San Joan suak
2022/06/21 - 13:14
Remirez: ''Ziur aski San Joan suak ez dira oraingo larrialdi egoerarekin bateragarriak''
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan du Exekutiboa suteak eragin ditzaketen ekintzei buruzko arau batean lanean ari dela, tartean, nekazaritza lanez gain, San Joan suak.
2022/06/16 - 16:43
Donostia 'su txikien itsaso' bihurtuko da San Joan bezperako gauean
18 su piztuko dira hiri osoan zehar, eta horien bueltan eta aitzakian, hamaika ekintza antolatu dituzte auzoetako festa eta bizilagun batzordeek eta Udalak.
2022/06/14 - 17:07
Gasteizko Judimendi auzoa, San Joan gauerako prest
22:00etan San Joan sua piztuko dute, urteko gaurik laburrena ospatzeko. Ekainaren 17tik jaietan murgilduta egongo da auzoa.
2022/06/14 - 12:39
San Joan bezperako suak Bilboko txoko guztiak argituko ditu
Ohi bezala, Etxebarria parkean ospatuko da jai nagusia. 19:30ean hasiko da lurraren erritualarekin, eta, 22:30ean, berriz, suak piztuko dira eta keimadari hasiera emango zaio.
2021/06/24 - 11:40
Euripean eta ikuslerik gabe piztu dute San Joan sua bart Tolosan
Bigarren urtez, ez da jendetzarik bildu suaren inguruan Tolosan. Andre Mari plazan piztu dute San Joan sua eta txistu doinuek girotu dute gaua.
2021/06/22 - 19:48
Agintariek gogorarazi dute ezin dela San Joan surik egin
Datuak hobeak diren arren, eta txertaketa erritmo onean badoa ere, oraindik ez gaude jairik ospatzeko moduan. Aurten ere, ez da San Joan festarik izango gurean.
2020/06/24 - 16:53
Gaztelugatxen ez da aurten mezarik izan San Joan egunez
Bermeoko frantziskotarren elizan bedeinkatu dituzte eskapularioak aurtengo San Joan egunez, eta ez Gaztelugatxen.
2020/06/24 - 11:56
Amurrioko herritarrek San Joan sua Internet bidez jarraitzeko aukera izan dute
Amurrioko San Joan sua online eskaini dute bart gauean, herritar guztiek jarraitu ahal izan dezaten.
2020/06/24 - 11:22
Muskizek LED argiekin ospatu dute San Joan gaua
Muskizko herritarrek San Joan gaua euren balkoietan ospatu dute. LED argidun zuziak banatu ditu Udalak bizilagunen artean, San Joan gaua ospatzeko.
2020/06/24 - 10:29
120 donostiarrek bakarrik ikusi ahal izan dute Konstituzio plazako San Joan sua
Segurtasun neurri guztiak hartuta piztu dute bart San Joan sua Donostian. COVID-19aren ondorioz hil direnen omenez minutuko isilunea gorde zuten bertan zeudenek.
2020/06/24 - 01:12
San Joan bezperako ekitaldi berezia, Donostiako Konstituzio plazan
Donostiako Konstituzio plazan San Joan ekitaldi berezia egin dute aurten, osasun krisia dela eta. Eneko Goia alkateak, Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak, Donostiako Orfeoiak eta hainbat dantza taldek parte hartu dute.
2020/06/23 - 22:27
Egitarau ofizialik egon ez arren, jai-giroa da nagusi Gipuzkoako txoko askotan
Kuadrilak terrazetan izan dira Eibarren. San Joan egun zoragarri hau aprobetxatu dute askok tabernaz taberna. Gauza bera Hernanin. Ezhoikoa bada ere, festa-gogo ikarragarria dute.
2020/06/23 - 16:46
Konstituzio plazan egin ahal izango da Donostia osoko su bakar eta mugatua
San Joan bezpera da gaur, sua egiteko eguna, baina aurten ez da izango San Joan surik. Donostian, esaterako, Konstituzio plazan su sinboliko bat baino ez dute egingo.
2020/06/22 - 16:40
Hainbat herritan kezka dago San Joan jaietan sor daitezken jende pilaketekin
San Joanak Euskal Herriko 40 bat herri eta hiritan ospatzen dira. Aurten udako lehen festa hauek bertan behera geratu dira, baina kezka dago sortu daitezken jende pilaketekin.
2020/06/11 - 13:31
Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu San Joan gaueko suak
Osasun arloko neurriak betetzeko utziko dira bertan behera suak, ezin baita jende kontzentraziorik egin distantzia fisiko egokiak errespetatu ezin direnean.
2020/06/09 - 21:46
Gaztelugatxen ekainaren 24an egitekoa zen San Joan eguneko ospakizuna, bertan behera
Gaztelugatxe itxita dago, kutsadurak saihesteko, COVID-19aren pandemiagatik.
2020/06/08 - 14:04
San Joan gauean ez dute suterik baimenduko Donostian
Zehaztu dutenez, ez dute surik baimenduko, "ez publikorik ez pribaturik", Donostia Festetako bat izan ezik.
2019/06/24 - 15:42
Aparteko arazorik gabe joan da gau magikoa
Euskal Herriko txoko guztietan jende andana bildu da suaren inguruan. Jai giroan, lasai, gorabeherarik gabe joan da gau magikoa. Goizean, irudia bestelakoa, garbiketa lanetan.
2019/06/24 - 12:04
Kantuan eta dantzan hasi dituzte andoaindarrek San Joan jaiak
Hasi dira San Joan jaiak Andoainen. Bart gauean ekin diote jaiei kantuan eta dantzan San Joan suaren inguruan.
2019/06/24 - 11:37
Donostiako Udalbatzako kideek soka dantza egin dute
Donostiako Udalbatzako hainbat kidek, Eneko Goia alkatea buru, soka dantza egin dute Konstituzio plazan.