Pablo Casado Blanco
2020/10/22 - 20:21
Casadok tartea jarri du Voxekin, eta PPk kontra bozkatu du
Vox alderdi ultra-eskuindarrak Sanchezen gobernuaren kontra aurkeztutako zentsura mozioa ez da aurrera aterako: PPk ezezkoa eman dio.
2020/10/11 - 19:08
Euskadiko COVID datuei buruz "gezurra esatea" leporatu dio Urkulluk Casadori
100.000 biztanleko 500 kutsatu baino gehiago dituela Euskadik idatzi zuen larunbatean PPko buruzagiak Twitterreko bere kontuan. Gaur Urkulluk erantzun dio hori ez dela horrela: 261,88 direla.
2020/09/17 - 17:30
PSOEk % 31ko babesaren gainetik jarraitzen du eta PPk % 18ra egin du behera
Csk gora egiten jarraitzen du, Unidos Podemosek hirugarren indarra izaten jarraitzen du eta Voxek behera egiten jarraitzen du, iraileko Ikerketa Soziologikoen Zentroaren Barometroaren arabera.
2020/09/02 - 16:50
PPk ez ditu aurrekontuak negoziatuko, "oposizioak ez duelako inoiz hori egin"
Orain arte jarritako marra gorriak gogorazi dizkio Casadok Sanchezi, Podemos ministroen kontseilutik kanpora ikusi nahi dute popularrek.
2020/08/17 - 23:10
Cayetana Alvarez de Toledo Kongresuko bozeramaile kargutik kendu du Casadok
Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkatea izango da PPko bozeramailea eta Cuca Gamarrak hartuko du Cayetan Alvarez de Toledoren lekua Kongresuan.
2020/06/17 - 21:48
Casado, gogor gaur ere Sanchezen aurka
Atzo elkarri eskua luzatu arren, hurbilketarik ez dagoela erakutsi dute. Pandemiaren kudeaketa sekulako porrota izan dela aurpegiratu dio Casadok Sanchezi.
2020/05/19 - 17:06
PSOEk eutsi, PPk, Voxek eta Podemosek behera egin dute eta Csk gora, CISen arabera
COVID-19aren barometro berezi batean, PSOEk aurreko hauteskundeetan lortutako babesari eutsi dio botoen % 31,1ekin, eta PPk, Voxek eta Ahal Duguk babes apur bat galdu dute.
2020/05/06 - 16:10
PP abstenitu egingo da, eta ERCk eta Voxek aurka bozkatuko dute
Pablo Casadok era guztietako irainak jaurti ditu gobernuaren kontra. Hala ere, ez da ausartu ezetz bozkatzera eta abstentzioa iragarri du.
2020/04/20 - 18:49
Ituna batzorde parlamentarioan negoziatzea adostu dute Sanchezek eta Casadok
PP gustura agertu da akordioarekin, negoziazioak ateak irekita izango direlako.
2020/04/14 - 18:45
Sanchezek Casadorekin hasiko du erronda alderdiekin, ituna bilatzeko
Kongresuko ordezkaritzaren arabera hasiko da erronda, handienetik txikienera, eta ostegunean eta ostiralean izango da.
2020/02/28 - 17:27
PP+Cs koalizioa babestu du Casadok, "supremazismoan" dagoen EAJren alternatiba gisa
PPko presidentea Ermuan izan da ostiral honetan. Ziurtatu duenez, EAJ "supremazismoan" dago, "ez da garbia", eta "gaizki" kudeatu du Zaldibarko "zabortegi hilkorra".
2020/02/28 - 15:29
Batasun irudia Casado eta Euskadiko PPren artean kanpaina aurreko lehen ekitaldian
Alfonso Alonso bazterrean utzi, Carlos Iturgaiz lehendakarigai izendatu eta lau egunera etorri da PPren presidentea Euskal Herrira.
2020/02/25 - 13:30
Datozen hauteskunde orokorretan PP-CS koalizioa mantentzea defendatu du Casadok
Pablo Casadok datozen hauteskunde orokorretan Cs-ekin koalizioa mantentzearen alde egin du.
2020/02/25 - 13:06
PPk Torraren aurka jarritako kereila ikertzeari uko egin dio Kataluniako Justiziak
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak PPren eskaera atzera bota du, Generalitateko presidentea kargutik kentzea agindu duen "agindu juridikorik" ez dagoela iritzita.
2020/02/24 - 21:26
Alfonso Alonsoren ibilbide politikoa
Alfonso Alonso Gasteizko alkatea izan zen 1999tik 2007ra. 2008an eman zuen Madrilera salto, Saenz de Santamariaren eskutik. 2015ean, Arantza Quirogak dimisioa eman zuen eta bere tokia hartu zuen.
2020/02/24 - 20:42
Alfonso Alonsok dimisioa eman du EAEko PPren presidente gisa
Alderdi Popularrak batzarra egin du, eta Alonsok erabakiaren berri eman du bertan, Casadok lehendakarirako hautagaitzatik kendu eta biharamunean.
2020/02/17 - 21:24
Abian dauden ekimen ia guztiak baztertzeko eskatu dio Casadok Sanchez presidenteari
Hurbilketarik gabe amaitu dute bilera. Kataluniarekiko elkarrizketa amaitzea exijitu du Pablo Casadok, eta koalizio gobernuak PPri leporatu dio Estatuko erakundeak bahitzea.
2020/02/14 - 15:07
Herritarrek ondo ikusten dute alderdi abertzaleek Sanchezen Gobernua babestu izana
Hamazazpigarren EiTB Focus inkestaren bigarrean aleak horixe erakusten du, besteak beste. Hala ere, herritarren iritziz, babes horrek ez dio Euskadiri onura handirik ekarriko.
2020/01/25 - 18:47
PSOEk eta PPk Guaido elkarrekin hartu dute, baina Casadok Abalosen dimisioa eskatu du
Pablo Casado (PP) eta Hector Gomez (PSOE) elkarrekin joan dira Guaidori ongietorria egiten, Madrilen. Atzerri ministroak "polemika antzuei" garrantzia kendu die.
2020/01/05 - 13:08
ETAko biktimak behin eta berriro aipatu ditu PPk, Sanchezen aurkako estrategian
'Batasunoak', 'hiltzaileak' eta bestelako irainak erabili dituzte popularrek, eta ETAren indarkeria gaitzesteko exijitu diote EH Bilduri. 2017an armagabetu zen ETA.