Danborrada 2026
2023/01/20 - 16:59
Honela ikuten da Danborrada, 360 gradutan
Bisitatu EITBren YouTubeko kanala danborradaren esperientzia birtualean murgiltzeko.
2023/01/20 - 15:47
San Sebastian jaiak aurrera darrai milaka danbor hotsekin
San Sebastian Egunik "jendetsuena" aurrera doa. 41 eskolatako 4.731 haurrek desfilea egin dute Sarriegiko Martxaren doinuekin. Bestalde, Javier Garcia Cogorrok Urrezko Danborra jaso du.
2023/01/20 - 14:14
Javier Garcia Cogorro hunkitu batek jaso du Urrezko Danborra
Viralgen enpresa biosanitarioko arduradun nagusiak Eneko Goia alkatearen eskutik jaso du saria.
2023/01/20 - 13:35
Eguzkiak bat egin du haur danborradarekin
4.731 haur dabiltza Donostiako kaleetan danborra jotzen, Raimundo Sarriegiren doinuekin. Azken egunetako euriteen ondoren, eguzkia nagusitu da.
2023/01/20 - 11:03
San Sebastian eguneko Banderaren Igoera, airetik ikusita
Donostiako Konstituzio plazako giroaren irudi ikusgarriak hiriko banderaren igoeran. Milaka donostiar eta bisitari bildu ziren bart une zirraragarri hau gertutik bizitzeko.
2023/01/20 - 10:32
Danborrek ez dute atsedenik hartzen Donostian
Donostiak bere egun handia ospatzen ari da gaur. Gauerditik, donostiarrek etengabe jo dituzte euren danborrak.
2023/01/20 - 08:46
Albiste izango dira: San Sebastian Eguna, 2022ko langabezia datua eta NATOren goi-bilera Alemanian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/20 - 01:00
Euriak ez du danbor-hotsa isiltzea lortu bi urteko geldialdiaren ondotik: Gora San Sebastian Eguna!
Azken orduetan begirada guztiak eguraldian jarrita izan badira ere, ez hotzak ez euriak ez dute danborrak eta upelak jotzeko gogoa gelditu, batez ere bi urteko geldialdi behartuaren ondotik. Inoizko danborradarik jendetsuena da aurtengoa.
2023/01/19 - 22:11
20.000tik gora parte-hartzaile, 157 danborrada... San Sebastian eguneko datu guztiak
Inoizko danborradarik jendetsuena izango da aurtengoa. Gipuzkoako hiriburuko danborrada ez ezik, Azpeitian, Tafallan eta Lakuntzan ere itzuliko dira ospakizunak gaurko egunez.
2023/01/19 - 18:04
Arzakek menu bat proposatu digu San Sebastian bezperako afarirako
Juan Mari Arzak gure sukaldari handienetakoa da, eta berarentzat ere berezia da, oso, San Sebastian Eguna. Festa hasi baino ordu batzuk lehenago, bere sukaldeko ateak ireki dizkigu.
2023/01/19 - 12:58
San Sebastian eguna euri txikiarekin hasiko da, baina atertzera egingo du
Gauerdian eta goizaldean egingo du batez euria eta arratsalderako atertzera egingo du. Egunaren amaieran berriro busti dezake. Tenperaturak 4 ºC eta 9 ºC-artekoak izango dira Donostian, eta hiru bat gradu baxuagoak Azpeitian.
2023/01/18 - 16:34
Donostiako aginte-makila jaso du haur danborradako danbor nagusiak
Donostiako haurrak prest daude San Sebastian eguneko danborradarako. Eneko Goiak harrera egin die konpainien ordezkariei Victoria Eugenia antzokian eta aginte-makila eman dio Paur Martinez danbor nagusiari.
2023/01/17 - 17:43
Anastasio emakumeen danborradak 25 urte bete ditu
Anastasio danborradako kideekin izan gara, eta 25 urteko ibilbidea nola egin duten azaldu digute. Pozik agertu dira, guztiz normaldu delako emakumeen parte-hartzea.
2023/01/16 - 15:28
20.000tik gora danbor astinduko dituzte Donostian, gogoangarria izango den ostiraleko hitzorduan
Inoizko San Sebastian egun jendetsuena izango da ostiralekoa. 158 danborrada ikusiko dira, Gipuzkoako hiriburuko auzo ezberdinetan banatuta.
2023/01/15 - 12:09
Debutariak eta adinik ez duen bizipoza
San Sebatian egunean, Donostian, 20.000 mila heldu eta ia 5.000 haur ibiliko dira kalean, danborra hartuta. 24 orduko jaia, bakarra da denentzat. Anitza ordea, eta ezberdina danborrada bakoitza osatzen duten kideentzat. Adinik eta bereizketarik ez duen jaia, ilusioa ordea, gainezka.
2023/01/13 - 21:45
Donostiako Haur Danborradak ohiko formatua berreskuratuko du aurtengo edizioan
41 ikastetxetako 4.731 neska-mutilek parte hartuko dute Haur Danborradan. Bestalde, Donostiako hainbat herritarrek parte hartu dute Udalak EITBren laguntzaz egindako flashmobean.
2022/12/02 - 14:05
Javier Garcia Cogorro, 2023ko Urrezko Danborra
Bozeramaileen Batzordeak Viralgengo CEOa izendatu du urtarrilaren 20an emango dioten sariarekin.
2022/10/27 - 20:58
2023ko Urrezko Danborraren hautaketa prozesua astelehenean hasiko da, urriaren 31n
Donostian erroldatutako herritarrek, elkarteek, fundazioek, kirol klubek, enpresek eta talde politikoek azaroaren 13ra arte izango dute aukera proposamenak aurkezteko.
2022/04/30 - 22:57
Union Artesanak 150. urteurrena ospatu du Donostian
Gaur, pandemia garaian egin ezin izan zuten danborrada egin du Union Artesanak Donostian. Izan ere, duela bi urte egindako 150. urtemuga ospatzen ari dira. Horretarako, Irungo buru-handiak izan dute lagun.
2022/04/28 - 22:02
Gasteizko kaleek haurren danborradak hartu dituzte
Bi urteko etenaren ondoren lehen, festa handia bueltatu da. Eta arratsaldean, Gasteizko kaleek haurren danborradak hartu dituzte.