Oporrak
2022/12/02 - 15:31
Kanariar Uharteak dira datozen egunez gozatzeko helmuga arrakastatsuena
Bidaia agentzietan esan digute pandemia aurreko datuak gainditu dituztela egun hauetan. Gaur Loiuko aireportutik 151 hegaldi daude programatuta. Zubia amaitu arte 1.300 baino gehiago.
2022/12/02 - 13:37
Jaurlaritzak 895.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubi luzean, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan
Bereziki, arretaz gidatzea gomendatzen da puntu hauetan: Armiñongo lotunean, AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriako mugan.
2022/09/08 - 13:32
Uztailak eta abuztuak 11 hildako utzi dituzte EAEko errepideetan, 2021ean baino bost gehiago
Udako irteera–itzulera operazio berezia 2019an baino nazioarteko trafiko gehiagorekin, % 6 gehiagorekin, amaitu da. Estimazioen arabera, 1.900.000 ibilgailuk gurutzatu dute Euskadi uda honetan, hasieran aurreikusitakoa baino 50.000 gehiago.
2022/09/05 - 16:28
Asteartea jai eguna izanik, askok zubia hartu dute udari azken zukua ateratzeko
Lan aste arraroa da honako hau. Bihar jai, ostiralean ere bai, eta tartean luzeagoa edo laburragoa zubiak ere bai, eta jakina, eguraldia lagun jendea hori aprobetxatzen ari da.
2022/09/01 - 16:26
Opor osteko lehen lan egunetako etsipenari aurre egiteko baikortasuna da giltza, adituen arabera
Opor luzeen ondoren lanera itzultzeak halako ezinegona eragiten die askori. Adituek, berriz, argi dute ez dagoela opor osteko sindromerik, ez dagoelako patologiarik. Moldatze prozesu bat da.
2022/09/01 - 12:01
Elgoibartarrak Mauxitxa txarangaren konpainian itzuli dira lanera
1976. urteaz geroztik, Mauxitxa txarangak Elgoibarko bizilagunei laguntzen die udako oporren osteko lehen lanegunean. Aurten ere ez dute hutsik egin.
2022/08/20 - 00:56
Auto-ilarek trafiko mardula eragin dute beste egun batez Irun inguruan
Aurreko egunetan bezala, arratsaldeko lehen ordutik auto-ilarak hasi dira bi tokietan, oporretara abiatu edo haietatik itzultzen diren ibilgailuei kamioiien ohiko trafikoa gehituta.
2022/08/15 - 18:23
Mugimendu handiko eguna Bilboko aireportuan, 154 hegaldi daude programatuta
Abuztuko zubiko egunik mugituena da Loiuko aireportuan. 154 hegaldi daude programatuta. Errepideetan egoera lasaia da, eta ez dago trafiko arazorik.
2022/08/13 - 17:12
Burgosko Villahoz herriko udatiar gehienak Euskal Herritik joaten dira, euren senideen jaioterria delako
Villahozen 100 bat biztanle dira neguan eta orain abuztuan 1.000 inguru. Duela hamarkada batzuk, euren senitartekoak Euskal Herrira etorri ziren lanera beste erkidego batzuetatik eta hortaz, hilabete hauetan herrira itzultzeko aprobetxatzen dute.
2022/08/12 - 22:57
Euskal aireportuak, tren-geltokiak eta autobus-geltokiak, jendez gainezka
Euskal herritar askoren opor sasoia da abuztuaren bigarren hamabostaldia, tartean zubi luzea dagoelako. Gaur euskal aireportuak, eta tren eta autobus geltokiak jendez gainezka egon dira.
2022/07/31 - 16:33
Uztaileko bigarren hamabostaldian, behera egin du Nafarroan bisitari kopuruak
Azken hamabostaldian ohi baino jende gutxiago hartu du Iruñeak. Nafarroako turismo arloak abuztuan jende ugari hartzea espero du.
2022/07/30 - 16:21
Auto-pilaketa luzeak, pandemia hasi zenetik errepideetako egunik zailenean
Irunen 7 kilometro arteko auto-ilarak izan dira, Armiñonen 6 kilometrokoak eta Zarautzen 5 kilometro artekoak.
2022/07/29 - 23:11
625 hegaldi daude programatuta Hego Euskal Herriko aireportuetan; gehienak Loiun, 523
Aireportu eta geltokietan, errepidean bezalaxe, mugimendu handia nabari da asteburu hasiera honetan, uztaileko azkenean. Loiuko aireportuan, pandemia osteko egunik jendetsuenak espero dira: ostiral honetan bakarrik, 135 hegaldi daude.
2022/07/29 - 23:02
Igandera arte 600.000 ibilgailu igaroko dira euskal errepideetatik
Prezioak goi-goian daudela, inoizko oporrik garestienen aurrean, udako irteera operaziorik handiena hasi da. Oporretara doazenak eta bueltan datozenak batuko dira egunotan.
2022/07/25 - 16:52
Bidaiekin lotutako erreklamazioek % 20 egin dute gora pandemia aurreko datuekin alderatuta
Atzerapenak, ordutegi aldaketak, hegaldiak bertan behera geratzea eta batez ere ekipajea galtzea dira intzidentzia ohikoenak. Euskal Herriko kontsumitzaileen batasunetik erabiltzaileei beraien eskubideak zeintzuk diren ezagutu eta urraketak erreklamatzera animatzen dituzte bidaiariak.
2022/07/13 - 16:46
Aireportu batzuek gainezka egin dute; Londresen eta Amsterdamen eguneko 100.000 bisitariko muga jarri dute
Zenbait aireportuk gainezka egin dute eta Londreseko eta Amsterdameko aireportuek, adibidez, bidaiari kopurua mugatzea erabaki dute. Horrek eragin zuzena izan du bidaietan. Lehen 90 minutu lehenago egotea gomendatzen bazuten, orain 3 ordu edo gehiagokoa da gomendioa.
2022/07/02 - 16:23
Inoizko garestienak izango dira aurtengo oporrak
Udako irteera-operazioa hastearekin batera, inflazioak azken 37 urteetako tasarik altuena jo du. Prezioen gorakadak % 10eko langa gainditu berritan, opor garaia dator familia ugarirentzat; ostatuen, elikagaien eta garraioaren prezioek gora egin dutelarik.
2022/07/02 - 16:18
2 urtez muga itxita egon ondoren, Marokon familiarekin elkartzeko desiratzen doaz bidaian
Marokon familiarekin elkartzeko bidaia egiten ari dira musulman erkidegoetako herritar asko. Gibraltarko itsasartea zabalik dago bi urteren ondoren.
2022/07/02 - 16:15
Irteera operazioko larunbat honetan, milaka lagun doaz udaz gozatzera
Pandemia aurreko irudiak ari gara ikusten nonahi: jende ugari aurkitu dugu autobus geltoki edoeta errepideetan. Bi urte luzeren ondoren bidaiatzeko gogorik ez da falta.
2022/07/01 - 22:37
Aireportuak eta bus geltokiak jendez lepo, irteera operazio betean
Joan etorri handia dago uztaileko lehen egun honetan. Oporretara bidean da jende andana edo asteburu pasa. Pandemiaren osteko lehen opor normalak hasi dira, inoizko oporrik garestienak, hori bai. Errepide, geltoki eta aireportuetan nabari da mugimendua.