Pentsioak 2025
2021/03/25 - 13:50
Adinekoen nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko proiektua jarri du martxan Arabak
Aldundiaren arabera, lurraldean 16.000 dira bakarrik bizi diren 65 urte gorakoak. Lau urtean, adinekoentzat babes sare bat sortzea du helburu "Araba a punto" ekimenak.
2021/02/18 - 18:01
Pentsioetako amatasun plusa eta lan erregulazio espedienteen luzapena baliozkotu dute
Gurasoetako batek amatasun osagarria jasotzeko dekretua ozta-ozta onartu dute. Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak luzatzeko lege dekretuak, aldiz, babes handiagoa lortu du.
2021/02/13 - 15:50
Milaka pertsona kalera atera dira berriro Hego Euskal Herrian, "pentsio duinen" alde
Pentsioak murrizteko "Bruselaren presioak" eta pandemiaren "aitzakiarekin" neurririk hartzen ez direla salatu dute lau hiriburuetan eta 30 bat herritan.
2021/02/13 - 15:07
Hego Euskal Herriko milaka pentsiodunek mobilizazioei eusten diete
Pentsioak murrizteko "Bruselaren presioak" eta pandemiaren "aitzakiarekin" neurririk hartzen ez direla salatu dute lau hiriburuetan eta 30 bat herritan.
2021/02/02 - 07:51
Hego Euskal Herriko pentsiodunek otsailaren 13ko manifestazioei eutsi diete
Datozen egunetan eskutitzak bidaliko dizkiete Sanchezen Gobernuari, sindikatuei eta alderdi politikoei, pentsioen erreformaren aurka.
2021/01/18 - 16:09
Hiru urte dira pentsiodunen mobilizazioak hasi zirela: 'Ez gara etxera joango'
"Mugimendu sozial bat bihurtu gara, eta sozialki errespetua eta mirespena lortu ditugu", esan du Andrea Uña Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileak.
2021/01/05 - 14:53
Pentsiodunek manifestazioak deitu dituzte otsailaren 13rako lau hiriburuetan
Horrez gain, euren aldarrikapen nagusiak dokumentu batean bilduko dituzte Legebiltzarrak 2021eko aurrekontuetan sar ditzan.
2021/01/01 - 10:10
Erretiroa hartzeko legezko adina 66 urtera igo da gaurtik aurrera
Erretiro-pentsioen sistema nabarmen aldatuko da 2021ean. Erretiratzeko adina igotzeaz gain, baldintzak aldatzen dira: pentsioa kalkulatzeko, 24 urtez kotizatutakoa izango da kontuan.
2020/12/31 - 11:17
Gasa eta freskagarriak, garestiagoak 2021ean; pentsioek gora egingo dute
Lanbide arteko gutxieneko soldatan ez da aldaketarik izango: hilean 950 euro gordinekoa izango da. Gasa ia % 6 igoko da, eta freskagarrien BEZa % 21eraino haziko da.
2020/12/21 - 21:55
Pentsioak % 5,5 jaisteko proposamena prestatu du Sanchezen Gobernuak
Hartutako neurrien artean, pentsioa kalkulatzeko erabiltzen den epea 25etik 35 urtera igarotzea dago. Erreformak polemika sortu du Espainiako Gobernuko bi alderdien artean.
2020/12/13 - 21:03
Erretiroaren adin legala 66 urtera igoko da 2021eko urtarrilean
Pentsioa kalkulatzeko 24 urte kotizatu beharko dira, eta ordaindutakoaren araberako gutxieneko pentsioen zenbatekoak 2 eta 11 euro artean igoko dira urtarriletik aurrera.
2020/12/05 - 17:57
Kongresuak Toledoko Itunak egindako gomendioen egietsiaren aurka
EAEko pentsiodunen zenbait elkartek deituta, manifestazioak egin dira gaur. Toledoko itunak egin zituen gomendioak berretsi ditu Kongresuak. Pentsiodunei arretarik ez jartzea leporatzen diote
2020/12/05 - 14:43
Pentsiodunek aurre egin diote eguraldi txarrari eta kaleak hartu dituzte
Diputatuen Kongresuak Toledoko Itunaren gomendioak berresteko hartutako erabakiaren aurka protesta egitera deitu dute.
2020/11/20 - 11:41
Pentsioa eta KPI berriz lotzen dituen Toledoko Ituna babestu du Kongresuak
Txostena aldeko 262 boto, kontrako bi eta 78 abstentziorekin berretsi du Diputatuen Kongresuak. PSOEren eta PPren aldeko botoek bat egin dute bozketan. VOXek eta CUPek, ostera, aurkako boza eman dute.
2020/11/10 - 09:26
Euskal Pentsiodunen Mugimendua mobilizazio berri bat prestatzen ari da abendurako
Sindikatuekin eta talde sozialekin batera Toledoko Itunaren gomendioen aurkako mobilizazio berri bat antolatzen ari direla iragarri du kolektiboak.
2020/10/27 - 17:43
Toledoko Itunak pentsioen erreforma onartu du
21 aholkuek talde gehienen babesa jaso dute, baina EH Bildu abstenitu egin da nahikoa ez direla iritzita.
2020/10/27 - 11:56
Errenta eta enpresa handiei zergak igoko dizkie Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek datorren urteko Aurrekontuen zirriborroaren xehetasunak aurkeztu dituzte. Besteak beste, pentsioak % 0,9 igoko dira eta, kontribuzio gabekoak pentsioak, % 1,8.
2020/10/26 - 15:45
Toledoko Itunaren akordioa ez onartzeko eskatu diete Bizkaiko pentsiodunek alderdiei
Aurreakordioak euren aldarrikapenak ez dituela jasotzen eta "murrizketa berriak" ekarriko dituela uste dute, eta "kontrako norabidean" doazela.
2020/10/23 - 21:38
Toledoko Itunaren gomendioek argia ikusiko dute lau urteko lana bukatuz
2016ko irailean hasitako lanak amaitzea adostu du aho batez Toledoko Itunak. Pentsioen balioa handitzeko KPIren protagonismoa azpimarratzekoa da.
2020/10/19 - 16:31
Alderdiek euren proposamenei "erantzunik ez ematea" deitoratu dute pentsiodunek
Pentsiodunen Mugimenduak iragarri duenez, urriaren 31n zahar-egoitzetako erabiltzaileen familiekin batera elkarretaratzea egingo dute egoera salatzeko.