Plentzia
2021/08/30 - 23:03
Bigarren egunez elkarretaratze jendetsua egin dute Plentzian erasoaren gaitzespen bateratua egiteko
Gaitzespena erabatekoa izan da Plentzian, asteburuan gertatutako talde bortxaketagatik. Gertakariak argitu, eta egileak eta euren ardura identifikatzeko ikerketak aurrera jarraitzen du. Udalak adierazpen bateratua argitaratu du gaur igande goizaldean jazotakoa salatzeko.
2021/08/30 - 22:36
Plentziak "haserrea eta amorrua" adierazi ditu adin txikiko neska batek jasandako bortxaketaren aurrean
Adierazpen bateratu batean, Plentziako Udalak eta talde feministek azpimarratu dute "erasotzaileak toki guztietan soberan" daudela eta "indarkeria matxistarik gabeko herria" aldarrikatu dute.
2021/08/30 - 16:45
Ertzaintzak Plentziako talde-erasoa ikertzen jarraitzen du, baina ez dago atxiloketarik
Ertzaintzak baieztatu du talde erasoa izan dela eta orain erasotzaile bakoitzaren inplikazio maila aztertzen ari dira. Segurtasun sailetik jakinarazi digutenez baina, oraindik ez da inor atxilotu.
2021/08/30 - 00:36
17 urteko emakume bat bortxatu dute Plentziako hondartza inguruan
Ehunka pertsona bildu dira arratsaldean Plentziako portuan, eraso matxista gaitzesteko. Bertaratutakoek argi utzi dute jarrera matxistek eta pertsonen askatasunaren aurkakoek ez dutela lekurik, ez Plentzian, ez beste inon.
2021/08/21 - 14:52
Pertsona migratzaileen aldeko ekitaldia egin du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak Plentzian eta Gorlizen
Munduan milioika pertsonak bizi duten errealitate gogorra agerian utzi dute, eta gobernuei migrazio- eta harrera-politikak aldatzeko eskatu diete.
2021/08/10 - 20:44
Plentziako Udalak segurtasun neurri gehigarriak eskatu ditu istiluak eta "ekintza bandalikoak" saihesteko
Udalak eskura dituen hainbat neurri hartu ditu "erabat gaitzesgarriak" diren ekintza horiek saihesteko, hala nola Udaltzaingoaren presentzia astebururo indartzea eta Arpillaoko eraikina hesiekin inguratzea.
2021/07/25 - 17:19
Botiloiz eta istiluz jositako gaua Bizkaian eta Gipuzkoan
Poliziak hainbat botiloi desegin ditu Plentzia, Elorrio, Zumaia, Sopela, Irun, Mutriku eta Urretxun. Azken udalerri honetan, Villabonan eta Donostian pertsona bana atxilotu du Ertzaintzak.
2021/07/25 - 16:58
Bizkaiko Uribe Kostako flyschera bisitariak erakartzeko indarrak batu dituzte ia 40 enpresak
Getxotik Bakiora, 25 kilometroko itsaslabar ikusgarria osatzen du Uribe Kostako flyshak. Ondare geologiko hau balioan jarri eta bisitariak erakartzeko elkartu dira ia 40 turismo enpresa.
2021/07/17 - 12:26
Ertzaintzak botilioi bat desegin du Plentziako hondartzan
Gazte batzuek ertzainei objektuak bota dizkiete. Era berean, Ertzaintza irain artean hartu dute, baina ez da aparteko istilurik izan, Segurtasun Sailaren arabera.
2021/07/09 - 23:00
Plentziak bertan behera utzi ditu jaiak, baina kultur ekintzen aldeko apustua egin du udan
Udaleko Jai Sailak, Jai Batzordeak, Kultura Sailak eta hainbat gizarte eragilek "adin eta gustu guztietarako jarduerak" biltzen dituen programa bat jarri dute martxan.
2021/06/28 - 18:06
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma
Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.
2021/06/13 - 20:50
Beroa, hondartzak gainezka eta edukierak gainditzear, Bizkaian eta Gipuzkoan
Orotara, Bizkaia eta Gipuzkoako zazpi hondartza itxi dituzte egunean zehar, jende gehiegi zegoelako.
2021/05/21 - 12:57
Metro Bilbaok Urduliz eta Plentzia arteko tren zerbitzua berrezarri du
Bi udalerrien arteko metro zerbitzua lau hilabetez egon da etenda, lur jausi baten ondorioz. Autobus zerbitzu batek lotu ditu bi geltokiak gaur arte.
2021/05/01 - 11:47
Ertzaintzak laguntza eskatu du Barrikan aurkitutako gorpua identifikatzeko
2021eko urtarrilean giza hezurrak aurkitu zituzten, baina ezin izan dituzte identifikatu. Horregatik, haiekin batera aurkitutako arropen argazkiak publiko egin dira, inork ezagutuko balitu ere.
2021/04/24 - 17:09
329 gazte parte hartzen ari dira sorosle izateko proba fisikoetan, Plentzian
Aurreko urteetako proba bera da, baina egoera berrira egokituta. 800 metro egin behar dituzte korrika, eta 600 metro igerian. Horretan ibiliko dira 329 gazte asteburuan: 272 mutil eta 57 neska dira.
2021/01/12 - 19:03
Urduliz eta Plentzia arteko metro zerbitzuak etenda jarraituko du luizia ikertzeko
Teknikariek agindutako ikerketa sakon hori burutzeko "denbora asko" beharko dute. Urtarrilaren 5ean eten zuten tren zerbitzua, lur-jausi baten ondorioz.
2021/01/06 - 15:53
Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua eten dute, luizi baten ondorioz
Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du. Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.
2020/12/13 - 10:12
Denboraleak olatu handiak sortu ditu euskal kostaldean
eitb.eus-en erabiltzaileek argazki ederrak bidali dituzte Donostiatik, Zarauztik, Mutrikutik edo Plentziatik.
2020/09/14 - 13:09
Gizon bat atxilotu dute Plentziako hondartzan sakelako telefonoak lapurtzea egotzita
Antza denez, biktimak bainua hartzen ari zirela aprobetxatzen zuen lapurtzeko.
2020/09/13 - 21:04
Beroak hondartzetako edukiera betetzea ekarri du
Hala gertatu da Aritzatxun, La Arenan, Lagan, Areetan, Gorlizen eta Hondarribian. Gainera, Sopelan hondarrera iritsi nahi zutenen jende-ilarak sortu dira.