Ortuella
2014/12/07 - 18:55
Baserri bat kiskali da Ortuellan, sute baten ondorioz
Suhiltzaileak lanean ari dira sua erabat itzaltzeko.
2014/11/23 - 13:57
Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ibilaldia egin dute Ortuellan
Bizkaiko udalerriko Otxartaga enparantzan hainbat zutabek egin dute bat.
2014/10/24 - 23:57
Jacqueline Contreras Ortuellako neskatoak emaile bat aurkitu du
Adingabea, segur aski, Bartzelonara eramango dute datorren astean, bertan ospitaleratzeko. Zilbor-hesteko odol-ateratze batek transplantea egiteko aukera eman dio neskatoari.
2014/10/20 - 21:58
Ortuellako neskato batek bi aste ditu emaile bat topatzeko
Jacqueline Contrerasek hezur-muineko transplantea behar du. Pertsona bateragarri batek hezur-muina emateko konpromisoa hartu zuen, baina “atzera egin” duela jakinarazi du adingabearen familiak.
2014/01/22 - 13:11
Ortuellak azken agurra eman dio gaur leihotik erori zen mutikoari
San Felix eliza txiki geratu da bost urteko mutikoaren hileta elizkizunean.
2014/01/21 - 16:00
Ortuella lur jota esnatu da gaur
Atzo iluntzean, bost urteko mutiko bat hil zen, etxeko leihotik erorita. Pablo zuen izena, eta familia oso ezaguna da herrian. Hipotesi nagusia, istripua izan zela.
2014/01/21 - 09:40
Bost urteko mutikoa hil da Ortuellan hirugarren pisutik erorita
Ertzaintza ikertzen ari da, mutikoa zergatik erori zen hirugarren pisuko leihotik behera. Anbulantziak berehala bertaratu ziren baina ezin izan zuten ezer egin umearen bizia salbatzeko.
2014/01/21 - 09:31
Ortuellako herritarrak 'shock egoeran' daude, alkatearen hitzetan
Saulo Nebredak baieztatu du atzokoa “zorigaiztoko istripu” bat izan zela, eta, ezbeharraren unean adingabea bakarrik ala norbaitekin zegoen ezin duela zehaztu.
2014/01/20 - 21:16
Bost urteko ume bat hil da Ortuellan, etxeko leihotik erorita
Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian, ezbeharra nola gertatu den argitzeko.
2013/10/14 - 21:49
Ortuellan desagertutako aitona onik aurkitu dute Supersur errepidean
Larunbatean desagertu zen aitona Ortuellan. Ertzaintzak onik aurkitu du Supersur errepidean oinez zihoanean.
2013/10/14 - 12:13
Berriro ekin diete Ortuellan desagertutako gizona bilatzeko lanei
Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, gertatutakoaren inguruan ahalik eta informazio gehien biltzeko.
2013/01/01 - 19:14
Atxilotuta Ortuellako taberna baten aurrealdean tiro egiteagatik
Tiro guztiek tabernaren aurrealdean jo dute, baina ez da zauriturik egon. 37 urteko atxilotuak sei atxiloketa ditu bere historian.