Pablo Casado Blanco
2019/05/02 - 16:09
Oposizioaren liderra bera dela berretsi du Pablo Casadok
Hurrengo astelehenean bilduko da Pablo Casado Pedro Sanchezekin. Abuztuan Moncloan izan zuten bileran egin bezala, oraingoan ere erreforma ekonomikoak egin behar direla esango dio Casadok Sanchezi.
2019/05/01 - 16:14
Sanchez datorren astean bilduko da Casado, Rivera eta Iglesiasekin
Pedro Sanchezek ekainaren 20rako osatu nahiko luke gobernua, eta jada hitzordua jarri die Casado, Rivera eta Iglesiasi hauteskundeen osteko lehen bilera egiteko.
2019/04/23 - 12:03
Ezkerreko eta eskuineko blokeak nabarmendu ditu lehen eztabaidak
RTVEko eztabaidan parte hartu zuten lau liderrak pozik bukatu zuten eztabaida. Gaur ospatuko den bigarren eztabaidarako gogotsu agertu ziren.
2019/04/18 - 19:20
RTVEk apirilaren 23rako proposatu du lauko eztabaida, Atresmediakoaren egun berean
Atzo igorritako oharrean, RTVEk hautagaien esku utzi zuen eztabaidaren data erabakitzea, Pedro Sanchezek bertan parte hartuko zuela jakin ostean.
2019/04/08 - 16:12
A28rako hauteskunde programak aurkezten ari dira alderdiak
Pablo Casadok Bartzelonan egin du eta bertan berriz ere EH Bilduk gobernuaren dekretuei emandako babesa erabili du Sanchezi gogor erasotzeko.
2019/04/04 - 16:30
PPk 'dekretu abertzaleak' deitu dituenak Konstituzionalera eramango ditu
Eskumenak Euskadiri ematea abertzaleek Sanchezen dekretuak onartzeagatik etorri dela esan du Pablo Casadok, eta Konstituzionalera joko omen du dekretu horiek 'abertzaleak' direlako.
2019/04/04 - 15:26
PPk Konstituzionalera joko du onartutako azken dekretuak 'abertzaleak' direlako
Casadok esan du presidente denean Otegik ez duela Gobernuarentzat giltzarri izateaz harro egoteko aukerarik izango. Horren arabera, horixe da, hain zuzen, lege-dekretuak onartuta gertatu dena.
2019/04/03 - 15:22
Nafarroako Gobernuak Pablo Casadori: 'Foruzaingoa ez ukitu'
Maria Solana Foru Exekutiboaren bozeramailearen iritzian, PPren buruzagiak egindako proposamena 'erabat elektoralista' da.
2019/04/02 - 19:30
Casadok Ertzaintzari buruz esandakoa kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak eta alderdiek
Bestalde, alderdiko presidentearen proposamena "ez dela programaren parte" esan du Euskadiko PPk.
2019/04/02 - 16:10
Casadok Ertzaintzari buruz esandakoak zeresana ematen jarraitzen du
Euskadiko PPk esan du, Casadok ez dituela jarri nahi izan Estatuko Segurtasun Indarrak Ertzaintzaren gainetik. Elkarlanaz eta leialtasunaz ari dela esan du Iñaki Oyarzabalek.
2019/04/01 - 22:57
Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Ertzaintzaren gainetik jarri ditu Casadok
Estatutua “berriz irakurtzeko” eskatu dio EAJk PPko buruzagiari. Adierazpenak “praxi birzentralizatzaile” baten barruan jarri ditu ELAk. “Euskal autogobernuaren aurkako erasoa da”, adierazi du Esanek.
2019/03/27 - 00:49
Sanchez botatzeko frontea osatzea proposatu dio Riverak PPri
Casadok Riveraren proposamenari berehala erantzun dio. “Oso ideia ona iruditzen zait”, ziurtatu du, baina proposamena hauteskunde zerrendak itxi ondoren heldu izana deitoratu du.
2019/03/25 - 12:31
Adolfo Suarez aukeratu du Casadok Kongresurako bigarren Madrilgo zerrendan
Trantsizioan Espainiako presidente izan zenaren semeak 'PPren egungo proiektua eta baloreak' bete-betean ordezkatzen dituela esan du Casadok.
2019/03/25 - 12:01
Adolfo Suarez Illana izango da PPren Madrilgo zerrendan bigarrena
Pablo Casadok gaur iragarri duenez, Adolfo Suarez Espainiako presidente ohiaren semea izango da PPren Madrilgo zerrendan bigarrena hauteskunde orokorretan.
2019/03/22 - 21:57
Pablo Casado Euskadira etortzen den bigarren aldia da, hamar egunean
Gaur Pablo Casado PPren buruzagia Donostiako Kontxan egon da, Bilboko Guggenheim museoaren atarian, Getxon, Itsas Armadaren ontzian eta Getarian.
2019/03/22 - 19:25
Pablo Casadok Gipuzkoan kokatu du Getxo
PPko presidentea Pablo Casadok honako hau esan du Bilbon: 'Bilbotik Gipuzkoara joan gara, Getxon dagoen gerraontzia bisitatzera'.
2019/03/14 - 11:59
Haurra adopzioan uzten duten emakume migranteen kanporatzea atzeratu nahi du PPk
Madrilen dagoeneko neurria "modu arrakastatsuan" ezarri dute, eta PPren asmoa neurria Espainia osoan ezartzea da.
2019/03/13 - 20:57
EAJk lehenengo postua berreskuratuko luke hauteskunde orokorretan Euskadin
EiTB Focusen arabera, gainera, EH Bilduk eserleku bat irabaziko luke, Podemosek lehenengo postua galduko luke, PSEk bere datuak hobetuko lituzke, eta PPk inoizko emaitzarik txarrenak izango lituzke.
2019/03/07 - 12:23
Koxka tabernaren jabeak giltzaperatuta utzi zituela salatu du Ana Beltranek
Altsasuko Koxka tabernako jabeak Pablo Casado, Eduardo Inda eta bera taberna barruan 7-8 minutuz giltzaperatuta utzi zituela atzo salatu du PPko Ana Beltranek.
2019/03/06 - 21:59
Casado, Beltran eta Inda Altsasuko Koxka tabernan izan dira
UPN-PP ituna sinatu ostean, Pablo Casado, Ana Bletran eta Eduardo Inda Altsasura joan dira eta Koxka tabernan elkarrizketa bat grabatu dute baimenik gabe.