Kataluniako prozesuaren epaiketa
2020/01/14 - 13:44
Jordi Sanchezek eta Jordi Cuixartek lehen espetxe-baimena eskatu dute
Lledonersko kartzelak 48 orduko baimena eman die, baina Generalitateak berretsi behar du. Baimena eskatzeko aukera dute zigorraren laurdena bete baitute.
2020/01/13 - 07:46
Puigdemonten eta Cominen estreinakoa izango da gaur eurodiputatu gisa
Omplim Estrasburgek manifestazio eta ekitaldi bat antolatu ditu Euroganberatik gertu. Manifestu bat irakurriko dute, 'Estrasburgora itzuli gara: eustea irabaztea da' izenburupean.
2020/01/10 - 19:27
Eurodiputatu izateko eskubidea kendu dio Europako Parlamentuak Junquerasi
ERCko buruzagiak urtarrilaren 3an eurodiputatu izateari utzi ziola ebatzi du Euroganberak, Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Hauteskunde-batzorde Zentralaren irizpidea onartuz.
2020/01/10 - 19:24
Auzitegi Gorenak eutsi egin dio Torra diputatu kargutik kentzeari
Hauteskunde Batzorde Zentralak diputatu akta kentzeko eskumenik ez duela iritzita, Quimta Torrak diputatu eta Kataluniako Gobernuko presidente izaten jarraitzen duela azpimarratu du.
2020/01/10 - 12:47
Junquerasen familiak 'habeas corpus' bat aurkeztu du bere askatasuna eskatzeko
ERCko burua berehala aske uzteko eta guardiako epaile baten aurrean agertzeko eskatzen du idatziak, atxiloketa arbitrario baten biktima izaten ari dela argudiatuta.
2020/01/10 - 01:04
Gorenak uko egin dio Junqueras kartzelatik ateratzeari Estrasburgora joateko
Halaber, ez dio Europako Parlamentuari immunitatea kentzeko eskatu, 13 urteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea ezarri baitiote.
2020/01/09 - 19:04
Gorenak uko egin dio Junqueras kartzelatik ateratzeari Estrasburgora joateko
Halaber, ez dio Europako Parlamentuari immunitatea kentzeko eskatu, 13 urteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea ezarri baitiote.
2020/01/09 - 08:39
Junqueras gaitasungabetu zuen akordioa premiaz indargabetzea baztertu du Gorenak
Quim Torrak aurkeztutako helegitearen gaineko erabakia, aldiz, ostiralera arte atzeratu du Auzitegiak.
2020/01/08 - 17:43
Torrak Hauteskunde Batzordearen erabakiaren kautelazko galarazpena eskatu du
Espainiako Hauteskunde Batzordeak adostu du diputatuaren egiaztagiria kentzea Generalitatearen presidenteari, preso dauden buruzagi independentisten askatasunaren aldeko pankarta batengatik.
2020/01/04 - 18:16
Laura Borras (JxCat): 'Pedro Sanchez, mila aurpegiko gizona'
"Gaur (Sanchez) mantso dator, boz batzuen bila", Junts per Catalunyak Kongresuan duen bozeramaileak kritikatu duenez.
2020/01/03 - 21:16
Puigdemonten eta Cominen euroagindua geldiaraztea eskatu dio Abokatutzak Llarenari
Europako Parlamentuari "ahalik eta lasterren" erregu-gutuna eskatu dio, 'Proces' epaiaren kopia batekin, jazarpen politikoa ez dela argitzeko.
2020/01/03 - 11:45
Torra gaitasungabetzen duen edo ez aztertuko du gaur Hauteskunde Batzorde Zentralak
Halaber, Oriol Junqueras ERCko presidentearen eurodiputatu akta tramitatzen ote duen erabaki behar du, PPk eta Ciudadanosek aurkeztu zituzten idatziei erantzuteko.
2020/01/02 - 15:20
Belgikako justiziak Puigdemont eta Cominen aurkako euroagindua bertan behera utzi du
Hortaz, atxilotze eta estradizio arriskua alboratu dute bi politikariek. Auzitegiak immunitatea aitortzen die biei, Europar Parlamenturako azken hauteskundeetan aukeratuak izan zirelako.
2019/12/29 - 18:49
Estatuko abokatuek 'edozein presio edo mehatxu saiakera' gaitzetsi dute
Junquerasen immunitateari buruz egindako txostenaren inguruan sortutako ikusmina ikusita, ohar bat kaleratu dute, eta "irizpide tekniko-juridikoei zorrotz lotuta" jokatzen dutela gogorarazi dute.
2019/12/29 - 10:51
Sanchezen inbestidura urtarrilaren 5ean izan liteke, ERCrekin akordioa lotuz gero
Oriol Junqueras aske uztearen aldeko Estatuko Abokatuaren balizko txosten batek ERC eta PSOEren arteko negoziazioak erraztuko lituzke.
2019/12/27 - 12:23
Tsunami Democraticek pankarta bat zabaldu du Sant Esteveko kontzertuan
Koruko kideek Tsunami Democràticen pankarta bat eta bandera estelatuak zabaldu dituzte Palau de la Musica Catalanan egindako Sant Esteve kontzertuan.
2019/12/26 - 15:16
Estatuko abokatuaren txostenaren zain, geldirik dago Espainiako politikagintza
Gorteetan ez dute osoko bilkurarik deitu eta horrek esan nahi du, urtea amaitu aurretik behintzat, ez dela presidenterik egongo.
2019/12/24 - 15:11
Oriol Junqueras aske uzteko eskatu dio bere abokatuak Gorenari
Bere defendatuaren eskubide urraketa salatu, eta mugimendu askatasuna eskatzen du Oriol Junquerasentzat Europako Parlamentura joan ahal izan dadin.
2019/12/22 - 14:29
Juanjo Alvarez: 'Europako Auzitegiko epaiak ebidentzian utzi du Espainiako Justizia'
Oriol Junquerasen kasuan ateratako epaiak erabat astindu du Espainiako egoera politiko eta juridikoa. Hauteskundeen emaitzak atera ostean immunitatea zuela esan du epaiak.
2019/12/21 - 15:03
Independentziarako bidea zehazteko bildu da Esquerraren Kongresu Nazionala
Amnistia, autodeterminazioa eta errepublika direla euren programa politikoa dierazi du Pere Aragonesek.