Bea Fanjul (PP): 'Harro nago EAJri eserlekua kendu diodalako'
EAJk Bizkaiko zazpigarren diputatua galdu eta hura PPren mesedetan joan ostean, Bea Fanjul Alderdi Popularraren diputatu berria elkarrizketatu dute Radio Euskadiko "Ganbara" saioan.
Ordezkaritza irabazi berritan, pozik agertu da Fanjul: "Harro nago EAJri eserlekua kendu diodalako". Haren ustez, jeltzaleek "bi aurpegi dituzte; hauteskundeetan moderatu gisa janzten dira, baina gero Bilduri ematen diote eskua euskal gizartea zatitzen duen Estatutu proiektu bat inposatzeko".
Fanjulek nabarmendu duenez, "nazionalismoa baztertzailea da", eta horri aurre egiteko, eta bereziki EH Bilduri, joango da Kongresura. Era berean, Pablo Casado PPko buruzagiari eskerrak eman dizkio emandako konfiantzagatik.
Gogorazi duenez, EAEko PP da apirileko hauteskundeekin alderatuta botoetan gehien hazi den alderdia.
________________________
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.