Presoak
2021/12/31 - 17:35
Sarek eta Etxeratek presoentzat ezarrita dagoen "bide orria" betetzea eskatu dute
Preso guztiak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea eta aplikatzen zaien "salbuespeneko espetxe politika" amaitzea eskatu dute Iruñean. Euren ustez, ematen ari diren aurrerapausoak "ez dira zerutik eroriak", baizik eta "gizartearen bultzadaren eta adostasunak bilatzearen ondorio dira".
2021/12/30 - 17:28
ETAko beste zazpi preso eraman dituzte Euskadiko espetxeetara
Hurbilketa horiekin, ETAko presoen % 51 Euskadiko hiru zentroetan eta Iruñeko espetxean daude espetxeratuta.
2021/12/30 - 16:43
Iruñeko eta Arrasateko presoen eskubideen aldeko ekitaldiak debekatzeari uko egin dio Auzitegi Nazionalak
Calama epaileak adierazi du presoak hurbiltzeko nahia adieraztea, espetxera eraman dituzten ekintzak justifikatu edo goratu gabe, "Zigor-arloko prozeduraren esparruan adierazpen askerako eskubideak babestutako jokabidea" dela.
2021/12/30 - 13:55
Bilboko manifestazioaren ordez herriz herri mobilizazioak egingo ditu Sarek urtarrilaren 8an
Pandemiaren egungo bilakaera eta Bilboko urteroko hitzorduan 100.000 pertsona inguru elkartzen direla kontuan izanda hartu du erabakia Sarek.
2021/12/30 - 12:23
136 egun bete ditu gose-greban preso palestinar batek, egoera kritikoan
Inongo kargurik eta epaiketarik gabe, Hisham Abu Hawash presoak 136 egun daramatza protestan Israelek ezarritako atxiloketa administratiboagatik. Duela hiru egun ospitale batera aldatu zuten, osasun egoeragatik. Agintariek, baina, ez dute aske utzi.
2021/12/27 - 20:18
ETAko lau preso Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetara eraman dituzte
Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak hilabete honen hasieran erabaki zituen lekualdaketa horiek.
2021/12/26 - 18:33
"Presoen eskubideak urratuz gero", elkarbizitza "ezinezkoa" dela uste du Sarek
Donostian eta Gasteizen mobilizazioak egin dituzte ETAko "presoek pairatzen duten salbuespenezko politikaren amaiera" eskatzeko eta, horrela, "bizikidetzaren eta bakearen bidean urratsak" ematen hasteko.
2021/12/26 - 14:19
Bakegileek deituta, presoen eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dituzte Ipar Euskal Herrian
Urtea amaitu aurretik herriz herri mobilizatuko dira, urtarrilaren 8an Baionan izango den manifestazioaren atariko protesta gisa.
2021/12/24 - 15:52
EPPK-k presoen harrerak era pribatuan egiteko eskatu eta hilabetera, Iñaki Etxeberriari ongietorria egin zaio
Dozenaka lagun bildu ziren atzo Iruñean, Iñaki Etxeberria, ETAko presoari, harrera egiteko. Arnaldo Otegi horrelakoen aurka azaldu da, eta biktimen elkarteak gogor gaitzetsi du atzokoa.
2021/12/21 - 19:35
Gregorio Ordoñezen hilketarekin zerikusirik izan ez zuela adierazi du Mikel Albisuk
Auzitegi Nazionalak preso ohiari pasaportea kentzeko agindua eman du eta Espainiatik ateratzeko debekua ezarri dio. Mikel Albisu 2019ko urtarrilean atera zen espetxetik, Frantzian jarritako zigorra osorik beteta.
2021/12/21 - 11:15
Inaxio Oiarzabal: "Larriki gaixo dauden presoen kasuan legea ez da betetzen"
Sareko kidearen arabera, eskubideen urratze hori eremu ezberdinetan gertatzen da: gaixotasunaren jarraipen eza, detektatzeko garaian, bizi beharreko lekuan... Hala ere, onartu du azken aldian "argi printza" batzuk ikusten hasi direla.
2021/12/20 - 19:44
Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatu dute, Antton Troitiñoren heriotza azkena izan dadin
Etxeratek eta Sarek babestuta, Antton Troitiñoren senideek salatu dute euskal presoei aplikatzen zaien espetxe-politika "ankerra" dela.
2021/12/20 - 15:36
Giza eskubideak errespetazen dituen espetxe sistema aldarrikatu dute Sarek eta Etxeratek
Antton Trotiñoren heriotza azkena izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek. Egun 20 euskal preso daude kartzelan gaixotasun larriekin. Hori dela eta, giza eskubideak errespetatuko dituen espetxe sistema indarrean jartzea eta gaixo dauden presoak askea uztea exijitu dute.
2021/12/19 - 18:59
Etxeratek eta Sarek elkarretaratzea egin dute Donostian gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko
Astelehen honetan Gipuzkoako hiriburuan bertan Troitiñoren heriotza dela eta egin asmo duten manifestazioaren atarikoa izan da.
2021/12/18 - 20:54
Espetxe politikari leporatu dio Sortuk Antton Troitiñoren heriotza
Arkaitz Rodriguezek Espainiako Gobernuari eskatu dio "euren legea betetzeko", gaixotasun larriak dituzten ETAko presoak aske uzteko eta "salbuespen legedia bertan behera uzteko".
2021/12/17 - 18:12
Antton Troitiño preso ohia hil da
Troitiño 28 urtez preso izan da. Hamar hilabete igaro dira Trotiño baldintzapeko askatasunean atera zenetik, bere gaixotasunari dagokion tratamendu egokiena jaso ahal izateko.
2021/12/17 - 16:23
Gehiengo sindikalak bat egin du "salbuespenezko" espetxe politikaren kontrako manifestazioarekin
Ia sindikatu guztien babesa jaso du urtero Bilbon egiten duten martxak. Presoak hurbiltzearen eta gradu progresioaren alde egingo dute.
2021/12/17 - 15:02
Euskal sindikatuek urtarrilaren 8an presoen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute
"Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako bidean" lemapean egingo da martxa Bilbon, datorren urtarrilaren 8an.
2021/12/07 - 22:24
Auzitegi Nazionalak ETAko presoen gizarteratze prozesua oztopatzen jarraitzen duela salatu du Foro Sozialak
Foro Sozial Iraunkorrak adierazi du "premiazkoa" dela Auzitegi Nazionalak jarrera aldatzea eta "korapilo hori askatzeko" dei egin die eragileei, "presoei politika normalizatua aplikatzeko beharrezkoak diren adostasunak asaldatzen dituen elementu bihurtu ez dadin".
2021/12/04 - 21:14
Bake Bideak 30 urte baino gehiago preso daramatenen egoera salatuko du urtarrilaren 8ko manifestazioan
Pauso gehiago emateko eskatu diote Frantziako Estatuari, eta mobilizazio fase berri baten hasiera iragarri du.