Kataluniako prozesuaren epaiketa
2019/12/20 - 14:58
Puigdemontek eta Cominek eurodiputatu izateko tramiteak hasi dituzte
Puigdemont eta Comin pozik azaldu dira kameren aurrean akreditazioak eskutan zituztela. Hauteskundeak izan zirenetik sei hilabete igarota, atzo Europako auzitegiak parlamentuaren ateak ireki dizkie.
2019/12/20 - 12:36
Junqueras: 'Guztiz gailenduko gara, baina ez dakigu noiz'
Hala ere, "zuhurtzia" eskatu du ERCko buruzagiak. Auzitegi Gorena "gauzak legez ez egiten" ikustera "ohituta" dagoela gogorarazi du. "Egindako ezer ez zen delitua izan", errepikatu du.
2019/12/20 - 11:31
Gonzalo Boye: 'Ez dago EBJAri desobeditzen dion herrialderik, Gorena izan ezik'
Puigdemonten abokatuak "tentuz" jokatzeko eskatu dio Kataluniako presidente ohiari, eta, momentuz, Espainiara ez joateko. Dena dela, edozein unetan Europako Parlamentuan aurkeztuko dela aurreratu du.
2019/12/20 - 00:50
Immunitateak Junquerasen askatasuna ekarri beharko luke, abokatuaren arabera
Andreu van den Eyndek uste du Luxenburgoko Auzitegiaren erabakiak bertan behera uzten duela Auzitegi Gorenak politikari kataluniarrari jarri zion zigorra.
2019/12/19 - 22:23
ERC ez da PSOErekin berriro bilduko, Estatuko Abokatuak zer egingo duen jakin arte
ERCk jakinarazi du Estatuko Abokatuak Oriol Junquerasen immunitateari buruzko ebazpenaren aurrean hartuko duen jarrera ezagutu arte ez dela berriro PSOErekin bilduko.
2019/12/19 - 19:35
Europaren irizpidea jarraitu behar duela gogoratu dio Espainiako Gobernuak Gorenari
Estatuko Abokatutzak datozen egunetan aurkeztuko du bere idatzia, Oriol Junquerasen immunitateari buruz EBko Justizia Auzitegiak eman duen ebazpenaren harira.
2019/12/19 - 15:10
Junquerasek immunitatea zuen eurodiputatu aukeratu zuten une beretik
Hau horrela izanik, Auzitegi Gorenak aurrera egin zuen epaiketarekin. Ez zion utzi akta hartzen eta parlamentua eratzeko saiora joaten.
2019/12/19 - 15:04
ERCk garaipen historikotzat jo du EBko Justizia Auzitegiaren epaia
ERCk 'proces'aren epaiketa baliogabe uztea eta Oriol Junqueras berehala aske uztea exijitu du.
2019/12/19 - 14:56
Urte eta erdiko inhabilitazioa eta 30 mila euroko isuna ezarri diote Quim Torrari
Bost egun ditu Torrak errekurtsoa ipintzeko Auzitegi Gorenaren aurrean. Litekeena da hilabete batzuetan erantzunik ez jasotzea.
2019/12/19 - 13:31
Urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri diote Torrari, lazo horiak ez kentzeagatik
Dena dela, zigor hori oraindik ez da irmoa, Auzitegi Gorenean helegitea aurkez daitekeelako. Horrenbestez, epaiak ez du esan nahi Torra berehala kargugabetuko dutenik.
2019/12/19 - 12:06
'Askatasuna' oihuak Kataluniako Parlamentuan, EBko Justizia Auzitegiaren epaiagatik
Ruben Wagensberg ERCko diputatuak Europako justiziaren epaiari erreferentzia egin dion unean parlamentari independentistak zutik jarri dira eta 'askatasuna' oihukatu dute.
2019/12/19 - 11:55
Junquerasen immunitate parlamentarioa bermatu du EBko Justizia Auzitegiak
Oriol Junqueras eurodiputatu izendatu behar izan zuten hauteskundeen emaitzak ofizialki aldarrikatu zirenetik, eta une horretatik aurrera immunitatea izan, EBko Justizia Auzitegiaren arabera.
2019/12/19 - 11:12
Oriol Junquerasen immunitate parlamentarioa bermatu du EBko Justizia Auzitegiak
Horrela, Oriol Junqueras eurodiputatu izendatu behar zuten hauteskundeen emaitzak ofizialki aldarrikatu zirenetik, eta une horretatik aurrera immunitatea izan beharko luke.
2019/12/19 - 08:49
Askatasunaren alde oihuka, 'Spain, sit and talk' mezua mundura zabaldu du Camp Nouk
Tsunami Demokratikoaren protesta baketsuak milaka pertsona elkartu ditu. Alabaina, hainbat istilu izan dira zelaiaren kanpoaldean, eta 9 pertsona atxilotu dituzte. Horrez gain, 60 lagun zauritu dira.
2019/12/19 - 00:42
Oztopoak oztopo, protesta 'arrakastatsua' izan dela adierazi du Tsunami Democraticek
Mugimenduak jakinarazi du poliziek zelaian egitekoa zuten "ekintza handia" galarazi dutela.
2019/12/19 - 00:12
Mossoek manifestarien aurka kargatu dute Camp Nou estadioaren inguruan
Gutxienez, 15 zauritu daude, eta hiru pertsona atxilotu dituzte. Protesta era baketsuan hasi bada ere, hainbat manifestari objektuak jaurtitzen hasi dira.
2019/12/18 - 21:30
Kataluniako Tsunami Demokratikoak 'Sit and Talk' kanpaina Camp Noura eraman du
Bartzelona eta Real Madrilen arteko partida jokatzen ari dela, milaka ikuslek “Sit and Talk·” kartelak atera dituzte, Kataluniako gatazka ikustarazteko asmoz.
2019/12/18 - 14:11
Mossoek segurtasuna indartu dute Bartzelonan, tentsio handiko futbol partidagatik
'Eskubideak, askatasuna, autodeterminazioa' lelopean, Tsunami Demokratikoak protesta egitera deitu ditu herritarrak. 'Klasikoa' 20:00etan jokatuko da, Camp Nou futbol-zelaian.
2019/12/17 - 20:46
Konstituzionaleko hiru epaile, Junquerasen behin-behineko espetxealdiaren aurka
Eskubide politikoak urratu zizkiotela eta kontrolerako neurri arinagoak aztertu behar zirela iritzi diote.
2019/12/11 - 15:25
ERCk eta JxCatek uste dute bigarren gradua ez dela nahikoa
JxCATen ustez, 'agerikoa da presio politiko eta mediatikoa dagoela presoen aurka'.