EAJk lehenengo postua berreskuratuko luke hauteskunde orokorretan Euskadin
Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan Euskal Autonomia Erkidegoan, botoen % 28,5 eta sei diputatu lortuta.
Hamabigarren EiTB Focus inkestaren lehenengo olatuak 2019ko martxoko datuak eman ditu, Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen aurrean EAEn dagoen boto-asmoaren ingurukoak, besteak beste.
Inkestaren datuen arabera, EAJk eserleku bat irabaziko luke, eta aurreko hauteskundeetan irabazi zuen Podemosen eta Ezker Batuaren arteko koalizioa (Elkarrekin Podemos) gaindituko luke; koalizioa bigarren geratuko litzateke orain. EH Bilduk emaitzak hobetuko lituzke, diputatu bat gehiago lortuta. Pedro Sanchezen eraginak PSE-EEren emaitzak hobetuko lituzke Euskadin, eta Casadoren PPk inoizko daturik kaskarrenak eskuratuko lituzke.
Boto-asmoa EAEn
EAJ izango litzateke EAEko alderdi bozkatuena, botoen % 28,5 eskuratuta (3 puntutik gorako igoera). Atzetik, Elkarrekin Podemos bigarren postuan geratuko litzateke, botoen % 20,7 jasota (ia 9 puntuko jaitsiera).
Koalizio horretatik gertu, hirugarren postuan, PSE-EE geratuko litzateke, botoen % 20 lortuta (ia 6 puntuko igoera). EH Bildu litzateke EAEko laugarren indarra, botoen % 15,6 bereganatuta (aurrekoetan baino 2 puntu gehiago). Bosgarren eta azken tokian, PPk botoen % 9,7 eskuratuko lituzke (ia 3 puntu galduko lituzke).

EAEko eserlekuen estimazioa
2016ko hauteskundeetan baino diputatu bat gehiago eskuratuko lituzke EAJk, 6 ordezkari izango balituzke, datuak baieztatuz gero. Elkarrekin Podemos 6 diputatu izatetik 4 izatera pasatuko litzateke, eta PSE-EEk ere 4 diputatu eskuratuko lituzke (aurrekoetan baino bat gehiago).
EH Bilduk ere diputatu bat irabaziko luke datuak 2016ko emaitzekin alderatuta, eta 2 izatetik 3 izatera igaroko litzateke. PPk, ordea, egunn dituen bi diputatuetako bat galduko luke, eta EAEko ordezkari gisa diputatu bakarra izango luke Kongresuan.
Ciudadanosek eta Voxek ez lukete Diputatuen Kongresuan EAEko ordezkaririk lortuko.

Arabako eserlekuen estimazioa
Araban dago agertoki estuena. Elkarrekin Podemosek eta PPk botoak galduko lituzkete eta EAJk, PSOEk eta EH Bilduk gora egingo lukete, baina Arabako diputatuen banaketa ez litzateke aldatuko.
Elkarrekin Podemosek, EAJk, PSE-EEk eta PPk eserleku bana izango lukete, eta EH Bilduk ordezkaritzarik gabe jarraituko luke, Ciudadanosek eta Voxek bezala.

Bizkaiko eserlekuen estimazioa
Bizkaian, EAJk 3 diputatu lortuko lituzke (egun baino bat gehiago). PSE-EEk ere 2 diputatu eskuratuko lituzkete (bat irabaziko luke), eta Elkarrekin Podemosek ordezkari bat galduko luke; 3 diputatu izatetik 2 izatera pasatuko litzateke.
EH Bilduk egun duen ordezkariari eutsiko lioke, eta PPk galdu egingo luke gaur egun duen bakarra, eta, lehenengo aldiz, ez luke diputaturik eskuratuko lurraldean.

Gipuzkoako eserlekuen estimazioa
Gipuzkoan, EAJk lehenengo postua berreskuratuko luke, 2 diputatu lortuta; EH Bilduk ere kopuru bera izango luke (2 eserleku), bat irabazita, eta Elkarrekin Podemos aurreratuko luke.
Moreek ordezkari bat galduko lukete, 2 diputatu izatetik 1 izatera igarota, eta PSE-EEk laugarren indarra izaten jarraituko luke, ordezkari batekin. PPk, Ciudadanosek eta Voxek ez lukete Gipuzkoan ordezkaririk lortuko.

Buruzagi politikoen balorazioa
Aitor Esteban (EAJ) da buruzagi politiko baloratuena, 6,4ko nota jarri baitiote. Hurrengoa, Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), ia puntu batera dago, 5,5eko notarekin, eta Pedro Sanchez (PSOE) dago hirugarren, 5,1ekoarekin.
Diputatu abertzaleak eta Espainiako Gobernuko presidentea dira EAEko herritarren azterketa gainditu duten bakarrak. Ondoren, Pablo Iglesias (Elkarrekin Podemos) dago gertuen, 4,8ko notarekin. Espainiar eskuineko alderdietako buruzagiak dira okerren baloratu dituztenak: Albert Rivera (Ciudadanos), 1,9ko notarekin; Pablo Casado (PP), 1,6koarekin, eta Santiago Abascal (Vox), 0,7koarekin.

Espainiako Estaturako aurreikuspenak
Euskadiko herritarren gehiengo zabalaren ustez, PSOE izango da alderdi bozkatuena Espainian. Galdetutakoen % 61,4k uste dute sozialistek irabaziko dituztela hauteskunde orokorrak.
Bestalde, % 12,7k baino ez dute pentsatzen PP izango dela alderdi bozkatuena.
Hala ere, galdetutako ia laurden batek ez daki edo ez du erantzun.

Hauteskundeen ostean Gobernua osatzeko sor daitezkeen balizko bi koalizioetako zein nahiago luketen galdetuta, EAEko 10 herritarretik 9k (% 86,3) nahiago dute PSOEk, Podemosek eta alderdi abertzaleek osatu ahalko luketena.
Galdetutakoen % 4,1ek nahiago lukete koalizioa PP, Ciudadanos eta Vox alderdiek osatzea, eta ia % 10ek ez dakite zer erantzun edo nahiago dute erantzunik ez eman.

Vox Kongresuan
EAEko herritarren % 84,5i gaizki edo oso gaizki iruditzen zaie Vox Diputatuen Kongresuan sartzea. % 67,1 dira, gainera, aukera horri oso gaizki deritzotenak.

Talde horren barruan, galdetutakoen % 67,9 eskuin muturreko ideologia duelako daude Santiago Abascalen alderdiaren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.