Ortuellako herritarrak 'shock egoeran' daude, alkatearen hitzetan
Atzoko ezbeharraren ondorioz (bost urteko ume bat hil zen, leiho batetik erorita), Ortuellako herritarrak “shock egoeran” daudela adierazi du Saulo Nebreda alkateak.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Nebredak baieztatu du atzokoa “zorigaiztoko istripu” bat izan zela, eta, ezbeharraren unean adingabea bakarrik ala norbaitekin zegoen ezin duela zehaztu.
Alkatearen hitzetan, atzoko “ezbeharrak” shock egoeran utzi ditu Ortuellako herritarrak. Umearen familia herrian “ezaguna” dela azaldu du Nebredak. “Orain familiaren ondoan egon behar gara”.
Udalak ez du dolu-egunik ezarriko, baina ohar bat bidaliko du gaur bere “atsekabea” adierazteko.
Iazko uztailean ere, 8 urteko ume bat hil zen Ortuellako igerileku publikoan, alkateak gogoratu duenez. “Zorte txarra izan dugu, baina aurrera egitea besterik ez daukagu”, amaitu du.
Ortuellako Udalak dolu-eguna deitu du gaurko, astearterako, gertaturikoa dela eta, Bozeramaileen Batzordeak goizean zabaldu duen adierazpen batean azaltzen dutenez. Bozeramaileek, halaber, udaletxeko bandera haga erdian higitzea erabaki dute eta astearterako aurreikusita zeuden jarduera guztiak bertan behera utzi dituzte. EAJk zuzentzen duen Udaleko talde guztiek doluminak eman dizkiete umearen familiakoei eta euren esku jarri dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon