Oporrak
2022/07/01 - 16:22
Lasaitasuna da nagusi euskal errepideetan, udako lehen irteera operazioan
Uda honetan pandemia aurreko trafiko mugimenduak itzuliko direla aurreikusten da. Bilboko aireportuan, berriz, 159 joan-etorri daude gaurko programatuta; 583 astelehenera bitartean.
2022/07/01 - 12:54
Bilboko aireportuak 583 hegaldi aurreikusten ditu uztaileko lehen astebururako
Ostiral honetarako 159 operazio programatu dira, larunbatean 122 eta igandean beste 136. Gainera, astelehena jaieguna da Bizkaian eta 166 hegaldi izango dira.
2022/06/30 - 22:48
Hegazkin-txartelaren prezioak % 21 garestitu dira, batez beste
Batez beste %21 egin dute gora prezioek. Estatu barrukoek %6 egin dute gora, baina gorakadarik handiena ibilbide luzeko hegaldietan izan da, %16koa.
2022/06/30 - 16:49
Aurtengo oporrak garestiago aterako zaizkigu prezioen igoeraren ondorioz
Alderik handiena gasolioaren prezioan nabarituko dute herritarrek. Estatuko hotelak, berriz, batez beste, % 20 garestituko direla aurrikusten da. Erreserba garaiz egin zutenek ez dute hainbeste igarriko ostatuen eta hegaldien prezioen aldea.
2022/06/09 - 16:40
Iaz baino % 51 gehiago gastatuko dugu euskal herritak bakoitzak udako oporretan
Pandemiaren ostean aisialdirako gogo gehiago dago eta gehiago gastatzeko asmoa dugu, antza. EAEn, batez beste, 1.500 euro gastatuko ditugu udako oporretan, inkesta baten arabera; iaz baino % 50 gehiago.
2022/06/08 - 13:55
Artxandako, Txurdinagako eta Errekaldeko kanpoko igerilekuak larunbatean irekiko dituzte Bilbon
Murrizketarik ez da izango: edukiera % 100ekoa izango da, eta herritarrek ez dute zertan aurretiko hitzordurik eskatu. Irailaren 11ra arte izango dira zabalik, 10:00etatik 21:00etara (irailean, 20:00etara arte). Sarrerak eta bonuak, nahi izanez gero, Interneten erosi ahalko dituzte, aurretik.
2022/06/02 - 22:46
Zein herrialdek eskatzen dute oraindik covid pasaportea sartu ahal izateko?
Covid pasaportea ez da gehiago eskatuko Europar Batasunetik edo Schengen espaziotik Espainiara sartzeko. Gainerako herrialdeetako bidaiariek erakutsi egin beharko dute. Iragarpen honen ondoren, eta uda ate joka daukagula, beste herrialde batzuetan, eskatuko diguten edo ez jakin nahi izan dugu.
2022/05/06 - 14:45
Expovacaciones azokak turismo sektorearen berrikuntzak eskainiko ditu gaurtik aurrera BECen
Gaurtik igandera bitartean, azokan parte hartuko duten 184 enpresek kultura, natura, hondartza, asteburuko ihesaldiak, bidaia luzeak, turismo gastronomikoa edo abentura eskaintza aurkeztuko dituzte.
2022/04/29 - 16:52
Bi urtez geldi egon ostean, asteburu honetan martxan jarriko da berriz "Transkantauriarra"
Donostiatik Santiagora zazpi eguneko bidaia egingo du. Luxuzko trena izan arren, ia 6.000 euro inguru balio du eserleku batek, ez ditu bezeroak faltan.
2022/04/27 - 21:12
Horrelakoa da barrutik MSC Virtuosa opor-ontzia
Ontziak 2.424 kamarote ditu. Tripulazioa eta bidaiariak batuta, 8.000 pertsona sar daitezke bertan. 10 jatetxe ditu eta 21 taberna. Haietako batean, gainera, robot bat da zerbitzaria. Halaber, Bilbo bere gurutzaontzien egoitza-portua izatea aztertzen ari da MSC.
2022/04/22 - 12:57
Giro nahasia eta euria izango dira asteburuan, Pazko Astea amaitzeko
Larunbatean euria Euskal Herri osora zabalduko da, baina igandean atertzera egingo du lurraldearen ipar partean salbu.
2022/04/18 - 16:40
Ipar Euskal Herriko txoko askotan jatetxeak, tabernak eta dendak gainezka egon dira
Ipar Euskal Herriko gune turistikoak beteta egon dira Aste Santuan. Ostalariak oso pozik daude egun hauetan izandako lanarekin eta dendetan ere mugimendu handia izan dute.
2022/04/18 - 16:33
Nafarroako hotel eta landetxeak ia bete egin dira, baina tabernariek bezero gehiago espero zituzten
Nafarroako toki turistikoenak bisitariz lepo izan dira egunotan. Hotelak eta landetxeak ere bete dituzte. Ostiral eta larunbatean, adibidez, okupazioa % 100era hurbildu da.
2022/04/18 - 16:28
Turismo kulturalak pandemia aurreko datuak lortu ditu Aste Santuan
Euskal Herriko museo gehienek Aste Santurako zituzten aurreikuspenak bete dituzte. Askok, ordutegiak zabaldu eta bisita eskaintzak indartu behar izan dituzte eskariari erantzuteko.
2022/04/18 - 16:22
Hoteletako okupazio maila % 95ekoa izan da, eta ostalaritzak ere pandemia aurreko datuak lortu ditu
Oporren azken orduak ondo aprobetxatuta joan dira etxera turistak. Lanera bueltatzeko ordua iritsi zaie eta hoteletan mugimendu handia somatu da goizean.
2022/04/18 - 16:10
148 hegaldi daude programatuta gaurko Loiuko aireportuan
Opor garai honetan laukoiztu egin da iazko hegaldi kopurua, aurten 741 operazio egin dira. Horietatik gehienak gaur, pazko astelehenean 148 hegaldi izango dira. 2021ean baino 5 aldiz gehiago, pandemia aurreko datuak gertutik usainduz.
2022/04/16 - 17:20
Arabako kanpinak bete egin dira Aste Santuan
Mendia, aire librea, askatasuna eta lasaitasuna bilatzen dute, eta haurrekin joateko leku aproposak izaten dira. Pandemiak ere izan du eragina.
2022/04/15 - 16:50
Espainiar Estatuko biztanleen % 40 ezin da oporretara joan arrazoi ekonomikoak tarteko
Oporretara ez joateko motiboak asko izan litezke: lana edota planifikazio edo gogo falta. Baina, noski arrazoi nagusia diru falta da. Espainiako estatistika institutuaren arabera, estatuko biztanleen % 40 ezin da oporretara joan arrazoi ekonomikoak tarteko.
2022/04/15 - 16:36
Autokarabanentzako guneak, beteta Aste Santuan
Euskal Herriko autokarabanetako parkinak beteta daude Aste Santu honetan, askori lekua topatzea ere kostatu zaie. Pandemia garaian autokarabanen eskaera handitu egin da eta jarraitzen du.
2022/04/15 - 16:20
Gero eta turista gehiagok erabakitzen dute gure hiriburuak gidari batekin ezagutzea
Turismo gidariek 2019ko zifrak berreskuratu ez ezik, nabarmen hobetu dituzte datuak eta zenbait kasutan eskari handiari ezin erantzuna eman dabiltza.