Pirinioak
2023/11/20 - 17:41
47 urteko altzürükütar bat hil da Pirinioetako Balaitus mendian erorita
Gizona 12 urteko semearekin zegoen, eta adingabeak bertatik bertara ikusi zuen istripua. Biktimaren semeak behera egin behar izan zuen laguntza eskatzeko, telefonoak ez baitzuen estaldurarik. Asteburuan Pirinioetan hil den bigarren mendiazalea da.
2023/11/02 - 20:31
Iritsi dira lehen elur malutak Erronkarira
Zurituta daude gaur Erronkariko mendi eta larreak. Ibaiak, bitartean, harrotuta han eta hemen, baina aparteko arazorik sortu gabe.
2023/09/17 - 17:02
Zarrakazteluko Transhumantziaren Jaiak Bardeetara bidean jarri ditu artaldeak
Artzain beteranoek jaurtitako suziriak Pirinioetako ibarretako artaldeen iritsiera iragartzen du. Hainbat eguneko martxaren ostean, El Pasotik sartzen dira artaldeak Bardean, udazkenean zein neguan bertan bazkatzeko, Erdi Arotik datorren tradizioari eutsiz.
2023/09/15 - 22:21
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da, iazko bero boladaren ondorioz
EHUko ikertzaile batek unera arte egin den Anetoko izotzaren azterketa xehakatuenean parte hartu du. Oso glaziar txikitzat jotzen bada ere, Pirinioetako handiena da Anetokoa, baita Europa hegoaldeko handiena ere. Klima aldaketak haren desagerpena bizkortu du, mendikateko gainerakoen kasuan bezala.
2023/08/24 - 15:16
Bost gipuzkoar erreskatatu dituzte Aragoiko Pirinioetan
Lau gazte harkaitzetan harrapatuta geratu ziren ibilbidean galdu ostean, eta bosgarren gizon bat bero-kolpe baten ondorioz artatu zuten.
2023/08/16 - 23:15
Anetoko glaziarra desagertzeko zorian dago, eta bertatik ibiltzea gero eta arriskutsuagoa da
Mendiko erreskate taldeek Pirinioetako glaziar handiena saihesteko eskatu dute. Euskal mendizale askoren helmuga da oraindik.
2023/08/15 - 22:36
Mendizale nafar bat hil da Posets-Maladeta Parke Nazionalean, Benasquen, ehun metro erorita
52 urteko mendizale aditua astelehenean hasi zen, bakarrik, Llosasko gailurrerako bidea egiten.
2023/08/08 - 09:34
30 urteko mendizale nafar bat hil da Huescako Montferrat mendian istripua izanda
Ainara Marizkurrena Sagaseta doneztebarra da hildakoa. Ezbeharra atzo gertatu zen. Emakumea 400 metrotik amildu zen, bikotekidearekin zegoela; hark ohartarazi zituen larrialdi zerbitzuak.
2023/07/21 - 17:22
67 urteko mendizale debar bat hil da Panticosan
Ostegun arratsaldetik desagertuta zegoen. Lagunekin ibilaldi bat egitera irten zen, baina taldetik urrundu zen. Hildakoa, Joxan Larrañaga, oso ezaguna zen hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.
2023/04/16 - 22:52
Ipar Katalunia eta Girona artean piztutako suteak 1000 hektarea erre ditu dagoeneko
Ipar Katalunia eta Girona artean piztutako suteak 1000 hektarea erre ditu dagoeneko. 200 lagun etxetik atera behar izan dituzte Portbou herrian, baina gauerako itzuli ahal izan dira.
2023/04/13 - 16:12
Elurra itzuli da Pirinioetara
Ibañeta eta Orreaga inguruak zuritu ditu gaur goizean elurrak. Erromesek eguraldi makurragoarekin ekin diote gaur Donejakue bideari.
2023/04/07 - 22:20
Piriniotako goi-mendietako aterpetxeetatik alerta jo dute: 'Ez dago ia elurrik'
Aterpeek etorkizun beltza ikusten dute, eta urtez urte elur kota gero eta gorago dagoela ohartarazi dute.
2023/02/24 - 13:12
Hotz dator asteburua, izotzagatik eta elurragatik abisu horiak iragarrita
Larunbat goizean, giro argia espero da, baina zerua estaliz joango da, eta euria egin dezake azken orduan. Igandea grisago esnatuko da, eta elur-kota jaitsiz joango da, 1.000 metrotik ia 100 metrora azken orduan, baina prezipitazio txikiak espero dira.
2023/02/19 - 14:45
Bi gasteiztar erreskatatu dituzte Pirinioetan, elur-jausi baten ondorioz erdi harrapatuta geratu ostean
Gainera, Hiru Erregeen Mahaitik jaisten ari zela, haustura irekia egin duen Arabako 40 urteko beste mendizale bat ere erreskatatu du Guardia Zibilak.
2023/01/15 - 16:42
Eski estazioak asetzeko moduko elurtea espero da Pirinioetan
Metrotik gorako elur geruza sortuko dela aurreikusi dute, eta eskiatzaile zein eski estazioetako arduradunak pozarren daude elurte perfektua noiz iritsiko zain.
2022/12/11 - 13:24
"Tirolina" bat probatuko dute Euskadin, lehen aldiz, egurra basotik ateratzeko
Sistema horren bidez, lokatza ez litzateke hartuneetara iritsiko, eta ur garbia zainduko litzateke. Gainera, kableak 200 metrotik behin baso-pistak izatea ahalbidetzen du.
2022/11/30 - 15:57
Pirinioetan itxita jarraitzen duten zortzi muga pasabideak irekitzea eskatu du Pirinioetako Lan Elkarteak
Gainera, Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten zazpi lurraldeek eta konpromisoa hartu dute hidrogeno berriztagarria sustatzeko Pirinioez gaindiko lankidetza protokolo bat bultzatzeko.
2022/11/26 - 15:37
Neguko denboraldiari ekin diote Nafarroako Pirinioetan
Eskiatzaileek eta abeltzainek makilak eta eskiak eskuz aldatu dituzte Larra-Belaguan. Paraje hori zeharo aldatuko da: udaberritik larre berdeetan bazkatu dira ardiak eta behiak, abeltzainen zaintzapean. Gaurtik aurrera, gune horiek eskiatzaileen gozagarri izango dira. Momentuz elur gutxi dago.
2022/11/23 - 08:14
Olatu handiek fronte bero berri bati bide emango diote, prezipitazio gehiago uzteko
Kostaldeak abisu horipean jarraituko du, 4 metrorainoko olatuak egon daitezkeela eta. Donostiako buiak 6,8 metroko olatuak neurtu zituen atzo.
2022/09/12 - 12:27
Neska nafar bat hil da Aragoiko Pirinioetan, mendi istripu batean
Emakumearekin batera, Bilboko beste gazte bat zegoen, shock egoeran. Guardia Zibilak erreskatatu du.