Peru
2021/06/07 - 22:52
Castillok aurrea hartu dio Fujimoriri Peruko hauteskundeen zenbaketan
Peru Libre alderdi ezkertiarraren buruak botoen % 50,07 du, % 92,62 zenbatuta.
2021/06/06 - 17:18
Pedro Castillo eta Keiko Fujimori, bi hautagai antagoniko Peruko hauteskundeetan
Ezker erradikala edo eskuin kontinuista dituzte aukeran Peruko herritarrek. Inkestek ez dute garaile garbirik aurreikusten.
2021/06/04 - 22:50
Pandemiari buruzko azken datuek alarma piztu dute Perun hauteskunde bezperatan
Perun igandean hauteskundeak egingo dira, pandemia guztiz deskontrolatuta dagoen momentuan. 180.000 dira jada bertan Covidarekin hildakoak.
2021/05/25 - 09:44
Gutxienez 16 pertsona hil dituzte Perun, atentatu batean
Agintariek Sendero Luminoso taldeari egotzi diote erasoa. Ekainaren 6an herrialdeko presidentea aukeratuko dute, Keiko Fujimori edo Pedro Castillo, hauteskundeen bigarren itzulian.
2021/04/13 - 12:28
Keiko Fujimori Peruko hauteskundeetako bigarren itzulian izango da
Presidentetzarako bigarren itzulia ekainean egingo dute, eta 2026ra arte indarrean izango den gobernu berria uztailaren 28an hasiko da lanean.
2021/04/12 - 10:46
Castillo ezkertiarra beste hautagai batekin lehiatuko da bigarren itzulian
Lehia estua izaten ari da bigarren posturako eta oraindik ez dago argi zein Hernando de Soto edo Lopez Aliaga izango den.
2021/04/10 - 17:52
Ekuadorreko hauteskundeen bigarren itzulian, lehia bizia bi hautagairen artean
Adituen arabera, indigenen botoa erabakigarria izango da bihar. Perun ere hauteskundeak izango dituzte, eta 16 hautagairen artean aukeratu beharko dute hurrengo presidentea.
2021/02/17 - 10:16
Tentsioa Peru eta Brasil arteko mugan, ehunka migratzaileren iritsierarekin
350 migratzailek, gehienak haitiarrak, Peru eta Brasil arteko muga zeharkatu dute, iparralderantz joateko planarekin jarraitzeko asmoz.
2020/12/13 - 18:48
Txertoak ez dira martxora edo apirilera arte iritsiko Latinoamerika osora
OPSren arabera, hilabeteak beharko dira covid-19aren aurkako txertoa Latinoamerika osora iristeko. Gauzak horrela, lasterketa propioa hasi du herrialde bakoitzak.
2020/12/08 - 11:51
Limako espetxe batera zihoan 180 metroko tunel bat aurkitu dute
Agintariek jakinarazi dutenez, 4 edo 6 pertsona aritu dira gauez lurra zulatzen. Makina astunak ere erabili dituzte zuloa egiteko.
2020/11/18 - 15:27
Francisco Sagastik Peruko presidente karguaren zina egin du
Presidente berriak hildako bi manifestariak gogoratu ditu eta herritarren konfiantza berreskuratzeko gai izango den gobernu anitza sortzeko helburua azpimarratu du.
2020/11/17 - 10:17
Peruko Kongresuak Francisco Sagasti aukeratu du herrialdeko bitarteko presidente
Peruko Kongresuak Francisco Sagasti aukeratu du herrialdeko presidente, Martin Vizcarra kargutik kendu eta Manuel Merinoren dimisioaren ostean.
2020/11/17 - 07:33
Francisco Sagasti izendatu dute Peruko behin-behineko presidente
Peruko Kongresuak Francisco Sagasti liberala hautatu du herrialdeko presidente, Vizcarra kargugabetu eta Merinok dimisioa eman ostean.
2020/11/16 - 07:39
Adostasunik ez Peruko Kongresuan, Manuel Merino presidentearen ordezkoa aukeratzeko
Rocio Silva Santistebanen zerrendak ez ditu beharrezkoak zituen 60 botoak lortu. Adostasunik ezean, hautagaitza berriak proposatu eta bozkatuko dituzte astelehenean.
2020/11/15 - 19:49
Manuel Merinok dimisioa eman du Peruko presidente gisa
Merinok boterea hartu zuenetik herrialdeak bizi duen krisi politikoa konpontzeko bidea ireki du erabakiak. Protesta handiak izan dira eta errepresio bortitza izan da.
2020/11/15 - 10:15
Errepresio basatiak bi hildako, 94 zauritu eta 42 desagertu utzi ditu Perun
63 zauritu ospitaleratu behar izan dituzte. Manuel Merino presidentearen dimisioa eskatzen duten ahotsak biderkatu dira azken orduetan, eta Kabineteko ministro askok alde egin dute dagoeneko.
2020/11/13 - 11:21
Protesta jendetsuak egin dituzte Perun, Merinoren Gobernuaren aurka
Herritarrek salatu dute gobernuburua ez duela herriak aukeratu. HRW gobernuz kanpoko erakundearen arabera, Vizcarra kargutik kentzeak Zuzenbidezko Estatuari "mehatxu" egiten dio.
2020/11/13 - 08:54
Protesta jendetsua Liman, Gobernu berriaren aurka
Milaka lagunek martxa jendetsuak egin dituzte Peru osoan, Martin Vizcarra kargutik kendu ostean Manuel Merino kongresista buru duen trantsizioko gobernua gaitzesteko.
2020/11/10 - 10:55
Vizcarra presidentearen kontrako zentsura-mozioa onartu du Peruko Kongresuak
Kongresuko presidenteak hartuko du haren kargua behin-behinean, baina hauteskundeak deitu beharko ditu "berehala". Vizcarrak berak 2021eko apirilaren 11rako iragarri zituen bozak.
2020/11/10 - 09:48
Peruko Kongresuak kargutik kendu du Martin Vizcarra presidentea
Peruko Kongresuak kargutik kendu du Martin Vizcarra presidentea, gobernatzeko duen "ezintasun morala" argudiatuta.