Danborrada 2024
2024/01/21 - 10:13
Realaren ereserkia ere abestu eta dantzatu dute Donostiako banderaren jaitsieran
San Sebastian egun handiaren amaieran, Realak Vigon lortutako garaipena ere ospatu dute donostiarrek. Konstituzio plaza gainezka zegoela, giro ezin hobean aritu dira.
2024/01/21 - 09:31
Donostiak agur esan dio inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan dituen jaiari
Egun osoan zehar, helduen eta haurren danborradek hiriko txoko guztiak alaitu dituzte. Gauerdian, Union Artesana elkartearen danborradak eman dio amaiera jaiari, Konstituzio plazan.
2024/01/21 - 08:36
Bandera jaitsita, amaitu da 24 orduko festa Donostian
Emozioz jarraitu dute donostiarrek hiriko bandera jaitsiera. Union Artesana elkarteko kideak arduratu dira jaiari amaiera emateaz.
2024/01/20 - 19:13
Danborrada egin dute Donostian duela 29 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren omenez
Aiete Jauregian omendu dute, politikariaren inguruko erakusketa dagoen tokian. Besteak beste, Ana Iribar (Ordoñezen alarguna) eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkaria izan dira bertan.
2024/01/20 - 17:04
500 haurrek astindu dituzte danborrak eta upelak Azpeitian
Giro bikainean ospatzen ari dira Azpeitian San Sebastian eguna. Haurrak izan dira protagonista goizean, eta herriko kaleak alaitu dituzte.
2024/01/20 - 14:23
Isabel Verdini dantza irakasleak jaso du 2024ko Urrezko Danborra
25 urte baino gehiagoko ibilbidea du donostiarrak, eta desgaitasunen bat duten pertsonekin Verdini Dantza Taldean egindako lanagatik saritu dute. Donostiako Udalean izandako ekitaldi batean jaso du golardoa Verdinik, oso hunkituta.
2024/01/20 - 13:13
41 ikastetxetako umeen danbor hotsek Donostia hartu dute
Ia 5.000 ume izan dira San Sebastian egun handia ospatzeko haur danborrada tradizionalean, Donostian.
2024/01/20 - 11:49
Antiguan giro ederrean ospatzen ari dira San Sebastian eguna
Jakintza ikastolako ikasle eta gurasoak kalean dabiltza goizean goizetik, hotzari aurre eginez, danborrak astintzen.
2024/01/20 - 09:49
1.600 lagunek osatutako danborradak abiatu du Azpeitiko egun handia
30 taldeak Plaza Nagusian bildu dira gauerdian, San Sebastian egun handia hasteko, Sarriegiren martxak lagunduta.
2024/01/20 - 01:21
Hasi da 24 orduko danbor eta upel festa Donostian
Ez hotzak ez euriak ez dute danborrak eta upelak jotzeko gogoa gelditu, eta festa lehertu da Konstituzio Plazan. Banderaren igoerak eta San Sebastian martxak eman diote hasiera jaiari.
2024/01/19 - 22:27
Eguraldi hotza eta lehorra nagusi, San Sebastian egunean
Gauean, hoztera egingo du eta zero azpitik gradu bateraino jaitsiko da tenperatura 08:00etan.
2024/01/19 - 21:44
Donostiako Udalak 2024ko hiritar merezimenduaren dominak banatu ditu
Aurten hauek jaso dute saria: Adsis Fundazioa (pertsona zaurgarrien alde lan egiten du), ATECE elkartea (burmuineko kaltea dutenen alde egiten du lan), Mentxu Medel ballet irakaslea, Bizikletaz Adinik Ez taldea eta Angel Rueda Rucal komertzioko burua.
2024/01/19 - 20:27
Union Artesanako haur danborradak gogoz jo du danborra Donostiako Alde Zaharrean
Guztira 4.732 haurrek hartuko dute parte larunbat honetan Donostiako Haur Danborradan. Arratsaldean, Union Artesanako haur danborradak burrunba egingo du Alde Zaharrean.
2024/01/19 - 19:36
Dena prest bandera igoerarako: Konstituzio plaza apainduta eta angulak prest
Donostia prest dago danbor hotsak 24 orduz entzuteko. 26.000 donostiarrek baino gehiagok parte hartuko dute danborradetan gauerditik aurrera.
2024/01/19 - 19:29
Lehen danbor hotsak entzun dira jada Donostian, danborrada hasi aurretik
Ordu batzuk falta dira Konstituzio plazan bandera igoera izateko, baina ikastetxeek dagoeneko jo dute Sarriegiren martxa.
2024/01/19 - 14:20
Donostiako Orfeoia, Euskadiko Orkestra, Gaztelubide eta Gaztainaren Orfeoia, 'San Sebastian martxa' abesten
Donostiako Orfeoiak 'San Sebastian martxa'ren bertsio bat abestu du Euskadiko Orkestrarekin, Gaztelubiderekin eta Gaztainako Orfeoiarekin batera.
2024/01/19 - 11:24
Dena prest urteko gaurik zaratatsuenerako
Azken prestaketetan ari dira milaka lagun San Sebastian gau zirraragarriaz gozatzeko. Donostia, Azpeitia, Tafalla eta Lakuntzako plazak eta kaleak kolorez beteko dira jai labur bezain bizi honetan.
2024/01/19 - 09:16
Albiste izango dira: San Sebastian bezpera, Euskal Sagardoa eta Enpleguaren datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/19 - 06:00
Danborrak eta barrilak prest, San Sebastian festa ospatzeko
Gauerdian lehertuko da festa Donostian eta Azpeitian. Donostian 160 danborrada aterako dira egun osoan zehar eta 21.000 lagunetik gora arituko dira haietan parte hartzen.
2024/01/18 - 19:24
Aurtengo Donostiako Haur Danborrada aurkeztu dute Victoria Eugenia antzokian
San Sebastian egunean, 12:00etatik aurrera, egingo den Haur Danborradan 4.731 haurrek parte hartuko dute, 41 ikastetxetan edo elkartetan, 48 konpainia osatuz-