Pablo Ibar
2019/01/20 - 20:38
25 lagun exekutatu zituen AEBko Justiziak 2018an
Herrialdeko 50 Estatuetatik 30tan da legezkoa heriotza-zigorra.
2019/01/20 - 19:09
Apelazioa da Pablo Ibarri geratzen zaion azken itxaropena
Abokatuak ari dira jada apelazioa prestatzen. Aurrera ateraz gero, epaiketa berria egon daiteke bi urtean. Heriotza zigorra ez ezartzea da orain duten aurreneko helburua.
2019/01/20 - 14:59
'Giza eskubideen ikuspuntutik, Pablo Ibarren aurkako epaia onartezina da'
Eusko Jaurlaritzak dio inork ez lukeela heriotza zigorraren zain egon behar.
2019/01/20 - 14:53
Pablo Ibarren aurkako epaia, egunkarietako lerroburu
Kalera atera gara herritarren iritziak jasotzera. Oro har, tristura, Pablo Ibarrek eta bere familiak jasotako kolpe handiagatik.
2019/01/20 - 14:48
Pablo Ibarren abokatuak apelazioan du orain jomuga
Atzean utzi beharra dago epaiaren ulertezina eta etsipena.
2019/01/20 - 14:43
Seth Peñalver, Ibar auzian errugabe jo zuten akusatua: 'Pablok justizia merezi du'
Pablo Ibarren lagunak tristura handiz hartu du horren aurkako epaia.
2019/01/19 - 21:35
Bizi osorako espetxealdia ala heriotza zigorra ezarriko diote orain Pablo Ibarri
Otsailaren 25ean zigorra jartzeko epaia jakingo da.
2019/01/19 - 21:26
Pablo Ibarren familia, atsekabetuta
Ez zuten kontrako epairik espero. Pablo errugabe dela demostratzeko borrokan jarraituko dutela iragarri dute.
2019/01/19 - 20:55
Mikel Reparaz: 'Pablo Ibarren orekak harritu ninduen'
ETBko kazetariak Pablo Ibar elkarrizketatu zuen, hori heriotzaren korridorean zegoenean. Une horiek gogoratu nahi izan ditugu berarekin.
2019/01/19 - 20:39
Pablo Ibar, 19 urte heriotzaren korridorean
Bizitza erdia baino gehiago eman du espetxean Pablo Ibarrek, hiru pertsona hil izana leporatuta. 25 urte horietatik 19, heriotzaren korridorean egon da.
2019/01/19 - 19:27
Pablo Ibar errudun jo dute
Pablo Ibar hiru hilketaren "errudun" jo dute. Hilketa horiek 1994an izan ziren, Floridan (Estatu Batuak). Epaiak erabat suminduta utzi ditu senideak.
2019/01/19 - 18:14
Andres Krakenberger: 'Borrokan jarraituko dugu'
Pablo Ibar Heriotza-Zigorraren Aurkako Elkarteko presidenteak Pabloren aurkako epaia deitoratu du, eta errugabe dela frogatzeko lanean jarraituko dutela iragarri du (jatorriz, gaztelaniaz).
2019/01/19 - 18:01
Candido, Pablo Ibarren aita: 'Ez dago hitzik, hau onartezina da'
Amaia Uribe ETBko kazetariak Pablo Ibarren aitaren lehen hitzak jaso ditu. Pablo errudun jo dute (jatorriz, gaztelaniaz).
2019/01/19 - 17:36
Pablo Ibar errudun jo dute
1994an izandako hiru hilketaren "errudun" jo du Fort Lauderdaleko auzitegiak. Otsailaren 25etik aurrera ezagutuko da zigorraren epaia. Bi aukera daude: heriotza zigorra ala bizi osorako kartzela.
2019/01/19 - 15:06
Pablo Ibarren emaztea: 'Egia bilatzeari buruzko istorioa da gurea'
Tanyak argi dauka Pablo errugabea dela: bere senarrari egotzi dizkioten hilketak jazo zirenean, berarekin zegoen. Hona hemen urteetako borroka.
2019/01/18 - 15:10
Deliberazioak gutxienez larunbatera arte luzatuko dira
Zinpeko epaimahaiak zalantzak ditu eta bi lekukoren testigantzak berriro irakurri eta bideo bat ikustea eskatu dute. Familia urduri dago.
2019/01/18 - 08:22
Pablo Ibar auziko epaimahaiaren deliberazioa larunbatera arte atzeratu daiteke
Antza denez, epaimahaiko kideek zalantzak dituzte eta hilketak gertatu ziren etxeko segurtasun kamerek grabatutako irudiak berriro ikustea eta hainbat deklarazioren transkripzioak eskatu dituzte.
2019/01/17 - 18:55
Pablo Ibar auzia: zinpekoen hausnarketa hasi da
Erabakia edozein dela ere, errudun zein errugabe, aho batez hartu beharko dute epaimahaiko 12 kideek. Erabateko adostasunik egon ezean, epaiketa baliogabetzat joko dute eta errepikatu egingo da.
2019/01/17 - 15:00
Zortzi emakume eta lau gizonen esku dago Pablo Ibarren etorkizuna
Pablo Ibarren epaiketa epaiaren zain dago eta ordu batzuk barru jakin daiteke epaia. 15:00etan herri-epaimahaiak bilera egingo du erabaki bat hartzeko.
2019/01/17 - 08:22
Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa
Epaiketako azken saioan, Fiskaltzak eta defentsak azken ondorioak aurkeztu dituzte. Hamabi lagunez osatutako epaimahaia elkartuko da orain, Pablo Ibar erruduna ala errugabea den erabakitzeko.