20.000tik gora danbor astinduko dituzte Donostian, gogoangarria izango den ostiraleko hitzorduan
Guztira, 20.411 pertsonak hartuko dute parte San Sebastian Egunean. Inoizko jendetsuena izango da ostiral honetako hitzordua, Donostiako alkate Eneko Goiak jakinarazi duenez. Haren hitzetan, zazpi danborrada berri batuko dira festara; orotara, beraz, 158 egongo dira.
Prentsaurrekoan, Goiak eta Donostiako Kultur zinegotzi Jon Insaustik eman dituzte helduen danborradaren gaineko zertzelada guztiak.
Esan bezala, 158 danborrada ikusiko dira, Gipuzkoako hiriburuko auzo ezberdinetan banatuta. Emakumezkoak eta gizonezkoak nahastuta egongo dira danborrada horien % 94,30ean. % 5ean, berriz, ez da emakumezkorik egongo, eta bakar batean ez dute gizonezkoek parte hartuko.
Hala, 20.411 parte-hartzaile horietatik 9.181 (% 45) emakumezkoak izango dira, eta 11.228 gizonezkoak (% 55).
Bestalde, Easo abesbatzak abestuko du sansebastianetako bandera igotzean, Konstituzio plazan. Halaber, aurreko edizioetan bezala, Kresala Dantza Taldea arduratuko da San Sebastian Martxaren koreografiak gidatzeaz.
Bandera jaisteak itxiko du 24 orduko festa. Auzoetako danborraden itzulera izango du horrek protagonista.
Haurren Danborrada ohi bezala egingo dute
4.731 haur -41 ikastetxe- aterako dira kalera, Sarriegiren Martxa lagun.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute banderaren igoera eta Danborrada bera.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda