Patxi Lopez
2017/05/15 - 16:13
Diaz, Sanchez eta Lopezen arteko aldeak, agerian eztabaidan
PSOEren idazkari nagusia izateko hiru hautagaiek hauteskunde-debatea egin dute astelehen honetan. Igandean izango dira primarioak. Eztabaida gogorra izan da, une batzuetan.
2017/05/14 - 19:28
Sanchez, Diaz eta Lopez, PSOE zuzentzeko aurrez aurre
Pedro Sanchez, Patxi Lopez eta Susana Diaz aurrez aurre izango dira gaur, gai polemiko ugari hizpide; Rajoyren hautagaitzaren aurrean abstenitu izana eta Podemosekiko harremanak, besteak beste.
2017/05/13 - 20:11
PSOEn lidergoa eskuratzeko borroka azken txanpan sartu da
Datorren maiatzaren 21ean izango diren barne-hauteskundeetara begira, militanteekin batzartu dira asteburu honetan Susana Diaz, Pedro Sanchez eta Patxi Lopez hiru hautagaiak.
2017/05/06 - 18:01
Hiru hautagaiak prest, PSOEren barne hauteskundeen kanpainarako
Susana Diaz, Pedro Sanchez eta Patxi Lopez hautagaiek babesa biltzen jarraitu dute gaur egindako ekitaldietan, PSOEren barne hauteskundeetako kanpaina ofizialki hasi aurretik.
2017/05/06 - 00:58
Sanchez Diazengandik oso gertu dagoela baieztatu du zenbaketak
Diazek 59.390 sinadura lortu ditu; Sanchezek, 53.117; eta Patxi Lopez urrun geratu da 10.866rekin. Azken horrek errefusatu egin du Sanchezen hautagaitzan sartzea, eta zatiketa galaraztea eskatu du.
2017/05/05 - 14:44
Pedro Sanchezek bat egitea eskaini dio Patxi Lopezi, baina ezezkoa jaso du
Lopezen taldearen ustez, Sanchezek ez du bat egin nahi, Lopezen hautesleak bereganatu baizik. Gainera, proposatzeko modua kritikatu du, baina, bestelakoa balitz ere, ezetz esango zukeela argitu du.
2017/05/04 - 20:04
Susana Diazek baino 5.000 sinadura gutxiago aurkeztu ditu Pedro Sanchezek
Susana Diaz Andaluziako presidentea izan da abal gehien aurkeztu dituen hautagaia: 62.617. PSOEko idazkari nagusi ohiak 57.369 sinadura aurkeztu ditu eta Patxi Lopez lehendakari ohiak 12.000.
2017/04/02 - 15:37
PSEk 'ezinbestekotzat' jo du bere burua, alderdiaren 40. urteurrenean
Euskadiko sozialistek alderdiaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute Donostian, Kursaalen.
2017/03/27 - 11:58
Diaz, Lopez eta Sanchezek babesa izango dute euskal sozialisten artean
Javier Lasarte arabarra Susana Diazen hautagaitzaren Euskadiko koordinatzailea da. Odon Elorza, aldiz, Pedro Sanchezen lan-taldean aritzen da. Mikel Torresek Patxi Lopezi emango dio botoa.
2017/03/13 - 09:52
PSOEren idazkari nagusi izateko lehiatuko da Susana Diaz
Hiru dira, beraz, idazkari nagusi izateko hautagaiak: Patxi Lopez, Pedro Sanchez eta Diaz bera.
2017/03/06 - 14:58
Alderdia batu dezakeen hautagaia Lopez dela uste du bere taldeak
Patxi Lopezen taldearen ustez, militanteek Alderdi Sozialista batu dezakeen norbait nahi dute buruan, eta horretarako onena Lopez bera da.
2017/03/05 - 18:05
Lopez: 'Barne-hauteskundeetan nire izena duen boto-txartela egongo da'
Lehendakari ohiak 'babesa' eta 'laguntza' eskatu die lankide sozialistei, 'borroka handi honetan PSOE salbatzeko'.
2017/03/04 - 14:54
Isaias Carrasco omendu dute, haren hilketaren 9. urteurrenean
Arrasateko zinegotzi sozialista izandakoa ETAk hil zuela bederatzi urte beteko dira datorren asteartean. Alderdi Sozialistak gaur egin dion omenaldian PSEko kide ugari izan da.
2017/01/28 - 14:59
PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du Sanchezek
Sevillan iragarri du idazkari nagusirako hautagai izango dela Pedro Sanchezek. 'PSOE errekuperatzea' izango dela bere helburua zehaztu du.
2017/01/21 - 17:34
Patxi Lopezek PSOE 'bateratua' eraikitzea eskatu du
Halaber, PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak barne-hauteskundeak 'elkarren arteko borroka' izan ez daitezen ahalegintzeko deia egin du.
2017/01/21 - 15:18
'Portugaletetik Ferrazera heltzeko laguntza eske' etorri da Lopez
Idoia Mendia, Mikel Torres eta Begoña Gil emazteak lagunduta iritsi da ekitaldira. Bertan alderdi sozialistako ordezkaritza zabala izan du zain, gobernuko kideak barne.
2017/01/16 - 21:28
PSEk babesa agertu dio Patxi Lopezen hautagaitzari
Hautagaitza "eskuinari Espainiako Gobernua" kentzeko lagungarria izatea espero dutela esan dute EAEko sozialistek.
2017/01/15 - 15:19
'Apaltasunez' aurkeztu du Lopezek PSOEren primarioetarako hautagaitza
Haren asmoa da "alderdi berritua, bateratua, aurrerakoia eta ezkertiarra gidatzeaz gain, hiritarren gehiengoaren babesa jasotzea".
2017/01/15 - 13:30
Patxi Lopez: 'PSOEren ondare osoa neure gain hartzen dut'
PSOEren buru izateko hautagaitza aurkeztu du Lopezek. "Nire helburua erabateko sozialismoa berreskuratzea da", adierazi du.
2017/01/15 - 13:20
Patxi Lopez: 'Nire helburua erabateko sozialismoa berreskuratzea da'
PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du lehendakari ohiak eta xede nagusia 'erabateko sozialismora eta sozialdemokraziara' itzultzea dela azpimarratu du.