Gonzalo Boye: 'Ez dago EBJAri desobeditzen dion herrialderik, Gorena izan ezik'
Gonzalo Boyek, Carles Puigdemont eta Kataluniako beste buruzagi independentista batzuen abokatuak, Radio Euskadiko 'Boulevard' albistegian aurreratu duenez, Kataluniako presidente ohia "edozein unetan" aurkeztuko da Europako Parlamentuan. "Herritarrek aukeratu zituztenetik eurodiputatuak dira. Inoiz ez da berandu asmoa ona bada". "Europar Batasunean erabateko immunitatea du Puigdemontek, baina ikusitakoa ikusita, Gorena ez da fidatzekoa". Arrazoi horregatik, "herrialde demokratikoetan" jarraitzeko eskatu dio Puigdemonti.
Bestalde, Pablo Casado PPko presidentearen inguruan ondorengoa esan du Gonzalo Boyek: "Badakigu nola lortu zuen mutil horrek zuzenbideko masterra, bere ezagutza juridikoa agerian utzi duen modukoa baita. Eskola zaharreko politikoa da. Ez da serio hartu behar".
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
Zure interesekoa izan daiteke