Pakistan
2023/07/30 - 19:24
Gutxienez 40 pertsona hil dira Pakistanen izandako atentatu suizida batean
Tokiko agintariek baieztatu dutenez, aurretiazko ikerketaren arabera, atentatu suizida izan da. Erasoa Pakistango alderdi islamista garrantzitsuenaren ekitaldi batean gertatu da.
2023/02/05 - 10:20
Pervez Musharraf Pakistango presidente ohia hil da, 79 urte zituela
Pakistango buruzagi militar ohia Dubain zendu da, gaixotasun arraro batek jota, familiak eta iturri ofizialek jakitera eman dutenez.
2023/01/30 - 20:57
Gutxienez 59 pertsona hil eta 157 zauritu dira Pakistango meskita batean izandako atentatu suizidan
Pakistango taliban talde nagusiak bere gain hartu du erasoa. Leherketaren ondorioz, meskitako teilatuaren zati bat erori da eta biktima gehiago egon daitezke hondakinen artean harrapatuta.
2023/01/30 - 12:40
Gutxienez 28 pertsona hil eta 150 zauritu dira Pakistango meskita batean izandako eraso suizida batean
Gutxienez 28 pertsona hil dira, tartean polizia batzuk, eta beste 150 zaurituta daude, jendez beteta zegoen meskita baten aurkako eraso suizida batean, Peshawar hirian.
2022/12/07 - 20:49
155 herrialdetan 110 milioi haur artatuko dituela aurreikusi du Unicefek 2023an
NBEren agentzia horren zuzendari exekutiboak nabarmendu duenez, "arreta humanitarioa behar duten haurren kopurua azken urteetako handiena da". Izan ere, aurten egoerak okerrera egin du, besteak beste, Ukrainako gerraren, elikagai ziurtasun ezaren eta gaixotasunen agerraldien ondorioz.
2022/09/05 - 15:01
1.290 pertsona hil dira Pakistanen ekainaren 14tik, montzoiak eragindako euriteen ondorioz
Gutxienez 26 pertsona hil eta hamaika zauritu dira azken 24 orduetan Pakistanen izandako uholde larrien ondorioz. Dagoeneko 1.290 dira montzoi denboraldian hildakoak.
2022/09/02 - 13:06
1.200 pertsona baino gehiago hil dira Pakistanen uholdeetan eta euriteek ez dute etenik
Larrialdietako taldeak presaka ari dira herrialdearen hegoaldeko herrixka urrunetan bizi diren milioika pertsona ebakuatzeko, uholde berriak eta iparraldetik iristen diren ibaien gainezkatzeak noiz eroriko zain.
2022/08/30 - 11:28
1.100 pertsona baino gehiago hil dira Pakistanen euriteen ondorioz
Pakistango Gobernuak zorigaitz egoera ezarri du herrialdeko berrogeita hamar barruti baino gehiagotan. Guztira, 33 milioi pertsona baino gehiagori eragin diete euriteek.
2022/08/29 - 12:38
Pakistanek uholdeei aurre egiteko nazioarteko laguntza eskatu du
Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Txinak eta Arabiar Emirerri Batuek, besteak beste, deialdiari erantzun diote, baina oraindik diru gehiago behar da. Gutxienez 1.033 pertsona hil dira herrialde osoan, ekainaren 14an euriteak hasi zirenetik.
2022/08/28 - 18:23
1000 lagun baino gehiago hil dira eta milaka etxetik ihes egitera behartuta daude uholdeengatik, Pakistanen
Kalte materialak 3.000 milioi euro ingurukoak dira. Ia 950.000 etxebizitza kaltetu dira, 720.000 abere baino gehiago hil, eta 3.500 errepide km-tan kalteak daude, eta 150 zubi erabili ezinda geratu dira.
2022/08/28 - 15:57
1.000 lagun hil, eta 500.000 kanpamenduetara eraman behar izan dituzte Pakistanen izandako uholdeengatik
110 udalerri kaltetu ditu urak, horietatik 20 urpean utziz. 950.000 etxebizitzak ere kalteak izan dituzte, eta kalte materialak, oro har, 3.000 milioitik gorakoak izan daitezke.
2022/06/22 - 20:40
1.000 pertsona baino gehiago hil dira Afganistanen, Richter eskalan 6,1eko indarra izan duen lurrikaran
Astinduak Khost hiritik gertu izan du epizentroa, Pakistango mugatik hurbil. Afganistango agintariek ohartarazi dute biktimen kopurua handiagoa izan daitekeela.
2022/05/30 - 16:40
Haleema Sadiak behartuta ezkondu zen 2019an, eta Terrasakoa muturreko kasu bat dela uste du
Haleema erabat harrituta dago Terrasako emakumeen hilketarekin. Horren ustez, Pakistanen jazo dena gaur egun oso komunitate gutxitan gerta daiteke eta hezkuntza faltarekin lotu du, inolaz ere ez erlijioarekin.
2022/05/29 - 17:26
Bartzelonara iritsi dira, babestuta, Pakistanen eraildako bi nesken ama eta 9 urteko anaia
Poliziak eta agintariek emandako laguntza eskertu du amak. Behartutako ezkontzen kontrako protokoloa lantzen hasi da Kataluniako Gobernua, prebentzio-lana indartzeko helburuz.
2022/05/28 - 18:25
Pakistanen eraildako bi emakumeak Bartzelonan zuten pisua aurkitu du Poliziak
Sei gizonezko daude atxilotuta Pakistanen, hilketekin zerikusia dutelakoan. Hilketen lekuko izan zen nesken ama. Gaur 9 urteko semearekin elkartu da eta astelehenean itzuliko dira Bartzelonara. Etxea eta lana agindu dizkio Generalitateak.
2022/05/25 - 11:29
Pakistanen eraildako bi ahizpak behartuta joan ote ziren ikertzen ari dira Mossoak
Agenteek aita eta beste senitarteko batzuk galdekatu dituzte Terrassan. Bien bitartean, emakumeen neba batek eta osaba batek hilketa matxista aitortu dute Pakistanen.
2022/05/24 - 16:38
Terrassan bizi ziren bi ahizpa pakistandar hil dituzte dibortzioa eskatzeagatik
Arooj eta Anisa Abbas, 21 eta 24 urteko ahizpak, ostegunean abiatu ziren bere amarekin Pakistanera. Iaz, hango bi lehengusurekin ezkondu ziren euren borondatearen kontra. Biek dibortzioa eskatu zuten. Senitartekoek haserre ito eta tiroz hil zituzten lo zeuden bitartean.
2022/05/24 - 12:10
Terrasan bizi ziren bi ahizpa pakistandar torturatu eta hil dituzte, adostutako ezkontza bati uko egiteagatik
20 eta 24 urte zituzten. Joan den astean joan ziren Kataluniatik Pakistanera, bien gurasoek eta osaba-izeba batzuek adostutako ezkontza bat bertan behera uzteko asmoarekin. Orain arte, sei gizon atxilotu dituzte, hilketekin zerikusia dutelakoan.
2022/01/08 - 14:17
21 hildako eta milaka kaltetu Pakistanen, elurte bortitza dela eta
Milaka pertsona utzi ditu isolatuta elurte batek Murreen, Pakistanen. Hiria kolapsatu du elurrak eta hondamendi gune izendatu dute.
2022/01/08 - 13:45
Elurte bortitz batek 21 hildako eta milaka kaltetu eragin ditu Pakistanen
Elurte gogorrek isolatuta utzi dituzte milaka pertsona Murree hiriko mendi estazio batean, herrialdeko iparraldean.