxaropen gutxi dago.
2021/04/26 - 13:42
Txertoa jaso duten estatubatuar turistek EBra bidaiatu ahalko dute udan
Europako Parlamentua lanean ari da ekainean txertaketa-ziurtagiriari oniritzia emateko, udako kanpaina sustatzeko.
2021/04/11 - 16:47
Hoteletan okupazioa jaitsi den bitartean, landetxeetan gora egin du
Bilbon, 2019an markak hautsi ziren, % 80-90eko okupazioarekin; aurten % 30ekoa baino ez da izan. Horrek eta prezioen jaitsierak fakturazioan eragin larria izan du: % 80 gutxitu da.
2021/04/02 - 16:44
Azpeitiko lurrun trenak 810 bisitari izan zituen atzo
Bisitak egunotan duen arrakasta ikusita, gerturatzeko asmoa duenak hobe du goiz etortzea, trena galdu nahi ez badu.
2021/04/02 - 16:41
Aste Santuan ez dago tokirik Pozalaguako kobak bisitatzeko
Pandemia aurretik 80 lagun sar zitezkeen orduko Pozalaguako kobetan; orain, berriz, sei baino ez. Jende askok ezingo ditu aurtengo aste santuan behintzat Karrantzako koba ospetsuenak bisitatu.
2021/04/01 - 23:22
Etxean turista: 'Kilometro 0'ko oporrak aurten Aste Santuan
Zenbait egunetako bidaiatxoak zein 'egunpasak' egiteko, euskal herritarroi turismoa etxean egitea egokitu zaigu aurten.
2021/04/01 - 16:35
Jendetza dabil egun hauetan EAEko museoetan
Kulturaz gozatzea izan da EAEko familia askoren hautua egun hauetarako. Hiruburuetako museo nagusienetan jendetza dabil egun hauetan.
2021/04/01 - 16:28
Autokarabana eta furgoneta parkinak beteta, Aste Santuko lehen egunean
Euskal Herriko txoko guztietan ikusi ditugu gaur autokarabana eta furgonetak. Erabiltzaileek diotenez askatasun puntu bat lortzen dute horrela.