Pablo Casado Blanco
2020/02/17 - 21:24
Abian dauden ekimen ia guztiak baztertzeko eskatu dio Casadok Sanchez presidenteari
Hurbilketarik gabe amaitu dute bilera. Kataluniarekiko elkarrizketa amaitzea exijitu du Pablo Casadok, eta koalizio gobernuak PPri leporatu dio Estatuko erakundeak bahitzea.
2020/02/14 - 15:07
Herritarrek ondo ikusten dute alderdi abertzaleek Sanchezen Gobernua babestu izana
Hamazazpigarren EiTB Focus inkestaren bigarrean aleak horixe erakusten du, besteak beste. Hala ere, herritarren iritziz, babes horrek ez dio Euskadiri onura handirik ekarriko.
2020/01/25 - 18:47
PSOEk eta PPk Guaido elkarrekin hartu dute, baina Casadok Abalosen dimisioa eskatu du
Pablo Casado (PP) eta Hector Gomez (PSOE) elkarrekin joan dira Guaidori ongietorria egiten, Madrilen. Atzerri ministroak "polemika antzuei" garrantzia kendu die.
2020/01/05 - 13:08
ETAko biktimak behin eta berriro aipatu ditu PPk, Sanchezen aurkako estrategian
'Batasunoak', 'hiltzaileak' eta bestelako irainak erabili dituzte popularrek, eta ETAren indarkeria gaitzesteko exijitu diote EH Bilduri. 2017an armagabetu zen ETA.
2020/01/05 - 11:27
Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuari 'hiltzaileak zarete' oihukatu diote
"Hiltzaileak", "kanpora" eta bestelako irainak oihukatu dizkiote Espainiako alderdi eskuindarrek. 'En Jake' ETBko saiotik hartutako irudiak (jatorriz, gaztelaniaz).
2020/01/04 - 16:19
Katalunian 155. artikulua berriro ezar dezan eskatu dio Casadok Sanchezi
Artikulu hori aplikatu ezean, Sanchezen aurkako neurriak hartuko dituela esan du, Torrak ez duela Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakia onartzeko asmorik gogora ekarriz.
2020/01/04 - 16:02
'Demokraziaren aurka egiten dutenekin' negoziatzea leporatu dio Casadok Sanchezi
Halaber, Quim Torra Generalitateko presidenteak kargua uzten ez badu, Katalunian 155. artikulua berriro ezar dezan eskatu dio Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari.
2020/01/04 - 13:48
155. artikulua berriro ezartzeko eskatu dio Casadok Sanchezi
Quim Torrari "asaldutako presidentea" deitu dio, eta hori ez kargugabetzea leporatu dio PPko buruak Espainiako Gobernuko presidentegaiari.
2020/01/03 - 21:24
Torraren inhabilitazioak erreakzio politiko oldea ekarri du
PSOEk "zalantza handiak" ditu Batzordeak Torra inhabilitatzeko duen eskumenaren inguruan. Junts per Catalunyak salatu du "aberrazio juridikoa eta demokraziaren aurkako beste eraso bat" dela.
2019/12/16 - 15:34
PSOEk abstentzioa eskatu dio PPri eta baietza CSi, ERCren menpe egotea nahi ez badute
Casadok ez du Sanchezen inbestidura ahalbidetuko ERCren menpe dagoen bitartean. Arrimadasek, berriz, 4 puntuko akordioa eskaini dio Sanchezi Gobernu moderatua osatzeko.
2019/12/11 - 22:35
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez
Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.
2019/12/03 - 10:03
Gaur eratuko da Kongresua, eta ikusteko dago Vox Mahaian izango den ala ez
Kongresua eta Senatua osatzeko saioak aldi berean egingo dira, 10:00etan, eta azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan aukeratutako ordezkariak bertan izango dira.
2019/11/14 - 09:58
Bea Fanjul (PP): 'Harro nago EAJri eserlekua kendu diodalako'
Atzerrian bizi diren hautesleen botoak Alderdi Popularrari eman dio diputatua, EAJren kaltetan. Fanjulen ustez, "nazionalismoa baztertzailea da".
2019/11/11 - 02:46
Casado: 'Sanchezek porrot egin du; ea zer proposatzen duen orain'
PPko liderrak ez du baztertu aurrerapausoa ematea, eta nabarmendu du "oso zorrotza" izango dela PSOErekin: "Espainiak ezin du gehiago itxaron, ezin da haren interes alderdikoien gatibu egon".
2019/11/11 - 02:08
Pablo Casadoren (PP) hauteskunde-emaitzen balorazioa
Alderdi Popularrak (PP) galdutakoaren zati bat berreskuratu du, eta 88 diputatu izango ditu.
2019/11/10 - 11:00
Espainiako alderdi nagusietako hautagaiek botoa ematera animatu dituzte herritarrak
Sanchez, Iglesias, Casado, Rivera, Abascal eta Errejon jada hauteslekuetara joan dira botoa ematera.
2019/11/09 - 01:01
Estatuko hautagai nagusiek promesak egiten eta mokoka amaitu dute kanpaina
Sanchezek esan du "Espainiaren eta Kataluniaren esperantza" dela, PPk eta Voxek ezkertiarren botoa eskatu dute, Ciudadanosek ezustekoa eman nahi du, eta Unidas Podemosek Sanchez koaliziora behartu.
2019/11/04 - 23:22
Debateak ez du argitu hauteskundeen osteko itunak zeintzuk izango diren
Gobernua osatzeko akordiorik ez badago, zerrenda bozkatuenak agintzea proposatu du Sanchezek. Iglesiasek koalizio-gobernua eskaini dio berriro PSOEri. Eskuineko alderdien artean ere ika-mika izan da.
2019/11/04 - 16:09
'Frankenstein Gobernua' osatu nahi izatea leporatu dio Casadok Sanchezi
"Ez baduzu sinesten espainiar nazioan, ez duzu merezi presidentea izatea", esan dio PP liderrak, Gasteizen, Pedro Sanchezi.
2019/11/01 - 15:30
Pablo Casado Gasteizen izan da kanpainaren lehen egunean
Hurrengo igandean hauteskundeak Pablo Casadok irabaziko dituela ziurtatu du Alfonso Alonsok Gasteizko ekitaldian.