Kataluniako prozesuaren epaiketa
2020/07/17 - 11:47
''Proces''eko presoak erdi-askatasunean hasi dira kartzelatik ateratzen
Cuixart, Junqueras, Romeva eta Turull 06:55ean atera dira Lledonerseko espetxetik, eta gainerakoak gaurko egunean zehar egingo dituzte.
2020/07/14 - 20:01
Torrent: "Estatuak espioitza erabiltzen du disidentzia politikoaren aurka"
Parlamentuko presidenteak jakinarazi du auzitegira joko duela eta iragarri du CUPeko Anna Gabriel eta ANCko kide bat ere zelatatu zituztela.
2020/07/14 - 17:46
Generalitateak hirugarren gradua eman die preso dauden buruzagi independentistei
Hortaz, bederatzi politikari presoak espetxetik atera ahalko dira egunez eta lo egitera soilik bueltatu beharko dira. Halaber, asteburua etxean igarotzeko aukera izango dute.
2020/07/02 - 15:33
Kataluniako politikari presoei hirugarren gradua ematea proposatu dute aho batez
Neurri horrekin, soilik lo egitera joan beharko lukete espetxera. Generalitateko Justizia Kontseilaritzak bi hilabeteko epea du espetxeetako tratamendu batzordeen proposamena onartzeko edo ez.
2020/06/18 - 01:33
Traperoren epaiketa, epaiaren zain
Esquadra Mossoen maioraren abokatuak absoluzioa eskatu du. Fiskaltzak hamar urteko kartzela-zigorra eskatu du, sedizioagatik; desobedientziagatik zigortuko balute, ez litzateke espetxera joango.
2020/06/16 - 19:27
Kataluniako buruzagi independentistei ezarritako zigorrak baliogabetzea baztertu dute
Konstituzionaleko magistratuek argudiatu dutenez, bost urtetik beherako kartzela-zigorrak soilik indargabetu daitezke. Kataluniako politikariak 9 eta 13 urte arteko espetxealdia betetzen ari dira.
2020/06/08 - 14:20
Fiskaltzak sedizio edo desobedientziara jaitsi du Traperoren aurkako eskaera
Matxinada delituagatik 11 urte eskatzen zituen, eta orain 10 urte izango lirateke sedizioagatik, baina desobedientziagatik zigortzea ere proposatu dio auzitegiari, eta ez luke espetxealdirik izango.
2020/05/07 - 10:56
'Proces' auziko zigorrak berrikustea erabaki du Auzitegi Konstituzionalak
Osoko bilkurak aho batez onartu ditu hamabi buruzagi independentistetako bederatzik jarritako helegiteak. Junqueras eta Romevaren helegiteak onartzea baino ez da falta.
2020/02/28 - 08:49
Junqueras eta Romeva espetxetik aterako dira lan egitera astean hiru egunetan
Hori horrela, 'proces'aren aurkako prozesu judizialean espetxeratutako bederatzi lagunetik zazpik baimenak lortu dituzte lan egiteko edo boluntariotzarako.
2020/02/20 - 10:45
Quim Forn Lledonersko espetxetik atera da Mediapron lan egiteko
Barne kontseilari ohiak Zuzenbide Publikoan aditu gisa jardungo du egunean 12 ordu eta erdiz, astean bost egunetan.
2020/02/17 - 19:35
Forcadell eta Bassa espetxetik atera dira, adineko senideak zaintzeko
Lehen aldia da espetxetik ordu batzuetarako irteten direla. Adineko senideak zaintzeko eta borondatezko lanak egiteko baimena eman diete biei.
2020/02/13 - 10:30
Cuixart 72 orduko baimen batekin espetxetik atera da lanera joateko
Lledonerseko espetxea utzi ostean, Jordi Cuixart bere enpresara joan da lanera, Sentmenat herrian. Lankideek txalo eta besarkada artean hartu dute.
2020/02/06 - 19:05
Sanchezek eta Cuixartek lan eta boluntariotza egiteko baimena jaso dute
Omiumen buruak astelehenetik ostiralera atera ahal izango du lan egitera, eta ANCren presidente ohiak boluntario lana egin ahal izango du astean hirutan.
2020/01/29 - 15:16
Gorenak 'proces'aren epaia baliogabetzea baztertu du: "Ez dira ideiak kriminalizatu"
Defentsak aurkeztutako deuseztasuneko intzidenteak atzera bota ditu Auzitegiak. Orain, Konstituzionalera jotzeko aukera dute zigortutakoek.
2020/01/28 - 17:53
Erreferendumean kargatzeko agindua Barne Ministerioak eman zuela dio De los Cobosek
Guardia Zibilaren koronelak lekuko gisa deklaratu du Esquadra Mossoen buruzagien aurka Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan.
2020/01/28 - 16:27
Torrenten aurkako eginbideak irekitzeko eskatu dio Konstituzionalak Fiskaltzari
Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuko presidentearen aurka egiteko eskatu dio Fiskaltzari, autodeterminazioari eta monarkiaren gaitzespenari buruzko proposamenak tramitatzeagatik.
2020/01/28 - 15:01
Mundu guztiarekin hitz egiteko beharra aldarrikatu du Junquerasek
Gobernuko kideen espetxeratzea justifikatzeko bai, baina 155ak ez zuen bere benetako helburua lortzeko balio izan Oriol Junquerasen hitzetan.
2020/01/27 - 19:06
Perez de los Cobosek "oztopoak jartzea" leporatu dio Traperori
Mossoen buru ohiaren hitzak gezurtatu ditu, eta Mossoek U-1erako pertsonal "nahikoa" zutela esan ziela nabarmendu du.
2020/01/25 - 18:11
Jordi Sanchez kartzelatik atera da, 48 orduko lehen baimenaz gozatzeko
Emaztea eta alaba ondoan zituela, 16:10 aldera utzi du Lledonerseko kartzela ANCko presidente ohiak.
2020/01/22 - 21:45
Traperok adierazi du bere burua eskaini zuela Puigdemont atxilotzeko
Mossoen kontrako epaiketan, Josep Lluis Trapero Mossoen buru ohiak hirugarren egunez deklaratzen jarraitzen du. Puigdemont eta Gobernuko kideak atxilotzeko plana nola garatu zuten zehaztu du.