Osasun larrialdia
2022/01/05 - 20:35
12 urte bete berri dituen ume batek ez du covid ziurtagiria erakutsi beharko hurrengo hiru hilabeteetan
Eusko Jaurlaritzak dokumentu bat publikatu du, urtarrilaren 28ra arte indarrean egongo diren murrizketei buruzko zalantzak argituz.
2022/01/05 - 17:39
Ostalariek ez dute Jaurlaritzaren murrizketei eusteko EAEko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurka egingo
Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak azpimarratu du alferrik helegitea jartzeak ez daukala zentzurik. Jaurlaritzak, bestalde, ez du oraindik zehaztu zenbateko laguntzak emango dizkien ostalariei.
2022/01/04 - 12:56
Pandemiak okerrera egiten jarraitzen du Euskadin, 11.572 kutsatze gehiago erregistratu baitituzte
14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 4.898 kasura igo da, eta ospitaleetako presioak gora egiten jarraitzen du: 567 pertsona daude gela arruntetan ospitaleratuta eta 132 zainketa intentsiboetako unitateetan. Gainera, plantako ospitaleratzeetako bi eta ZIUetako bi pediatrikoak dira.
2022/01/04 - 01:20
Aurrez aurreko eskolak urtarrilaren 10ean hastearen alde daude Espainiako Gobernua eta erkidegoak
Pedro Sanchezen exekutiboa eta gobernu autonomikoetako ordezkariak gaur goizean bilduko dira egoera aztertzeko, eta, ezustekorik ez bada, aurrez aurreko klaseak datorren astelehenean hastea erabakiko dute.
2022/01/03 - 17:20
EAEko herri guzti-guztiek gorrian jarraitzen dute eta intzidentzia 4.400dik gorakoa da
Intzidentzia metatua 3.485 kasukoa da Araban, 4.245ekoa Bizkaian eta 5.130ekoa Gipuzkoan.
2022/01/03 - 13:58
Intzidentzia metatua 4.469 kasuraino igo da Euskadin, eta ospitaleetako presioa ere igo egin da
EAEko ospitaleetan 132 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan eta 560 gela arruntetan.
2021/12/30 - 18:35
EAEko herri guzti-guztiak daude gorrian, eta intzidentzia metatua 2.976koa da guztira
Añana eta Munitibar ziren gaur arte berdez eusten zioten bakarrak. Araban 2.593 kasukoa da intzidentzia, Bizkaian 2.813 eta Gipuzkoan 3.298koa.
2021/12/30 - 17:15
11.712 kasu berrirekin, EAEn ia 3.000koa da intzidentzia metatua
Positibotasun tasa % 35,1ekoa da. 455 lagun daude covid-19arekin ospitalean, bezperan baino 25 gehiago. Gainera, 115 pertsona daude larri ZIUtan, hilaren lehenean zeudenak halako bi.
2021/12/29 - 14:27
Bertan behera gelditu dira La Polla Recordsen eta Jose Luis Peralesen kontzertuak eta Mayumana ikuskizuna
Eusko Jaurlaritzak erdira murriztu du edukiera gune handietan eta antolatzaileek bertan behera utzi dituzte asteazken honetan Anoetako belodromoan, Euskalduna Jauregia eta Principal Antzokian iragarrita zeuden ekitaldiak.
2021/12/29 - 00:08
La Polla Recordsek Donostian eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi dute
Eusko Jaurlaritzak erdira murriztu du edukiera gune handietan eta antolatzaileek behin betiko suspenditu dute Aguraingo bandak agur esateko asteazken honetan Anoetako belodromoan eskaini behar zuen kontzertua.
2021/12/28 - 21:42
Airean daude datozen asteetarako programatuta dauden kontzertu, antzerki eta kultur ekitaldi asko
Neurriak 18:00etan iragartzeak, 24 orduko tarterik gabe, sektore askorekiko sentsibilitate falta erakusten duela uste dute kultura mundutik.
2021/12/28 - 21:40
LABIk murrizketa berriak onartu ditu, eta urtarrilaren 28ra arte egongo dira indarrean
Ostalaritzak 01:00etan itxi beharko ditu ateak, eta establezimenduetako edukiera % 60koa izango da.
2021/12/28 - 21:32
Barran zutik kontsumitu ezin izanak min handia egin die ostalariei
Neurri oso zailak direla eta ekonomikoki kolpe handia dela azpimarratu dute. Urtezaharreko poteoa eta barrako kontsumoa galdu dituzte, eta tabernariak etsita daude.
2021/12/28 - 21:25
Jaurlaritzak ondoko erkidegoekin adostu ditu ezarri diren neurriak
Beharrezko neurriak direla argudiatu du Urkulluk Gabonak direla eta. Lehendakariak murrizketa zorrotzagoak nahi zituen, baina inguruko gobernuekiko adostasuna lehenetsi du.
2021/12/28 - 21:17
Urte amaiera murrizketekin
Tabernak 01:00etan itxiko beharko dituzte. Horrez gain, tabernetan, jatetxeetan eta diskoteketan zutik kontsumitzea debekatuta egongo da eta mahai bakoitzean ezingo dira 10 pertsona baino gehiago elkartu. Establezimendu guztietan edukiera % 60koa izango da.
2021/12/28 - 20:31
LABIren osteko lehendakariaren eta osasun sailburuaren agerraldi osoa
Hauek dira EAEn asteazkenetik aurrera, indarrean sartuko diren murrizketak.
2021/12/28 - 20:06
Urkullu Erregeen kabalgatei buruz: "Alkate bakoitzak bere udalerriaren egoera ezagutzen du"
Lehendakariak esan du neurri berriek ez dietela kabalgatei eragiten, baina ohartarazi du udal arduradunek badakitela euren udalerria arriskuan dagoen ala ez.
2021/12/28 - 19:06
Tabernak 01:00etan itxiko beharko dituzte abenduaren 29tik urtarrilaren 28ra bitartean
Horrez gain, tabernetan, jatetxeetan eta diskoteketan zutik kontsumitzea debekatuta egongo da eta mahai bakoitzean ezingo dira 10 pertsona baino gehiago elkartu. Establezimendu guztietan edukiera % 60koa izango da. Neurri berriak asteazken honetatik urtarrilaren 28 arte egongo dira indarrean.
2021/12/28 - 14:11
Marka berria ezarri dute 6.568 kasuek eta omikron aldaera nagusia da dagoeneko Euskadin
257 pertsona daude ospitaleratuta eta 111 ZIUn. Gotzone Sagarduiren ustez, kasuen gorakadak ospitaleetan beste olatu batzuen aldean eragin txikiagoa duen arren, "kopuru absolutuetan, ospitaleetako asistentziaren gaineko presioa altua da oraindik".
2021/12/27 - 21:57
Osasun-zentroak eta laborategiak, gainezka
Azken astean 152.000 test diagnostiko baino gehiago egin dituzte, eta horietatik, 30.000 baino gehiago positibo eman dute. Erritmoa mantentzen bada, lehen arretak eta laborategiak kolapsatzeko arriskuan daude. Erabiltzaileak kezkatuta daude, zitak atzeratu eta emaitzak luzatzen ari direlako.