Plentzia
2022/05/30 - 19:45
Bilbok eta Bizkaiak itsasadarreko Ur Parade berreskuratuko dute Harrotasun Egunean
Formatu originala berreskuratzeaz gain, Bilbo-Bizkaia Harro Lekeitio, Plentzia eta Santurtzira zabalduko da. Jaialdia ekainaren 16tik 29ra izango da.
2022/01/19 - 00:31
Matxura batek argindarrik gabe utzi ditu 4.000 etxebizitza Uribe Kostan
Transformadore bat lehertu da Sopelan, eta, ondorioz, ordubetez argindarrik gabe egon dira Uribe Kostako udalerrietan.
2021/10/05 - 22:41
Iazko martxotik hona inoiz ezagutu gabeko bizipenak bizi izan ditugu
Etxean konfinatuta egon gara, edo herrian itxita, ordutegiak jarri zizkiguten kalera ateratzeko ere, une batzuetan alboko herria zen turismoa egiteko lekua. Urteak pasa direla dirudien arren, atzoko kontua da.
2021/09/03 - 09:24
Kale-edana egiteko bilkura jendetsu bat desegin eta pertsona bat atxilotu dute Plentzian
Ehunka gazte bildu dira bart herriko kaleetan pandemiagatik bertan behera utzi dituzten jaiak ospatzeko. 01:00a aldera, Ertzaintzak portua eta inguruak hustu ditu.
2021/09/02 - 22:21
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kontrolak egin dituzte Plentziako sarbideetan
Alkateak azpimarratu duenez, uda osoan zehar izandako "istilu tamalgarrien" aurrean hartu dituzte neurri horiek.
2021/09/02 - 21:49
Plentzian bizi ez diren pertsonei sarbidea mugatuko zaie larunbatera arte
Elixabete Uribarri Plentziako alkateak azaldu duenez, neurri horiek uda osoan zehar izan diren "istilu tamalgarrien ondorioz" hartu dituzte. Agenteak ausazko kontrolak egiten ari dira, 17:30etik.
2021/09/02 - 16:21
Arratsaldetik igandera zorizko kontrolak ezarriko dira Plentziako sarbideetan
Plentziako Udalak herriko sarrerak mugatze aldera kontrolak zorrozteko erabakia hartu zuen atzo eta gaur eman du erabakiarne berri. Goiza oso lasaia izan da Plentzian.
2021/09/02 - 12:40
Gaua lasaia eta istilurik gabea izan da Plentzian
Hala ere, gaur arratsaldean hasi eta datorren igandera arte, kontrolak areagotu egingo dira udalerriko sarrera-irteeretan eta metro inguruan, festarako asmoz bertaratzen diren gazteei sarrera galarazteko.
2021/09/01 - 22:45
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kontrolak areagotu egingo dituzte Plentzian
Bihar San Antolin eguna denez, Plentziako Udalak neurriak zorroztea erabaki du. Bihartik igandera arte, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kontrolak areagotu egingo dituzte.
2021/09/01 - 21:27
Udaltzaingoak Plentziako sarrerak kontrolatuko ditu "ez-jaietan"
Elixabete Uribarri alkateak astearte gauean izandako istiluak gaitzetsi ditu eta azpimarratu du bizilagunak "nazkatuta" daudela udalerrian izaten ari diren liskarrekin.
2021/09/01 - 16:16
Hiru pertsona atxilotu dituzte bart Plentzian izandako istiluetan
Jende pilaketak sakabanatzera joan eta harrika hartu dituzte ertzainak. Hauek gogor egin dute bertan zeuden gazteen aurka.
2021/09/01 - 13:59
Eusko Jaurlaritzak gaitzespenik irmoena egin du 'ez-jaietako' istiluen aurrean
Bingen Zupiriaren ustez, istilu horiek "arauekiko eta elkarbizitzarekiko errespetu falta dira eta kezka sortzen dute".
2021/09/01 - 10:26
Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Plentzian, bart gauean izandako istiluetan
Botiloien arrastoak ikusgai daude gaur goizean Plentziako hondartzan. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu desordena publikoak eta agintaritzari aurre egitea egotzita.
2021/09/01 - 10:18
Istiluak izan dira bart Plentzian, eta hiru pertsona atxilotu dituzte
Hiru lagun atxilotu dituzte Ertzaintzaren eta gazte taldeen arteko istiluetan, segurtasun arrazoiengatik bertan behera utzi dituzten jaiak ospatzen ari zirela.
2021/09/01 - 00:59
Mobilizazio jendetsuak egin dituzte Getxon, neska gazte batek Plentzian jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erakundeek eta mugimendu feministak deituta, ehunka lagun atera dira kalera Plentziako sexu-erasoa salatzeko eta biktimari, 17 urteko getxotarrari, babesa adierazteko.
2021/09/01 - 00:04
Elkarretaratzeak Getxon, Plentziako talde bortxaketa salatzeko
Plentzian joan den igande goizaldean gertatutako talde bortxaketaren aurka elkarretaratzeak egin dituzte. Getxon izan dira, 17 urteko neskaren udalerrian.
2021/08/30 - 23:03
Bigarren egunez elkarretaratze jendetsua egin dute Plentzian erasoaren gaitzespen bateratua egiteko
Gaitzespena erabatekoa izan da Plentzian, asteburuan gertatutako talde bortxaketagatik. Gertakariak argitu, eta egileak eta euren ardura identifikatzeko ikerketak aurrera jarraitzen du. Udalak adierazpen bateratua argitaratu du gaur igande goizaldean jazotakoa salatzeko.
2021/08/30 - 22:36
Plentziak "haserrea eta amorrua" adierazi ditu adin txikiko neska batek jasandako bortxaketaren aurrean
Adierazpen bateratu batean, Plentziako Udalak eta talde feministek azpimarratu dute "erasotzaileak toki guztietan soberan" daudela eta "indarkeria matxistarik gabeko herria" aldarrikatu dute.
2021/08/30 - 16:45
Ertzaintzak Plentziako talde-erasoa ikertzen jarraitzen du, baina ez dago atxiloketarik
Ertzaintzak baieztatu du talde erasoa izan dela eta orain erasotzaile bakoitzaren inplikazio maila aztertzen ari dira. Segurtasun sailetik jakinarazi digutenez baina, oraindik ez da inor atxilotu.
2021/08/30 - 00:36
17 urteko emakume bat bortxatu dute Plentziako hondartza inguruan
Ehunka pertsona bildu dira arratsaldean Plentziako portuan, eraso matxista gaitzesteko. Bertaratutakoek argi utzi dute jarrera matxistek eta pertsonen askatasunaren aurkakoek ez dutela lekurik, ez Plentzian, ez beste inon.