Castillok aurrea hartu dio Fujimoriri Peruko hauteskundeen zenbaketan
Pedro Castillo Peruko presidentegaiak aurrea hartu dio Keiko Fujimori aurkariari hauteskunde presidentzialen zenbaketa % 92,62ra iritsi denean.
Castillo Peru Libre alderdi ezkertiarraren hautagaia da, eta zenbaketa hasi zenetik, lehenengo aldiz jarri da Fujimoriren aurretik (% 50,07 eta % 49,92, hurrenez hurren). Azken hori hirugarren aldiz aurkeztu da hauteskundeetan, Fuerza Popular alderdi kontserbadorearekin.
Peruko azken urteetako hauteskunde zatituenak botoz boto erabakiko dira, Ipsosen inkestan agertzen zen moduan. Izan ere, zundaketa horrek % 50,2ko babesa ematen zion Castillori, eta % 49,8koa Fujimoriri.
Castillok, hezkuntza arloko buruzagi sindikal eta irakasleak, 8.399.160 boto ditu oraingoz, Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak baino 26.000 inguru gehiago.
Falta diren botoak, % 7, zenbatzeko zain, Castillok nekazal guneetan eta hiritik urrun daudenetan du esperantza; Fujimorik, berriz, atzerrikoan.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz