Pentsioak 2025
2020/12/13 - 21:03
Erretiroaren adin legala 66 urtera igoko da 2021eko urtarrilean
Pentsioa kalkulatzeko 24 urte kotizatu beharko dira, eta ordaindutakoaren araberako gutxieneko pentsioen zenbatekoak 2 eta 11 euro artean igoko dira urtarriletik aurrera.
2020/12/05 - 17:57
Kongresuak Toledoko Itunak egindako gomendioen egietsiaren aurka
EAEko pentsiodunen zenbait elkartek deituta, manifestazioak egin dira gaur. Toledoko itunak egin zituen gomendioak berretsi ditu Kongresuak. Pentsiodunei arretarik ez jartzea leporatzen diote
2020/12/05 - 14:43
Pentsiodunek aurre egin diote eguraldi txarrari eta kaleak hartu dituzte
Diputatuen Kongresuak Toledoko Itunaren gomendioak berresteko hartutako erabakiaren aurka protesta egitera deitu dute.
2020/11/20 - 11:41
Pentsioa eta KPI berriz lotzen dituen Toledoko Ituna babestu du Kongresuak
Txostena aldeko 262 boto, kontrako bi eta 78 abstentziorekin berretsi du Diputatuen Kongresuak. PSOEren eta PPren aldeko botoek bat egin dute bozketan. VOXek eta CUPek, ostera, aurkako boza eman dute.
2020/11/10 - 09:26
Euskal Pentsiodunen Mugimendua mobilizazio berri bat prestatzen ari da abendurako
Sindikatuekin eta talde sozialekin batera Toledoko Itunaren gomendioen aurkako mobilizazio berri bat antolatzen ari direla iragarri du kolektiboak.
2020/10/27 - 17:43
Toledoko Itunak pentsioen erreforma onartu du
21 aholkuek talde gehienen babesa jaso dute, baina EH Bildu abstenitu egin da nahikoa ez direla iritzita.
2020/10/27 - 11:56
Errenta eta enpresa handiei zergak igoko dizkie Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek datorren urteko Aurrekontuen zirriborroaren xehetasunak aurkeztu dituzte. Besteak beste, pentsioak % 0,9 igoko dira eta, kontribuzio gabekoak pentsioak, % 1,8.
2020/10/26 - 15:45
Toledoko Itunaren akordioa ez onartzeko eskatu diete Bizkaiko pentsiodunek alderdiei
Aurreakordioak euren aldarrikapenak ez dituela jasotzen eta "murrizketa berriak" ekarriko dituela uste dute, eta "kontrako norabidean" doazela.
2020/10/23 - 21:38
Toledoko Itunaren gomendioek argia ikusiko dute lau urteko lana bukatuz
2016ko irailean hasitako lanak amaitzea adostu du aho batez Toledoko Itunak. Pentsioen balioa handitzeko KPIren protagonismoa azpimarratzekoa da.
2020/10/19 - 16:31
Alderdiek euren proposamenei "erantzunik ez ematea" deitoratu dute pentsiodunek
Pentsiodunen Mugimenduak iragarri duenez, urriaren 31n zahar-egoitzetako erabiltzaileen familiekin batera elkarretaratzea egingo dute egoera salatzeko.
2020/09/19 - 17:13
Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak eta Babestuk adinekoen egoitzen egoera salatu dute
Pandemia hasi zenetik, adinekoen egoitzetan egoiliarren bizimodua erabat aldatu da, euren irteerak eta harremanak murriztuz. Egoera salatzeko, manifestazioa deitu dute larunbat honetan Bilbon.
2020/09/19 - 15:47
Ehunka pertsonak erresidentzia "seguruak eta duinak" aldarrikatu dituzte Bilbon
COVID-19aren ondorioz egoitzetan izandako heriotzak eta kutsatzeak salatu dituzte, eta neurriak lehenbailehen hartzeko eskatu diote Bizkaiko Aldundiari.
2020/09/07 - 17:26
Pentsiodunek zahar egoitzetako egoera salatu dute EAEko Fiskaltza Nagusiaren aurrean
Zahar etxeetan neurririk hartzen ez dutela salatu dute, COVID-19ak eragindako heriotzen % 40 zentro horietan gertatu direla azpimarratuta. Pentsiodunek astelehenetako protestei berrekin diete gaur.
2020/09/07 - 10:15
COVID-19ak adinekoen egoitzetan izandako ondorioak salatuko dituzte gaur pentsiodunek
Koronabirusak "adinekoengan izan dituen ondorio larrien gainean" ohartarazi du pentsiodunen mugimenduak, EAEko Fiskaltzari helarazitako txosten baten bidez.
2020/08/27 - 11:11
"Fokua diru sarrerak handitzean jarri behar dela diote adituek"
'Pentsioen geroa' liburuan hainbat testigantza bildu ditu Fernandez kazetariak. Dioenez, pentsioen gaiak gizarte osoari eragiten dio. Gizarte "zahartuago eta pobreago bat" aurreikusi dute adituek.
2020/08/24 - 21:47
Pentsiodunek zahar-etxeetarako irtenbideak eta pentsio duinak galdegin dituzte
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak esan du orain lehentasuna osasun publikoa eta gizarte-zerbitzuak bermatzea dela, baina azpimarratu du 1.080 euroko pentsioa aldarrikatzen jarraituko duela.
2020/08/24 - 10:35
Pentsiodunak kalera irtengo dira gaur Bilbon "gomendatutako berme guztiekin"
Bestalde, 'Ados-Consenso' pentsiodun talde batek manifestazioaren data berriz aztertzeko eskatzen zuen, Bizkaiko hiriburuan eta Euskadin egun dagoen osasun-egoera dela eta.
2020/08/11 - 00:39
Bizkaiko pentsiodunek egoitzetako "kaos eta estutasun" egoera salatu dute
Conde Aresti egoitzako 8 positibo Birjinetxera eraman dituzte, han 23 dira guztira positiboa eman duten egoiliarrak.
2020/08/09 - 12:58
Osasun eta pentsio publikoen aldeko manifestazioa egingo dute pentsiodunek Bilbon
Bizkaiko Pensiodunen Mugimendua kalera irtengo da abuztuaren 24an "osasun eta zerbitzu soziosanitario publikoak eta pentsio duinak" eskatzera.
2020/08/05 - 18:23
Pentsiodunak irailean bilduko dira Fiskalarekin "arduragabekeriak" salatzeko
Pentsiodunen Mugimenduak erabiltzaileen % 38 hil direla jasotzen duen txostena emango dio Fiskalari. Konfinamendua "giza eskubideen aurkako atentatu" gisa ere kalifikatzen ditu txostenak.