Podemos
2020/01/05 - 15:21
Sanchezek ez du lortu gehiengo osoa lehen bozketan
Espero zen moduan, ez du lortu 175 aldeko botoen muga gainditzea, beraz, bigarren bozketa asteartean egingo dute. Orduan, aldeko 167 eta aurkako 165 boto lortuko ditu, ezustekorik egon ezean.
2019/12/31 - 14:37
Unidas Podemosek presidenteordetza bat eta lau ministerio izango ditu gobernu berrian
Zurrumurruen arabera, hiru presidenteordetza egongo dira, eta Pablo Iglesias Gizarte gaietarako presidenteordea izango da. Unidas Podemosek lau ministerioren ardura ere izango omen du.
2019/12/31 - 11:55
Becerra: 'Pablo Iglesiasek ez du bere izaera galduko, ezta bere ideiei uko egingo'
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak PSOErekin sinatutako ituna txalotu du. Akordioak "begirada ulerkorra ematen dio estatuaren nazioaniztasunari, baina batzuetan jarrerak modulatu beharko dira".
2019/12/31 - 09:58
Unidas Podemosek presidenteordetza bat eta lau ministerio izango ditu
Iglesias Gizarte Gaietarako presidenteorde izango da, eta Montero, Berdintasun ministro. Garzonek beste sail bat zuzenduko du. Lan eta Unibertsitate sailak ere Unidas Podemosentzat izango dira.
2019/12/30 - 20:03
Lan-erreforma eta 'Mozal legea' indargabetuko ditu PSOEren eta Podemosen Gobernuak
Gainera, Espainiako Gobernurako hitzartu duten programan, bi alderdiek adostu dute zergak igoko dizkietela errenta altuenei.
2019/12/30 - 13:58
Sanchezek eta Iglesiasek arratsaldean aurkeztuko dute koalizio-gobernurako programa
Sanchezek EAJrekin inbestidurari babesa emateko akordioa sinatu eta Estatuko Abokatutzak Oriol Junquerasen immunitateari buruzko txostena argitaratu duen egun berean eman dute akordioaren berri.
2019/12/11 - 14:13
EH Bilduk ezkerreko desengainatuekin bloke berri bat egiteko dei egin du
Ezkerreko gehiengoa lortzea da euren nahia. Otegi: "Bloke historiko bat eraiki nahi dut atsekabetuta dauden eragile guztiekin, jendeari gauzak egitea posible dela esan diezaioketenak".
2019/11/23 - 17:12
PSOEren eta Unidas Podemosen militanteak Gobernu akordioari buruz ari dira bozkatzen
PSOEren oinarriak ostiralean hasi dira botoa ematen, Interneten bidez, eta larunbat honetan aurrez aurreko bozketa egingo dute. Unidas Podemosen kontsulta asteazken goizean itxiko da.
2019/11/23 - 15:15
PSOEko militanteak Unidas Podemosekin adostutako akordioaz ari dira bozkatzen
Pablo Iglesiasen alderdiko kideak ere larunbat goizean hasi dira botoa ematen, erabakitzeko Pedro Sanchezekin sinatutako aurreakordioa berresten duten ala ez.
2019/11/13 - 18:23
PPk, Cidadanosek eta VOXek PSOE-Podemosen akordioa deskalifikatu dute
Ciudadanosek ezetzkoari eusten dio. Ez dio abstenziorik emango Sanchezi investidura errazteko. Alderdi Popularrak oposizioa zuzendu nahi du, eta Voxen aurrean profila ondo zehaztu.
2019/11/13 - 16:49
Otegi: 'Ez dugu atea irekita ikusten; PSOEk eta Unidas Podemosek ireki behar dute'
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren iritziz, Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek zuzendutako alderdiek "demokratizazio-programa bat" abiatu behar dute.
2019/11/13 - 14:53
PSOEk hasi ditu kontaktuak beste alderdiekin babesa bilatzeko
Negoziazioak diskretuak izango direla iragarri dute eragile guztiek. ERC abstentziorako prest agertu da, elkarrizketa mahaia sortzen badute.
2019/11/13 - 12:12
Mendiak, ERCri eta EH Bilduri: 'Gobernu aurrerakoia edo Voxekin batera bozkatu'
PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, Sanchezen inbestidura ez lukete negoziatu beharko independentistekin: "Gobernu honetan parte hartzerik ez dugu behar".
2019/11/12 - 20:07
Esteban: 'Gobernu honek lurraldetasunaren arazoari irtenbidea eman beharko dio'
PSOE-Unidas Podemos akordioa lehendik eskatzen zutena dela esan du Aitor Estebanek. Hala ere, orain zain egongo dira proposamena osorik ezagutu arte.
2019/11/12 - 17:20
Iglesias izango da presidenteordea PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernuan
Gobernuaren egitura inbestidura-saioaren ostean zehaztuko dute.
2019/11/11 - 14:41
Indarra galdu arren, koalizio gobernuaren alde dago berriz Unidas Podemos
Unidas Podemosek 7 eserleku eta milioi erditik gora boto galdu ditu. Hala ere, prest daude berriz ere sozialistekin ahalegina egiteko, koalizioko gobernua osatzeko intentzioarekin.
2019/11/11 - 02:50
'Eskuin-muturrari' aurre egiteko koalizioa eskatu dio Iglesiasek Sanchezi
Unidas Podemosen hautagaiaren iritziz, hauteskunde-emaitzak "ez dira onak", ez PSOErentzat, ezta haren alderdiarentzat ere.
2019/11/04 - 15:00
Pedro Sanchezek irabaziko lituzke hauteskundeak, EAEko herritarren % 66ren arabera
EiTB Focusen hamaseigarren galdeketaren bigarren aleak, era berean, erakutsi du euskal herritarrak ez dabiltzala hauteskunde-kanpaina jarraitzen.
2019/11/03 - 18:35
EAJk irabaziko lituzke A10eko hauteskunde orokorrak EAEn, 7 ordezkari lortuta
EH Bilduk ere gora egingo luke, eta, EAEko lau ordezkariei eusteaz gain, Nafarroan bat eskuratuko luke. Arabako azken eserlekua, berriz, Elkarrekin Podemosen eta PPren artean jokoan legoke.
2019/11/03 - 16:37
EAJk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak EAEn, 7 eserleku lortuta
EiTB Focus inkesta kaleratu da gaur, astebete barru egingo diren hauteskundeei begira. EAEko eta Nafarroako boto-emaileei boto-asmoari buruz galdetu zaie.